08-07-2024 Lunes, XIV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 64 )
 

Barriak

Etiquetado como: Garizuma-Aldia

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1252 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
05.10.2023

Eleizbarrutiko ordezkarita Teologia-liburutegien biltzarrean

Europako Teologia-liburutegien 51. Biltzarra Kordobako gotzain jauregian ospatu da irailaren 30etik urriaren 4ra. Aitatutako liburutegiok www.beth.eu dalakoan alkartuta dagoz eta, aurton, Challenges of Ecclesiastical Libraries in Europe” goiburuaren haritik alkartu dira eta Jaime Lopez Eguilaz Bilboko Eleizbarrutiko liburutegiko arduradunak be parte hartu dau Espainiako Eleizaren Liburuzainen Alkarteko (www.abie.es) ordezkari lez, alkartearen oroitza-txostena aurkeztuz.

05.10.2023

Gaur arratsaldez Bilbon, gizalegezko lanaren aldeko batzarra eta zeinu publikoa

Urriaren 7an, Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Eguna ospatuko da eta hori dala-eta, Eleizbarrutiko Langile Pastoraltzatik deialdia egin dabe lanean bizia zantzearen inguruan jarduteko batzarrean parte hartzeko. Gaur arratsaldeko 18:30etan da hitzordua Barria eraikineko (Plaza Barria, 4) lokaletan. Amaitzeko, gizlegezko lanaren aldeko keinu publikoa egingo dabe Areatzan, 19:45etan.

05.10.2023

Sarean da Eleizbarrutiko aldizkariaren kurtsoko lehenengo alea!

Alkarren Barri Eleizbarrutiko aldizkariaren urriko alea eskuragarri da online gaurtik aurrera. Kurtsoko lehenengo aldea da, etxeetara atzerapenez helduko dana, kurtso hasierako ekitaldia be jaso gura izan dalako argitalpena itxi aurretik. Sareko agerkariak joan dan irailaren 30ean Markina-Xemeinen ospatu zan 'Goazen!' kurtso hasierako ekitaldiaren multimedia informazinoa (bideoak eta argazkiak) jasoten dau. Bostehun lagun inguru bertan zirala ospatu zan ekitaldian gotzainak eskainitako berbaldia irakurri daiteke hasieran. Alkarrizketei dagokienez, hiru nabarmentzen dira: Elena Unzueta Caritas …

05.10.2023

Betiereko gurtzaren batzar nagusia

Betiereko Eukaristia-batzarrak urteko batzar nagusia ospatuko dau gaur arratsaldez Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian, 19:30etan. Braulio Rodriguez Toledoko artzapezpiku erretiratuak berbaldia eskainiko dau, 'Eukaristiaren egiaren edertasuna barriro antzeman: ospakizuna eta gurtza' goiburuaren haritik.

04.10.2023

"Aita Santuak iruzurrean oinarritutako bizimodua aztertzeko preminan pentsatzen laguntzen dau"

Gaur, Asisko San Frantziskoren egunez, Frantzisko Aita Santuaren aholku-hitz apostolikoa ezagutzera emon da. 2015ean osoko ekologiari buruz argitaratu eban entziklika zehaztu eta osotu egiten dau honako idazki honek. Bere esanetan, "gure erantzuna ez da nahikoa, apurketa gero eta hurrago dago". Kritika egiten deutse ukatzaileei, lurraren berotzearen erruduna gizakia dala esanez. Danona dan etxea zaintzeko konpromisoa kristau fedetik sortzen dala dino idazkian. Bilboko gotzainak agiri barri hau nabarmendu eban kurtso hasierako ekitaldian. Bere esanetan, "iruzurrean, hau da baliabide …
04.10.2023

Inocencio Rodrigo zerbitzurako beti prest egoan abadea hil da

Atzo hil zan Bilbon Inocencio Rodrigo Garcia eleizbarrutiko abadea, 95 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna bihar -urriak 5, eguena- ospatuko da Asisko San Frantzisko parrokian (Quinta parroquia), 19:00etan.

04.10.2023

Diakonotzaren Eleizbarrutiko Eguna

Gaur, urriak 4, Asisko San Frantzisko Eleizbarrutiko diakonoen zaindariaren egunez, On Joseba Segura gotzaina diakonoakaz alkartuko da eta buru izango da gaur eguerdiko 12:30etan Begoñako Gogarte Etxean ospatuko dan Eukaristian.Datorren domekaz, urriak 8, Diakonotzaren Eguna ospatuko da parrokietan. Eleizbarrutian, 9 diakono eta 5 hautagai dagoz.

04.10.2023

Asteburuan, "Open House" jardueraren hasiera

Urriaren 7 eta 8an, 65 eraikin eta eremu publikotatik gora erakutsiko dituan "Open House" jardueraren ekitaldi barria ospatuko da Bilbon. "Uri (im)materiala" goiburuaren haritik, aurtengo egitarauak alderdi honeen inguruan hausnartzeko bidea emongo dau: uria egokitzen dauan alderdi ukigarri eta ukiezina, arkitekturaren eta urigintzaren ingurune, gizarte eta ekonomia jasangarritasuna. Gizakundearen komentua izandakoa (gaur egun, Eleiz Museoa) bisitatu ahal izango da. Gizakundea plazako 9Ban (Atxuri) dagoan eraikina bisitatzeko ordutegia: zapatuz, 10:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik …

03.10.2023

Jose Mari Rementeria, euskerazko kristau-ikasbideen ikerketaren zale amorratua zan abadea hil da

Gaur goizean hil da Bilbon Jose Mari Rementeria Ibarlucea Eleizbarrutiko abadea, 83 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna bihar -eguaztena- ospatuko da Ondarroako Andra Mari parrokian, 19:00etan.

03.10.2023

Agerkari barria eskeraz, ebanjelioko pasarteen azalpenakaz

Euskerarako Eleizbarrutiko Zerbituzk "Domeka eta jaiegunetako Ebangelioak hausnartu" lana aurkezu barri dau. Liturtia urte osoko, domeka eta jaiegunetako, ebanjelioko pasarteen euskerazko azalpenak jasoten ditu. Eskuratu gura dauanak Gotzaitegian dagoan Euskerarako Eleizbarrutiko Zerbitzura (hartu-emonerako: Lontzo Zugazaga) edo Jakinbide liburu-dendara jo daiala.