Barriak
Etiquetado como: Berbaldia
"Bide barriak" Sinodo-seneko Eleizaren ikuspuntutik
Bisitan da gure Eleizbarrutiak Guayaquileko (Ekuador) ipar-mendebaldean dagoan Monte Sinain misiolari dan Juan Mari Bautista Eleizbarrutiko abadea. San Jose egunaren inguruko misiolari-kanpainan lekukotasuna emonez parte hartuko dauan Juan Mari On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako ordezkariagaz batzartu zan atzo -barikua.
Martxoaren 8an, 8 emakumeren konpromisoaren autorpenaren VI. ekitaldia
Datorren martxoaren 8an, Bilboko Eleizbarrutiak VI. urtez jarraiaz egingo deutse autorpena 8 emakumeri Bizkaiko Eleizaren aldeko konpromisoagaitik. Oraingoan, euren eguneroko lan eta zerbitzuan, abegia eta inklusibitatea sustatzen daben emakumeak autortu gura dira. Espainiako Gotzain Batzarraren Osoko Bilkuran izango dan gotzainaren ordez, Kerman Lopez bikario nagusia izango da buru ekitaldian. Mari Puy Inzunzak (Mañaria), Maite Fernandez de Agirrek (Sodupe), Nekane Landaribarrek (Ondarroa), Susana Mallok (Jesusen Mirabea, Bilbao), Aintzane Monteverdek (Algorta), Nely Ramonek (Bilbao), Lucia …
1,9 kilometroko ibilaldia Bolibarretik Ziortzara bakearen alde
Bihar, Garizumako lehenengo zapatuz, 'Bake Topaketa' Bake eta Adiskidetzearen aldeko Bilboko Eleizbarrutiko topaketaren X. ekitaldia ospatuko da. 250 lagun inguruk emon dau izena 9:45etan Bolibarko parrokiako eleizpean. Handik oinez egingo da ibilbidea zistertar monjeen Ziortzako monasterioraino. On Joseba Segura Bilboko gotzainak parte hartuko dau bakearen aldeko ekitaldian eta gogoan izango dabe iktusa jasanda ospitalean dan On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratua.
Garizuma-aldiko barikuetan, Kurutze-bidea Bilboko San Bizente parrokian
Gaur hasi eta Aste Santua amaitu arte, Nekaldiaren kofradiak Kurutze-bidea egingo dau Bilboko San Bizente Martiria parrokian, Garizuma-aldiko bariku guztietan, 18:30etan (18:00etako mezaren ostean).
Errekarteko 150 neska-mutiko inguruk hasiera emon deutse Garizuma-aldiari
Atzo, Hausterre Eguna, hasiera emon jakon Garizuma-aldiari eta hainbat eleizkizun ospatu zan Eleizbarruti osoan. Gotzaina buru izan zan web honen bidez zuzenean emon zan eleizkizunean: hemen. Beste hainbat lekutako argazkiak be jaso doguz, esate baterako, Gurutzetan batu ziran Zorrotza, Retuerto eta Gurutzetako katekesiko taldeenak. 150 ume baino gehiago batu zan euren aita, ama, aitite eta amonakaz... PBtik azaldu dabenez, "Garizuma-aldiari hasiera emon eutsen aurrera egiteko, play egiteko, jakinaren gainean eta geldiarazoten gaituen, stopean izten gaituen gauzak aldatzeko nahiagaz".
Asteburuan, zine-foruma eta bidezko merkataritza Corpus Christi parrokian
Bilboko Corpus Christi parrokiako gaztek ekimen barri eta originalak garatzen dabez eta domeka honetarako be prestatu dabez jarduera bi: Hilaren hirugarren domekaz ohikoa danez, 12:00etako eta 13:00etko mezen aurretik eta ostetik bidezko merkataritzako produktuak salduko dabez eta arratsaldez pelikula ikusteko aukera izango da parrokiako areto nagusian, 18:15etan.
Zapatuz, Bake Topaketa Ziortzan
Datorren zapatuz, otsailak 17, Bake Topaketa bakearen aldeko Eleizbarrutiko topaketa ospatuko da, inguruko bikaritzek (IV-V) antolatutako hasierako ekitaldietan lez, Bolibarretik Ziortzaraino bidea oinez eginez. Aurton, kreazinoaren zaintza hartuko da oinarritzat eta ingurumenaren aurkako indarkeriak nabarmenduko dira. Hitzordua, Bolibarreko eleizaren inguruan da goizeko 10:00etan eta handik oinez joango dira monasterioraino eta jarduerari amaiera emoteko, ospakizuna izango da 13:15etan.
Hausterre Eguneko Eukaristia, zuzenean, katedraletik
Irudian klik eginez, zuzenean parte hartu daiteke Eukaristian. Eleizbarrutiko youtube kanaletik eta facebooketik be emongo da.
On Joseba Segura gotzaina buru izango da Hautsa ezartzeko eleizkizunean, katedralean
Gaur, Hausterre eguna, hasiera emongo jako Garizuma-aldiari eta parrokietan eleizkizunak egingo dira Hautsa ezartzeko.
Otoitz eta alkartze eremuak Ermuan
Familia Pastoraltzarako Ermuko taldeak hainbat jarduera antolatu dau. Esate baterako bihar, otsailak 14, alkartzeko eremua atonduko da Santiago Apostolua parrokian, 10:00etatik 16:00ak arte, "Hitzordua Jesusegaz" izenburuagaz. Arduradunen esanetan, "otoitz egiteko eta gurtzeko eremua, lehenengo maite izan ginduzangaz alkartzeko aukera emongo deuskuna".