13-11-2025 Jueves, XXXII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 7 )
 
Barriak

75. urteurrena
Ahalmen-Urritasunak
Bake eta Adiskidetzea
Eleizbarrutiko abadeak
Familia eta Helduak
Fede-zabalkunde eta Katekesia
Gotzaina
Karidade eta Zuzentasunak
Kartzela
Kultura
Langile
Lehenengo Orrialdea
Migrazinoak
Misinoak
Osasuna
Pastoral ekintza
Sin Categoria
Umeak eta Gazteak
14.10.2024

"Ibiltariak" taldearen batzarra eta asteburuko beste hainbat ekitaldi

Hainbat herrialde, kultura eta sinisbidetako 75 lagun inguruk parte hartu eban atzo Sestaon, "Ibiltariak" taldeak antolatuta, "Venid y veréis" Etorri eta ikusi" (Jn 1, 39) goiburuaren haritik jolas-jarduerak eta ospakizuna buztartu ebazan ekitaldian.  Gaur egun Hego Amerikako alkarteak gure Eleizbarrutian dauan erreferente dan David Urdaneta abadeak be parte hartu eban. 

10.10.2024

Bidesari, 30 urte presoei lagun eginez

Bilboko Hika Ateneo aretoan (Eskola Zumarkalea, 1, Ibaiondo) ospatuko da bihar Bilboko Eleizbarrutiko Kartzela Pastoraltzaren barruan dagoan Bidesari alkartearen urteurrena ospatzeko ekitaldi nagusia. Saioan, Bidesari alkartearen historia -sorrera, gertaera gogoangarriak, profesionalizatze prozesua...- gogoratuko da, urteotako irudiak ikusiko dira eta erakundeko …

09.10.2024

Boluntarioak behar dabez Gorlizeko erietxean laguntzeko

Bilboko Eleizbarrutiak Bizkaiko hainbat ospitaletan laguntzen dau AEEZrako (Arreta Erlijioso eta Espiritualerako Zerbitzua) taldeen bidez. VI. bikaritzan, Gorlizeko (hainbat hamarkadatan) eta Urdulizeko (orain dala 5 urte hasita) ospitaleetan emoten da zerbitzu hori.

07.10.2024

Kurtsoko lehenengo meza afrikarra, San Anton eleizan

Atzo ospatu zan afrikar alkartearen kurtsoko lehenengo Eukaristia. A. Roland eta A. Pierre Marie senegaldar alkarteko kideak izan ziran buru eleizkizunean. Gogoan izan eben A. Agustin Podkaren ama, oraintsu hil dana.

07.10.2024

Filipinar alkartearen deia Romoko Eukaristian parte hartzeko

Filipinar alkarteak domekeroko Eukaristia ospatu eban atzo, joan dan astean ospatu zan Migrazinoetarako Munduko Egunaren ostean. Domekero batzen dira Eukaristia ospatzeko Romoko San Jose parrokian, 17:00etan, A. Julio Santiago lagun dabela. Atzo, Marije Calvo Migrazinoetarako Pastoraltzarako Eleizbarrutiko arduradunak parte hartu eban ospakizunean eta gaur egun Iruñan ikasten

30.09.2024

400 lagunek parte hartu eben kurtso hasierako kulturarteko mezan

Atzo ospatu zan Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Eguna; hori dala-eta, Eleizbarrutian dagozan txinatarren, afrikarren lattinoamerikarren eta filipinarren alkarteetako kideek baterako Eukaristia ospatu eben. 400 lagun baino gehiago batu zan Bilboko San Inazio parrokian, Fernando Marcos III-VII bikaritzetako lurralde bikarioa buru zala eta hainbat abadek alkar-meza emoten …
27.09.2024

Txinako, Afrikako, Filipinetako eta Hego Amerikako alkarteen meza San Inazio eleizan

Datorren zapatuz, irailak 28, Derion ospatuko dan GOAZEN!, ekitaldian emongo jako hasiera kurtsoari. Asteburu berean, irailaren 28 eta 29an, Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Eguna ospatuko da Eleiza osoan. Aurton, "Jainkoa bere herriarekin dabil"goiburuaren haritik, Frantzisko Aita Santuak sinodo-seneko Eleizaren garrantzia azpimarratu dau, bere esanetan, "bidean dan …

26.09.2024

Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Egunerako

Zugaitik, nigaitik, gizalegezko lana”, goiburua aukeratu dau ‘Eleiza gizalegezko lanaren alde’ ekimenak urriaren 7an ospatuko dan Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Egunerako. Kurtso honetan, hasieratik Bilboko Eleizbarrutia partaide dan ekimen honen X. urteurrena ospatuko da.

26.09.2024

Eleizbarrutiak erregai fosilak ez ugaritzeko hitzarmenari babesa emon deutso

"Kreazinoaren aroa 2024" deitutako ekimenaren barruan, irailaren 21ean hasi ziran Fede gutuna ezagutzera emoten eta babesten. erregai fosilak ez ugaltzeko hitzarmena garatzeko eskatzen jake garapen bidean dagozan herrialdeei. Gehiago jakiteko: hemen.

25.09.2024

Oroitzapenezko Eukaristia Mesedetakoen Loiuko komentuan

Atzo -martitzena-, kartzelan dagozan pertsonen zaindari dan Mesedetako Amaren eguna ospatu zan. Horregaitik eta Mª Mercedes Reyes de la Cruz amaren kongregazino erlijiosoaren 25. urteurrena dala-eta, On Joseba Segura gotzaina buru izango da gaur arratsaldez Mesedetako monjen Loiuko San Jose monasterioan arratsaldeko bostetan ospatuko dan Eukaristian.

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 199 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
14.10.2024

"Ibiltariak" taldearen batzarra eta asteburuko beste hainbat ekitaldi

Hainbat herrialde, kultura eta sinisbidetako 75 lagun inguruk parte hartu eban atzo Sestaon, "Ibiltariak" taldeak antolatuta, "Venid y veréis" Etorri eta ikusi" (Jn 1, 39) goiburuaren haritik jolas-jarduerak eta ospakizuna buztartu ebazan ekitaldian.  Gaur egun Hego Amerikako alkarteak gure Eleizbarrutian dauan erreferente dan David Urdaneta abadeak be parte hartu eban. 

10.10.2024

Bidesari, 30 urte presoei lagun eginez

Bilboko Hika Ateneo aretoan (Eskola Zumarkalea, 1, Ibaiondo) ospatuko da bihar Bilboko Eleizbarrutiko Kartzela Pastoraltzaren barruan dagoan Bidesari alkartearen urteurrena ospatzeko ekitaldi nagusia. Saioan, Bidesari alkartearen historia -sorrera, gertaera gogoangarriak, profesionalizatze prozesua...- gogoratuko da, urteotako irudiak ikusiko dira eta erakundeko boluntarioek, erabiltzaileek eta langileek euren esperientzia batera jarriko dabe. Gaur egungo egoeraren, erronken eta etorkizunaren inguruan be jardungo dabe.

09.10.2024

Boluntarioak behar dabez Gorlizeko erietxean laguntzeko

Bilboko Eleizbarrutiak Bizkaiko hainbat ospitaletan laguntzen dau AEEZrako (Arreta Erlijioso eta Espiritualerako Zerbitzua) taldeen bidez. VI. bikaritzan, Gorlizeko (hainbat hamarkadatan) eta Urdulizeko (orain dala 5 urte hasita) ospitaleetan emoten da zerbitzu hori.

07.10.2024

Kurtsoko lehenengo meza afrikarra, San Anton eleizan

Atzo ospatu zan afrikar alkartearen kurtsoko lehenengo Eukaristia. A. Roland eta A. Pierre Marie senegaldar alkarteko kideak izan ziran buru eleizkizunean. Gogoan izan eben A. Agustin Podkaren ama, oraintsu hil dana.

07.10.2024

Filipinar alkartearen deia Romoko Eukaristian parte hartzeko

Filipinar alkarteak domekeroko Eukaristia ospatu eban atzo, joan dan astean ospatu zan Migrazinoetarako Munduko Egunaren ostean. Domekero batzen dira Eukaristia ospatzeko Romoko San Jose parrokian, 17:00etan, A. Julio Santiago lagun dabela. Atzo, Marije Calvo Migrazinoetarako Pastoraltzarako Eleizbarrutiko arduradunak parte hartu eban ospakizunean eta gaur egun Iruñan ikasten ari diran filipinar abade bik alkar-meza emon eben. 

30.09.2024

400 lagunek parte hartu eben kurtso hasierako kulturarteko mezan

Atzo ospatu zan Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Eguna; hori dala-eta, Eleizbarrutian dagozan txinatarren, afrikarren lattinoamerikarren eta filipinarren alkarteetako kideek baterako Eukaristia ospatu eben. 400 lagun baino gehiago batu zan Bilboko San Inazio parrokian, Fernando Marcos III-VII bikaritzetako lurralde bikarioa buru zala eta hainbat abadek alkar-meza emoten ebala ospatu zan Mezan. 
27.09.2024

Txinako, Afrikako, Filipinetako eta Hego Amerikako alkarteen meza San Inazio eleizan

Datorren zapatuz, irailak 28, Derion ospatuko dan GOAZEN!, ekitaldian emongo jako hasiera kurtsoari. Asteburu berean, irailaren 28 eta 29an, Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Eguna ospatuko da Eleiza osoan. Aurton, "Jainkoa bere herriarekin dabil"goiburuaren haritik, Frantzisko Aita Santuak sinodo-seneko Eleizaren garrantzia azpimarratu dau, bere esanetan, "bidean dan Jainkoaren herria" da-eta. 