Barriak
Etiquetado como: Getxo
200 lagunetik gora Bika Egunean, Muskizen
Atzo -domeka- I. bikaritzako Bika Eguna ospatu zan Somorrostro ikastegian. Berrehun gaztetxo inguru eta euren begirale eta laguntzaileak batu ziran jardueran. "Alkarri fedearen poztasuna emoteko" batzen jarraitu daiela esan eutsen On Joseba Segura gotzainaren bisita jaso eben.
“Otoitz egin nire alde, erakutsi abade izaten"
Joan dan zapatuz, urtarrilak 27, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru zala ospatu zan Marco Antonio Muñoz Eleizbarrutiko abadegaiaren diakonogintza, Plentziako Andra Maria Magdalena eleizan. Abade, diakono eta fraile ugarik parte hartu eban ospakizunean eta, honeekaz batera, Marcori bokazino´prozesuan lagun egin deutsan eta bere bizitzako une esanguratsu honetan bere ondoan egon gura izan eban makina bat lagunek. Eleizkizuna zuzenean emon zan eta hemen ikusi daiteke.
Pastoral kuriari lotutako laikoen urteroko erretiroa
Gaurtik -urtarrilak 29- eguaztenera arte -urtarrilak 31- ospatuko da Laikotzarako Idazkaritzak pastoral kuriara lotutako laikoentzat antolatzen dauan erretiroa. Teo Corral Karidadeko karmeldarrak lagunduta igaroko dabez hiru egunok Berrizen (Barnezabal) izena emon daben 39 lagunek.
Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Egun berezia Plentziako Andra Maria Magdalena eleizan
Gaur ospatuko da Marco Antonio Muñozen diakonogintza, Plentziako Andra Maria Magdalena eleizan, 19:30etan. Gotzaina buru dala ospatuko dan eleizkizuna zuzenean ikusi ahal izango da hemen. Aste honetan, Bizkaiko abadegaiek erretiroa egin dabe Ziortzan, Tangerreko gotzain erretiratuak lagunduta.
Espiritualtasuna Hirugarren Adinekoen artean gaiari buruzko berbaldia bihar, Sestaon
'Vida ascendente - Bizian gora' mobimentuak antolatuta, berbaldia ospatuko da bihar -domeka-, Sestaoko Jesusen Bihotza parrokian, goizeko 11:00etan, "Espiritualtasuna hirugarren adinekoen artean" gaiaren inguruan jardungo dauan Estrella Moreno Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Indtitutuko (ETPI) zuzendariaren eskutik.
Marcelo Gangoiti saria Teknia Bilbao enpresarentzat
perteneciente a la red diocesana EBI (Elizbarrutiko Ikastetxeak) sarean dagoan Somorrostro ikastegian, Marcelo Gangoiti sariaren XXVII. ekitaldia ospatu da gaur eguerdiz eta euskal jatorriko multinazionala dan eta mugikortasun-arazoei aurre egiteko osagai metaliko eta plastikoak egiten dituan Teknia taldean dagoan Teknia Bilbao izan da sariduna. Javier Laiseca Somorrostro ikastegiko zuzendariak; Eduardo Briones Muskizeko alkarteak; Kerman Lopez Eleizbarrutiko bikario nagusiak eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko diputatu nagusiak parte hartu dabe sari-banaketan. Maria Rivero Balmasedako …
Gotzainak amaiera emongo deutse abadegaien gogo-jardunei
Astean, Eleizbarrutiko Seminarioko taldeak gogo-jardunak egin ditu Ziortzan. Santiago Agrelo Tangerreko artzapezpiku erretiratuak jardun dau laguntzaile lanetan. Gaur amaituko dabes gogo-jardunak eta On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina eurakaz izango da egunaren zati batan eta amaierako Eukastiria gotzaina buru dala ospatuko dabe.
Santurtziko Patronato ikastetxeak aldi barri eta pozgarriari ekin deutso
Atzo inauguratu zan Patronato Ikastetxea, Santurtzin, Holan emon jakon hasiera, ikastetxetik azaldu dabenez, "aldi barriari alkartearen heziketa eta ongizatearen alde dogun konpromisoan". Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza-sailburuak, Begoña Pedrosa sailburuordeak, Karmele Tubilla Santurtziko alkateak, On Joseba Segura Bilboko gotzainak eta Eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sareko ikastetxeetako zuzendaritza-taldeek parte hartu eben ekitaldian.
Jose Luis Gutierrez Amesti gizon adeitsu eta eskuzabala hil da
Martitzenez hil zan Bilbon Jose Luis Gutierrez Amesti Eleizbarrutiko abadea, 92 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur arratsaldeko zazpietan ospatuko da Bilboko San Bizente Martiria parrokian.