15-03-2026 Domingo, IV semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Getxo

13.02.2026

Eremu barria Getxon familia ahulenei laguntzeko

Aurrerantzean, Getxon bitarteko barria izango dabe udalerriko gizarte erronketa batzuei aurre egin ahal izateko: behartutako bakardadea, akonpainamendua doluan eta laguntasuna ahuleziazko egoeran dagozan familiei. Atzo inauguratu ziran lokalok.

14.11.2024

Hunkipen eta esker onez betetako agurra Getxoko karmeldarrei

Esker oneko meza hunkigarria. Monjak, txundituta, agurreko eleizkizunean batu zan jentetzagaitik. Eleiztarrak, triste, eurak joatean, amaiera emongo jakolako mende erdi baino gehiagoko historiari. Sor Felisa nagusiak esker ona adierazo eban jenteak erakutsitako maitasunagaitik eta, batez be, itxaropentsu agertu zan, bokazinorik ez izatean komentua itzi egin behar badabe be, 

12.11.2024

Karmeldar oinutsek agur esango deutse Getxori

Getxoko karmeldar oinutsen klausurako komentua itxi egingo da, bertan hirurogei urte inguru emon ondoren. Zortzi moja edadetu bizi dira San Jose alkartean eta beste alkarte batzuetara joango dira behar daben arreta eta laguntza jasoteko. Gotzaina izango da buru bihar arratsaldeko bostetan ospatuko dan esker oneko Eukaristian. Sor Felisa Etxaniz komunidadeko nagusiak Bizkaia …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2425 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
15.03.2026

Astekoak, asteko barri nagusiak

El resumen semanal de soticias diocesanas, Astekoak, te acerca, en formato audiovisual, lo más relevante de los últimos 7 días publicado en bizkeliza.org
14.03.2026

Bihar Algortan, Bika Famili

Hirugarren "BIKA EGUNA FAMILI" ospatuko da bihar Algortako Tourseko San Martin parrokian. Bertan, Erandio, Astrabudua, Leioa, Areeta-Romo, Getxo, Uribe Kosta, Mungia eta Txorierriko katekesiko familiak batuko dira.

13.03.2026

Kulturarteko Kurutze-bidea eta Garizumako erretiroak

Asteotan, eleizbarrutian Garizuma-aldiko berbaldi eta erretiro ugari egiten dihardue. Egunotan, hainbat ospatu da (Vida Ascendente-Bizian Gora, Ekintza Katoliko Orokorra -EKO-ACG- Mariaren Leginoa, PBak...). Gainera, bihar, Kulturarteko Kurutze-bidea ospatuko da, Migrazinoetarako Pastoraltzak eta kulturarteko taldeek (latinoamerikar, txinatar, afrikar eta filipinar alkarteak) antolatuta. 

13.03.2026

Alkarte musulman eta kristauak barau-etetea batera egin dabe San Frantziskon

Bilboko San Frantzisko auzoko alkarte musulman eta kristauko 50 lagun inguru batu zan atzo -eguena- Caritasen Hargindegi zentroko lokaletan "Iftar" (barau-etetea) dalakoa batera egiteko.

13.03.2026

Ganbara-abesbatza eta orkestraren kontzertua gaur, Gizakundea eleizan

Bilboko Udalak, Bilboko Ganbera Musika Elkartea taldeagaz batera, Bilboko ganbara-abesbatza eta orkestraren kontzertua antolatu dau gaurkorako -martxoak 13-. Emonaldia Atxuriko Gizakundea eleizan izango da 19:30etatik aurrera, Juanlu Diaz-Emparanzaren zuzendaritzapean. Sarrera doan leku guztiak bete arte. 

12.03.2026

Hitzordua Zornotzan Sinodoari buruzko bigarren bikaritza saiorako

Datorren zapatuz, martxoak 14, IV. eta V. bikaritzetako parrokia alkarteetako kideak batuko dira lan eta gogoeta egiteko. Batzarra Zornotzako Karmengo Ama ikatetxean izango da, eleizbarrutiak alkarregaz bide egiteko martxan jarritako prozesuaren barruan. 

11.03.2026

Gotzainen eta bikario nagusien batzarra, Gasteizen

Joseba Segura Bilboko gotzaina eta Kerman Lopez bikario nagusia Florencio Rosello Iruña-Tuterako artzapezpikuagaz eta Fernando Prado, Juan Carlos Elizalde Donostia eta Gasteizko gotainakaz eta euren bikario nagusiakaz batzartu dira. Guztiei doakiezan gaiak aztertu dabez, besteak beste eratutako ministerioei buruz eta, hain zuzen be, irakurle, akolito eta katekistei buruz. Era berean, herri administrazinoen eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako historiaren zati handi baten erakunde jagole diran eleizbarrutietako Historia Artxiboen arteko lankidetza egonkorrerako eskaera aztertu dabe. 

11.03.2026

"Erlejino-askatasunak atzera egin dau: 5.400 lagunek jazarpena edo bereizkeria jasaten dabe"

Laguntasuna Preminan dan Eleizari aita santuaren fundazinoak landutako Erlejino-askatasuna munduan 2025eko txostena aurkeztu zan atzo Bilboko Pilareko Andra Mari parrokian. Ekitaldian, On Joseba Segura gotzaina, Jose Fernandez Crespo sustapenerako ACNko zuzendaria eta bere herrialdean jsaten daben erlejino-jazarpenari buruzko lekukotasuna emon eban Partick Akpabio nigeriar abadeak parte hartu eben. Jente ugari batu zan May Madrazo Radio Popular-Herri Irratiko kazetariak moderatutako jardueran. 

11.03.2026

Asteburuan, Eleizbarrutietako Misinoen kanpaina

Euskal Eleizbarrutietako Misinoek datorren asteburuan ospatuko dabe euren urteroko kanpaina, "Alza la mirada / Ikus haratago" goiburuaren haritik. Goiburu honek dei egiten deusku gure ingurura ez ezik haratago be begiratu dagigun, errealitatea bere osotasunean ikusteko. Aurtengo kanpainarako antolatutako jardueren artean, martxoaren 18an, eguaztenez, arrataldeko 18:30etan eta Indautxuko Karmengo Ama parrokiako areto nagusian, zine-forum saioa izango da "Semillas de Kivu" dokumentalagaz, Kongoko Errepublika Demokratikoko emakumeek bizi daben egoera eta, lurralde osora hedatutako gatazkaren …

10.03.2026

Emakumeak, ahotsak eta oroimena Eleiz Museoan

Martxoaren 8an ospatzen dan Emakumearen Nazinoarteko Eguna dala-eta, Bilboko Eleiz Museoak "Esku ikusezinak. Emakumeak, ahotsak eta oroimena artean" erakusketa aurkeztu dau. Soinu-ibilbidea da, entzutearen bidez artelanetara hurreratzeko. Ibilbide hau museoko aretoetako baten izango da martxoaren 31ra arte, egitasmoaren berariazk ikonoa daben QR kodeakaz.

Emaitzak orrialdeka