Barriak
Etiquetado como: Markina
Cyprien Melibik "Grito africano, por el derecho a existir" liburua aurkeztuko dau barikuz
Datorren barikuz, otsailak 23, Ciprien Melibi kamerndar abadeak "Grito africano, por el derecho a existir" bere liburua aurkeztuko dau Bilboko Karmeneko Ama parrokiako lokaletan (sarrera, Aretxabaleta kaleko 1 zenbakitik, 3.), 19:00etan. Saioa San Inazio Pastoral Barrutiak antolatu dau eta Jose Luis Villacorta abadeak gidatuko dau.
"Jaunarekin betirako izango zarela sinistuz, Egun Handira arte"
Begoñako basilikan ospatu da gaur On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratuaren arimaren aldeko hileta-eleizkizuna. Basilika jentez lepo bete da, 1976 eta 1991 bitartean gure Eleizbarrutiko gotzain laguntzaile izan zanari azken agurra emoteko. Jenteak asko maite izan dau Uriarte eta hori bistan geratu da, asko eta asko hurreratu dalako Begoñako gogarte etxean jarrita egon dan hil-kaperara. Hilkutxa andetan eroan dabe gogarte etxetik basilikaraino prozesinoan, senideek lagunduta. Han, gotzainak egin deutso harrera otoitz eginez.
Gotzaina izango da buru gaur arratsaldez Begoñan On Joan Maria Uriarte gotzainaren arimaren aldeko hileta-eleizkizunean
Begoñako basilikan ospatuko da gaur arratsaldez, On Joseba Segura gotzaina buru dala, On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratuaren arimaren aldeko hileta-eleizkizuna eta zuzenean emongo da web honen bizez. Hil-kapera zabalik egongo da 15:30ak arte Begoñako Gogarte Etxean.
Bake Topaketako argazkiak
Zabalik da On Joan Maria Uriarteren hil-kapera
Arratsaldeko bostetan zabaldu da On Joan Maria Uriarteren hil-kapera Begoñako Gogarte Etxean. Hasieran, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzainak otoitz egin dau sendiakaz batera eta hantxe izan da Iñigo Urkullu lehendakaria eta Amaia Arregi jardunean dan Bilboko alkatea. Arratsaldean zehar, ehunka lagunek bisitatu dau gaur 20:30ak arte eta bihar 10:00etatik 15:30ak arte zabalik izango dan hilkapera. Gauez, hainbat pertsonak beilatuko dabe On Joan Maria Uriarteren gorpua.
Uriarte: "Bizitza Ebanjeliotik irakurteko gauza dan gizona"
Atzo Bilbon hil zan On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratuaren inguruko lekukotasunak jasotzen jarraitzen dogu. Bihar -astelehena-, bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna ospatuko da Begoñako basilikan, 17:00etan, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala, eta web honen bidez zuzenean ikusteko aukeragaz. Martitzenez, Hileta-Eukaristia ospatuko da Donostiako Artzain Ona katedralean, 19:00etan, On Fernando Prado gotzaina buru dala eta domekaz, otsailak 25, bere betiko atsedenaren aldek olata-meza izango da, eguerdiko 12:00etan, Fruiz bere jaioterriko Salbatore parrokian.
Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Lekukotasunak On Joan Maria Uriarte gotzainaren heriotza dala-eta
Donostiako gotzain erretiratuaren heriotzak makina batengan erasan dau eta askok esan dau zerbait gotzainari buruz. Komunikabide nagusietan ez ezik, gizarte sareetan be jaso izan dira On Joan Maria Uriarteren inguruko erantzun eta lekukotasunak. Batzuk jasoko doguz hemen. On Joseba Segura Bilboko gotzainak adierazo ebanez, Eleizari eta gizarteari ondare handia itzi deutsan gizona izan da.
"Joan Maria Uriarte: bizitza bete-betea"
Joseba Segurak, Donostiako gotzain erretiratuaren heriotza dala-eta Komunikabideetarako Bilboko Eleizbarrutiko sailari eskainitako alkarrizketan, "bere aita espiritualak" itzi dauan ondarea nabarmendu dau. On Joan Maria Uriarte gotzainaren hil-kapera zabalik egongo da bihar arratsaldeko bostetatik asteleheneko hiru ta erdiak arte, Begoñako Gogarte Etxean. Bilboko gotzaina buru dala ospatuko dan hileta-eleizkizuna, Begoñan izango da, astelehenez, arratsaldeko bostetan.