Barriak
Boluntarioak behar dabez Gorlizeko erietxean laguntzeko
Bilboko Eleizbarrutiak Bizkaiko hainbat ospitaletan laguntzen dau AEEZrako (Arreta Erlijioso eta Espiritualerako Zerbitzua) taldeen bidez. VI. bikaritzan, Gorlizeko (hainbat hamarkadatan) eta Urdulizeko (orain dala 5 urte hasita) ospitaleetan emoten da zerbitzu hori.
Kurtsoko lehenengo meza afrikarra, San Anton eleizan
Atzo ospatu zan afrikar alkartearen kurtsoko lehenengo Eukaristia. A. Roland eta A. Pierre Marie senegaldar alkarteko kideak izan ziran buru eleizkizunean. Gogoan izan eben A. Agustin Podkaren ama, oraintsu hil dana.
Filipinar alkartearen deia Romoko Eukaristian parte hartzeko
Filipinar alkarteak domekeroko Eukaristia ospatu eban atzo, joan dan astean ospatu zan Migrazinoetarako Munduko Egunaren ostean. Domekero batzen dira Eukaristia ospatzeko Romoko San Jose parrokian, 17:00etan, A. Julio Santiago lagun dabela. Atzo, Marije Calvo Migrazinoetarako Pastoraltzarako Eleizbarrutiko arduradunak parte hartu eban ospakizunean eta gaur egun Iruñan ikasten …
400 lagunek parte hartu eben kurtso hasierako kulturarteko mezan
Txinako, Afrikako, Filipinetako eta Hego Amerikako alkarteen meza San Inazio eleizan
Datorren zapatuz, irailak 28, Derion ospatuko dan GOAZEN!, ekitaldian emongo jako hasiera kurtsoari. Asteburu berean, irailaren 28 eta 29an, Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Eguna ospatuko da Eleiza osoan. Aurton, "Jainkoa bere herriarekin dabil"goiburuaren haritik, Frantzisko Aita Santuak sinodo-seneko Eleizaren garrantzia azpimarratu dau, bere esanetan, "bidean dan …
Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Egunerako
“Zugaitik, nigaitik, gizalegezko lana”, goiburua aukeratu dau ‘Eleiza gizalegezko lanaren alde’ ekimenak urriaren 7an ospatuko dan Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Egunerako. Kurtso honetan, hasieratik Bilboko Eleizbarrutia partaide dan ekimen honen X. urteurrena ospatuko da.
Eleizbarrutiak erregai fosilak ez ugaritzeko hitzarmenari babesa emon deutso
"Kreazinoaren aroa 2024" deitutako ekimenaren barruan, irailaren 21ean hasi ziran Fede gutuna ezagutzera emoten eta babesten. erregai fosilak ez ugaltzeko hitzarmena garatzeko eskatzen jake garapen bidean dagozan herrialdeei. Gehiago jakiteko: hemen.
Oroitzapenezko Eukaristia Mesedetakoen Loiuko komentuan
Atzo -martitzena-, kartzelan dagozan pertsonen zaindari dan Mesedetako Amaren eguna ospatu zan. Horregaitik eta Mª Mercedes Reyes de la Cruz amaren kongregazino erlijiosoaren 25. urteurrena dala-eta, On Joseba Segura gotzaina buru izango da gaur arratsaldez Mesedetako monjen Loiuko San Jose monasterioan arratsaldeko bostetan ospatuko dan Eukaristian.
'Bizkaia isilik' ekimenak berbaldia eta erakusketa antolatu ditu kurtsoari hasiera emoteko
Bihar -irailak 25, eguaztena- "Bizkaia isilik' ekimenak kurtsoari hasiera emongo deutso hilaren azken eguaztenez egingo diran ohiko bilkura isilakaz. Ekitaldi horreetan, "derrigorrez mobidu behar izan daben pertsonen oinarrizko eskubideak murriztea dakarren bidegabeko politikak salatzeko eta entzuten ez doguzan eta isilduta dagozanei ahotsa emoteko". Hilabete honetan, bilkura …
Osoko Ekologiaren aldeko III. Karabana On Joseba Segura gotzainagaz izan da
Osoko Ekologiaren aldeko III. Karabana Bilbora heldu da gaur. Estatuko hainbat uritan izan ondoren, karabanako kideak On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Misinoetarako eta Eleizen arteko Lankidetzarako Espainiako Gotzainen Batzarreko Batzordeko presidenteagaz batu dira Gotzaitegian.
Boluntarioak behar dabez Gorlizeko erietxean laguntzeko
Bilboko Eleizbarrutiak Bizkaiko hainbat ospitaletan laguntzen dau AEEZrako (Arreta Erlijioso eta Espiritualerako Zerbitzua) taldeen bidez. VI. bikaritzan, Gorlizeko (hainbat hamarkadatan) eta Urdulizeko (orain dala 5 urte hasita) ospitaleetan emoten da zerbitzu hori.
Kurtsoko lehenengo meza afrikarra, San Anton eleizan
Atzo ospatu zan afrikar alkartearen kurtsoko lehenengo Eukaristia. A. Roland eta A. Pierre Marie senegaldar alkarteko kideak izan ziran buru eleizkizunean. Gogoan izan eben A. Agustin Podkaren ama, oraintsu hil dana.
Filipinar alkartearen deia Romoko Eukaristian parte hartzeko
Filipinar alkarteak domekeroko Eukaristia ospatu eban atzo, joan dan astean ospatu zan Migrazinoetarako Munduko Egunaren ostean. Domekero batzen dira Eukaristia ospatzeko Romoko San Jose parrokian, 17:00etan, A. Julio Santiago lagun dabela. Atzo, Marije Calvo Migrazinoetarako Pastoraltzarako Eleizbarrutiko arduradunak parte hartu eban ospakizunean eta gaur egun Iruñan ikasten ari diran filipinar abade bik alkar-meza emon eben.
400 lagunek parte hartu eben kurtso hasierako kulturarteko mezan
Txinako, Afrikako, Filipinetako eta Hego Amerikako alkarteen meza San Inazio eleizan
Datorren zapatuz, irailak 28, Derion ospatuko dan GOAZEN!, ekitaldian emongo jako hasiera kurtsoari. Asteburu berean, irailaren 28 eta 29an, Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Eguna ospatuko da Eleiza osoan. Aurton, "Jainkoa bere herriarekin dabil"goiburuaren haritik, Frantzisko Aita Santuak sinodo-seneko Eleizaren garrantzia azpimarratu dau, bere esanetan, "bidean dan Jainkoaren herria" da-eta.
Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Egunerako
“Zugaitik, nigaitik, gizalegezko lana”, goiburua aukeratu dau ‘Eleiza gizalegezko lanaren alde’ ekimenak urriaren 7an ospatuko dan Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Egunerako. Kurtso honetan, hasieratik Bilboko Eleizbarrutia partaide dan ekimen honen X. urteurrena ospatuko da.
Eleizbarrutiak erregai fosilak ez ugaritzeko hitzarmenari babesa emon deutso
"Kreazinoaren aroa 2024" deitutako ekimenaren barruan, irailaren 21ean hasi ziran Fede gutuna ezagutzera emoten eta babesten. erregai fosilak ez ugaltzeko hitzarmena garatzeko eskatzen jake garapen bidean dagozan herrialdeei. Gehiago jakiteko: hemen.
Oroitzapenezko Eukaristia Mesedetakoen Loiuko komentuan
Atzo -martitzena-, kartzelan dagozan pertsonen zaindari dan Mesedetako Amaren eguna ospatu zan. Horregaitik eta Mª Mercedes Reyes de la Cruz amaren kongregazino erlijiosoaren 25. urteurrena dala-eta, On Joseba Segura gotzaina buru izango da gaur arratsaldez Mesedetako monjen Loiuko San Jose monasterioan arratsaldeko bostetan ospatuko dan Eukaristian.
'Bizkaia isilik' ekimenak berbaldia eta erakusketa antolatu ditu kurtsoari hasiera emoteko
Bihar -irailak 25, eguaztena- "Bizkaia isilik' ekimenak kurtsoari hasiera emongo deutso hilaren azken eguaztenez egingo diran ohiko bilkura isilakaz. Ekitaldi horreetan, "derrigorrez mobidu behar izan daben pertsonen oinarrizko eskubideak murriztea dakarren bidegabeko politikak salatzeko eta entzuten ez doguzan eta isilduta dagozanei ahotsa emoteko". Hilabete honetan, bilkura isilak Caritas Bizkaia erakundetik antolatuko dira eta Etorkin eta Errefuxiatuen Munduko Egunaren atarian gagozala-eta (irailaren 29an ospatuko da), jarduera osagarriak antolatu dira. Alde batetik, "Yo también cuento …