Barriak
Etiquetado como:
Asteburuko irudiak
Gazteen topaketa, bidezko merkataritza, ibilaldia Gernikatik Ajangizera, lehenengo penitentziak Zaldibarren, gotzainaren bisita Begoñako kofradia barriko kideei, "Hegoaldeko ahotsen" bisita eta "Miserere" kontzertua Begoñan izan dira, besteak beste, asteburuko jarduerak. Hona hemen irudiak:
Bika eguna family, atzo Algortan
Atzo, VI. bikaritzan, euren seme eta alabak katekesian dabezan familien I. "Bika Eguna Family" ospatu zan Algortako Tourseko San Martin parrokian. Amaieran azaldu ebenez, "egun ederra igaro dogu. Familia izatearen, honen esanahiaren inguruan jardun dogu, eguneko ebanjelioa kontuan hartuta: nork bere burua emon, apurtu, desegin..., besteen alde, horrek bizia dakarrela jakinda".
Kulturarteko Kurutze-bidea eta Karidade eta Zuzentasunerako boluntarioen erretiroa, Bilbon
Jente ugari batu zan Bilbon, zapatuz ospatu ziran ekitaldi bitan. Alde batetik, kulturarteko Kurutze-bidea ospatu zan Deustun, San Felicisimo parrokian, nazinoarteko taldeen eta latinoamerikar, afrikar eta txinatar alkarteen parte-hartzeagaz. Bestetik, Karidade eta Zuzentasunerako III. eta VII. bikaritzetako boluntarioek Garizuma-aldiko erretiroa ospatu eben, Gonzalo Eguia diakonoak gidatuta.
"Bilbao eleiz-artea Gizakundean" jaialdiaren ekitaldi barria
“Sacra Legata” goiburuaren haritik ospatuko da aurton Bilboko udalak antolatzen dauan Bilbao eleiz artea jaialdia, martxoaren 22tik 26ra Gizakundea eleizan. Collegium 1704, Calmus Ensemble, Ensemble il Caravagio, Barbara Hendricks eta Tiburtina Ensemble nazinoarteko taldeen emonaldiak 19:30etan izango dira. Sarrerak (8 euro), txartel-lehiatilan, Arriaga antzokiaren webean eta MUSIKA-MÚSICAren webean eskuratu daitekez.
Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Juan Mari Bautista: "Oraingoz, nire lekua han dago"
Martxoaren 19a Euskal Eleizbarrutietako Misinoei lotuta dagoan eguna da. Misinoetarako ordezkaritzak hainbat jarduera antolatzen dau egun horren inguruan. Guayaquileko (Ekuador) ipar-mendebaldean dagoan Monte Sinain misiolari dan Juan Mari Bautista Eleizbarrutiko abadea bisitan da Eleizbarrutian eta, besteak beste, Misinoen kanpainan parte hartzen dihardu bere lekukotasuna emonez. Datorren martizenez, martxoak 19, Juan Mari Ermuko Santiago Apostolua parrokian izango da 19:00etatik aurrera.
Ez zara joan oraindik San Juan de Dios ospitaleko artisau-azoka solidariora?
Martxoaren 22ra arte egongo da zabalik San Juan de Dios ospitalean XIV. artisau-azoka solidarioa Liberiako Monroviako New Kru Town osasun-etxearen alde. Astelenetik barikura, 10:00etatik 17:00etara, bisitatu daiteke erakusketa eta sarrera doan da. Aurreko ekitaldietan lez, batu daiten diru guztia aitatutako osasun-etxera bialduko da Juan Ciudad GGKEaren bitartez. Martxoaren 8an, San Juan de Dios egunez zabaldu eben artisau-azoka.
Juanjo Elezkanok "Txori kantari" bere diskoa aurkeztuko dau gaur Elorrion
Juanjo Elezkano eleizbarrutiko abade, musikagile eta abeslariak "Txori kantari" diskoa kaleratu barri dau. Abenduan aurkeztu zan Durangoko azokan eta azken asteetan Bilbao, Bermeo eta Gernikan egin da aurkezpena. Elorrion aurkeztuko dau gaur, 19:30etan, Sortze Garbia parrokian.
Gotzainaren lehenengo batzarra lurraldeetako ekipo ministerialakaz
On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzainak hasiera emon deutse gaur ekipo ministerialakaz eta pertsona esanguratsuakaz egingo dituan batzarrei. Pastoral Barrutietako (PB) egoeraren barri jasotea eta EEEa nork bere egin eta garatzeko irakurketaren nondik norakoak ezagutzeko dira batzarrok.
Gaur, Otxarkoagan, poesia-errezitaldia "Garizuma-aldirako"
Gaur arratsaldez, 'BESTE BERBA BATZUK' Garizuma-aldirako poesia- eta musika-errezitaldia ospatuko da Otxarkoagako Justo eta Pastor Santuak eleizan, 19:30etan. Jose Serna Andres teologoak idatzita dago eta Carlos Gil teologoak aurkeztuko dau.