Barriak
Etiquetado como: Santiago
Lucia Cerda, bizitza osoa Misinoei lotuta
Lucia Cerdak besteei laguntzen emon dau bizitza. Gaztetatik datorkio sen hori, orduan be Bilbo inguruko kaltetuenei laguntzen ibilten zan-eta. Lehen 'erantsia' esaten jakon eta gaur egun Familia Santua deitzen dan parrokiari lotuta egoan. Sasoi haretan "loratzen ari zan" Ekintza Katolikoan parte hartu eban eta hantxe erakutsi eutsen Barri Ona "bizitza eraldatzea edo besteei laguntzen saiatzea" dana. Larogeta hamarreko hamarkada baino apur bat lehenago sortu zan Bilbo Etxezabal atzerriko etorkinei osoko giza arreta eskaintzeko. Laster egin eban bat alkarte horregaz eta hogei urte inguru …
Gotzaina izango da buru bihar Algortako Berrerosle Santua parrokian ospatuko dan Eukaristian
Bihar -martxoak 3, domeka-, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru izango da Algortako Berrerosle Santua parrokian 12:30etan ospatuko dan Eukaristian. Azken hilabeteotan, hainbat jarduera antolatu da bertan, bere 50. urteurrena ospatzeko.
Mari Puy Inzunza 'alkartezain' Mañariko parrokian
Mari Puy Inzunza da martxoaren 8an, Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian eguerdiko 12:30etan ospatuko dan ekitaldiak Eleizbarrutiaren autorpena jasoko daben emakumeetako bat. Eleizagaz eta herriagaz konprometitutako emakume hau jaiotzatik bertatik dago Mañariko eleizari lotuta. Gero, liturgian, katekesian, gazteen taldeetan..., lagundu eban. Gaur egun, 'alkartezain' da eta Pastoral Barruti baten Caritaseko kontsiliario izan zan lehenengo emakumea da.
'Jazotakoa jaso' lehiaketaren VII. ekitaldiko sari-banaketaren zuzeneko emonaldia
'Jazotakoa jaso' lehiaketaren VII. ekitaldiko sari nagusia jaso dauan Sagrado Corazón ikastetxean ospatuko da gaur sari-banaketa eta, Somorrostro ikastegiko irakasle eta ikasleen laguntzagaz, zuzenean ikusi ahal izango da web honen bidez eguerdiko hamabietatik aurrera.
500 lagun inguruk parte hartzen dihardu Bizkaian sinodoaren inguruko azterraldian
Kerman Lopez Eleizbarrutiko bikario nagusiak Eleizbarrutiko gorabehern inguruan jardun dau Radio popular/Herri Irratian hilero izaten dauan hitzorduan. Kermanek gogoan izan eban joan dan otsailaren 17an hil zan On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratua. Sinodoaren inguruan, Eleizbarrutian egin dan azerraldia be aitatu eban, "537 lagunen parte hartu" dabela nabarmenduz. Beste gai batzuk be jorratu ditu, esate baterako "Bake Topaketaren" X. ekitaldia, "Jazotakoa jaso" lehiaketaren VII. ekitaldia eta martxoaren 8an, Indautxuko Karpeneko Ama parrokiako areto nagusian, Eleizbarrutiak 8 …
Martxoko aldizkarian, oroipena Uriarteri eta omenaldia 8 emakumeri
Alkarren Barri aldizkariaren martxoko alean, 301.ean, Eleizbarrutiko askotariko barriak jasoten dira. Azalean, Bake Topaketako irudia ikusi daiteke: hainbat lagun Ziortzako monasteriora daroan kurutze-bidea egiten. Aste Santuaren aurreko Garizuma-aldia dakarsku gogora. Barrualdean, gotzainak Hausterre Eguneko ospakizunean egin eban homiliaren zati batzuk jasoten dira hasieran. Nabarmentzekoak dira On Joan Mari Uriarte Donostiako gotzain erretiratuaren heriotzaren inguruko adierazpenak. Erdiko txostenean, martxoaren 8an Eleizbarrutiaren autorpena jasoko daben 8 emakumeren gizarte eta eleiz …
Heziketarako saioa Zornotzan Alkartezainei buruz
Gaur goizean, alkartezainen inguruko heziketa-saioa ospatu da Zornotzan, IV-V bikaritzetarako. Estrella Moreno eta Esther Crespo Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko kideek gidatu dabe 35 lagun bertan zirala ospatu dan saioa.
Eleizbarrutiak omenduko dituan 8 emakumeak
Martxoaren 8an, Emakumearen Nazinoarteko Egunez, `martxoak8mujeres´ ekitaldia ospatuko da. VI. urtez jarraian, emakumeek Eleizan egiten daben egundoko lana agertu eta autortu egin gura da, askotan ezkutuan geratzen da-eta. Oraingoan, euren alkarteetan abegia eta inklusinoa sustatzeko giroa sortzen daben emakumeen garrantzia nabarmenduko da. Horixe da Bilboko Eleizbarrutiak kurtso honetan nabarmendu gura dauana. Datozan egunetan, komunikabideetarako Eleizbarrutiko sailak prestatutako bideoen bidez, aurton autorpena jasoko daben emakumeak ezagutuko dotuz. Galdakaoko Mariaren Zeruratzea …
Bermeoko 'Sagrado Corazón' ikastetxeak irabazi dau 'Jazotakoa jaso' saria
Kulturartekotasuna da Elizbarrutiko Ikastetxeak (EBI) sakondu daben gaia bideoak prestetako. Kultur Erakundeen Mahaiak antolatutako lehiaketea da eta bihar Bermeon izango da sari banaketa ekitaldia bertako eskoleak irabazi dauelako sari nagusia. javi Onaindiak, Bizkaia Irratia eta Herri Irratiako zuzendariak aurkeztu eta gidatuko dau biharko ekitaldia eta arlo teknikoa Somorrostro ikastetxeko ikasleen esku egongo da. Goizeko 11etan hasiko da ekitaldia eta zuzenean emongo da webgune honetatik.
Garizuma-aldiko hainbat erretiro ospatuko da datorren asteburuan
Garizuma-aldiko asteotan, web orrialde honetan iragarri izan dogunez, askotariko batzarrak, berbaldiak eta erretiroak ospatzen dihardue Eleizbarrutian. Datorren asteburuan, Ekintza Katolikoko Langile Ermandadea (HOAC) eta Ekintza Katoliko Orokorra (EKO-ACG) mobimentuetako kideek alkarregaz ospatuko dabe erretiroa, zapatuz. 9:45etan hasita, Zorrotzako Mirarigilea parrokian. Gainera, Bilboko San Fernando, San Frantzisko Xabier eta San Bizente Martiria parrokietako gazteen taldeek konbibentzia egingo dabe Berrizen, barikutik domekara.