Barriak
Gotzaina izango da buru gaur Hautsaren ezarpenerako eleizkizunean, katedralean
Gaur, Hauts-eguna, Garizuma-aldiari hasiera emongo jako eta eleizbarrutiko parrokietan egingo diran eleizkizunetan hautsa ezarriko da. On Joseba Segura gotzaina buru izango da Santiago katedralean 19:00etan ospatuko dan eleizkizunean. Zuzenean emongo da web honen bitartez.
Frantzisko aita santua edo eleizbarrutiaren autorpena jasoko daben 8 emakumeak euskarri digitalean argitaratutako aldizkarian
Kalean da euskarri digitalean Alkarren Barri aldizkariaren martxoko alea. 310. alearen lehenengo orrialdeetan, Euskal Herriko eta Nafarroako gotzainek Garizuma-Pazkorako idatzi daben pastoral idazkiaren ingurukoak jasoten dira. Beste alde batetik, Luis Mari Vega Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) kideak osasun egoera larrian dagoan eta karguan 12 urte …
Heziketarako saioa Abandoko San Bizente Martiria parrokian
Heziketarako saioak ospatuko dira martxoaren 6 eta 20an, Abandoko San Bizente Martiria parrokiako Bengo Leku lokaletan, Estrella Moreno Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) zuzendariak gidatuta.
Emakumearen Nazinoarteko Eguna, "Aizu!!!" agerkarian
#PorYParaTodas goiburua jarri dau martxan NBEak martxoaren 8a dala-eta. Bilboko eleizbarrutiko Langile Pastoraltzak gai honen ingurukoak jaso ditu argitaratu barri daben Aizu!!! agerkarian. Euren esanetan, "gaur egun be zaila da emakume izatea gure munduan". Horregairik, gogoeta egiteko, sentiberatasuna bizteko eta ekintzara joteko eskatzen dabe: "gizarte zein Eleiza lez, …
Goyi Rivera, Osasun Pastoraltzako eta Caritaseko boluntarioak be jasoko dau "Martxoak8mujeres" autorpena
“Martxoak8mujeres” omenaldi-ekitaldiaren atarian gagoz eta egun horretan autorpena jasoko dabenetako beste emakume bat ezagutuko dogu gaur, hain zuzen be, Osasun Pastoraltzan eta Caritas Bizkaia erakundeak kudeatzen dauan Hargindegi zentroan boluntario lez jarduten dauan Goyi Rivera. Gizarte-karidade arloan diharduen emakume guztiak gogoratuko dituan autorpen hau eta …
Euskadi eta Nafarroako gotzainen pastoral idazki barri bateratua Garizuma-Pazkorako
Iruña-Tutera, Gasteiz, Bilbao eta Donostiako gotzainek Garizuma-Pazko liturgia-garaiari buruzko pastoral idazki barria aurkeztuko dabe gaur, martxoak 3, "Eraman oneko erkatzea" da bere izenburua eta "Elizaren eta Munduaren arteko harremana birpentsatuz" azpititulua. Argitalpena euskeraz eta gaztelaniaz egongo da eskuragarri, eta eleizbarruti bakotxaren web orrialdeetan …
Txaro Dañobeitia, "Martxoak8mujeres" autorpena, liturgiaren arloan
Txaro Dañobeitiak ipiniko deutse aurpegia liturgiaren arlotik Jaunaren eguneko ospakizunez arduratzen diran emakumeei. Datorren barikuz, martxoak 7, Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian 12:30etan ospatuko dan ekitaldian bantuko diran autorpenetako bat jasoko dau.
Parte hartu nahi dozu asteburuko erretiroan, Barnezabalen?
Asteburu bi barru -martxoak 15 eta 16an-, IV., V. eta VI. bikaritzetako alkarteetan egiteko eta erantzukizunak izan dabezan edo gaur egun dabezan helduentzako erretiroa ospatuko da Barnezabal Berrizko gogarte etxean. Antolatzaileen esanetan, "egunez egun geratu, astia hartu eta Jainkoagaz egotea ez jaku erreza egiten eta horrexegaitik egokitzat jo dogu erretiroa egitea".
Lekukotasunen mahaia Misinoen kanpainan
Euskal eleizbarrutietako Misinoen kanpaina martxan da. Hegoaldeko ahotsek euren lekukotasuna emoten dihardue eta martxoaren 16an ospatuko da eleizkizun nagusia. Gainera, bihar -otsailak 4, martitzena-, esperientzien mahaia egingo da Barrian (Plaza Barria, 4-1.), 18:30etan, honeen partaidetzagaz: Consuelo Pillajo, Alberto Mínguez, Judith Pereda, Aitor Esteban, Jaione Lopez eta …
"Martxoak8mujeres" autorpena Norai alkarteko Daniela Arriagari be
Bilboko eleizbarrutiak emoten dauan "Martxoak8mujeres" autorpena jasoko dauan beste emakume bat ezagutuko dogu gaur. Orain dala 32 urte Ciudad de Mexikon jaio zan Daniela Areli Arriaga Martinezek be jasoko dau autorpena datorren barikuz, martxoak 7, Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian 12:30etatik aurrera ospatuko dan ekitaldian. Kimikaria, botikaria eta biologoa …
Gotzaina izango da buru gaur Hautsaren ezarpenerako eleizkizunean, katedralean
Gaur, Hauts-eguna, Garizuma-aldiari hasiera emongo jako eta eleizbarrutiko parrokietan egingo diran eleizkizunetan hautsa ezarriko da. On Joseba Segura gotzaina buru izango da Santiago katedralean 19:00etan ospatuko dan eleizkizunean. Zuzenean emongo da web honen bitartez.
Frantzisko aita santua edo eleizbarrutiaren autorpena jasoko daben 8 emakumeak euskarri digitalean argitaratutako aldizkarian
Kalean da euskarri digitalean Alkarren Barri aldizkariaren martxoko alea. 310. alearen lehenengo orrialdeetan, Euskal Herriko eta Nafarroako gotzainek Garizuma-Pazkorako idatzi daben pastoral idazkiaren ingurukoak jasoten dira. Beste alde batetik, Luis Mari Vega Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) kideak osasun egoera larrian dagoan eta karguan 12 urte beteko dituan Frantziskoren aitasantutzari buruzko gogoeta idatzi dau. Alkarrizketen sailean, Xabier Gomez Sant Feliu de Llobregateko gotzainak euskeraz eskainitakoa nabarmentzen da.
Heziketarako saioa Abandoko San Bizente Martiria parrokian
Heziketarako saioak ospatuko dira martxoaren 6 eta 20an, Abandoko San Bizente Martiria parrokiako Bengo Leku lokaletan, Estrella Moreno Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) zuzendariak gidatuta.
Emakumearen Nazinoarteko Eguna, "Aizu!!!" agerkarian
#PorYParaTodas goiburua jarri dau martxan NBEak martxoaren 8a dala-eta. Bilboko eleizbarrutiko Langile Pastoraltzak gai honen ingurukoak jaso ditu argitaratu barri daben Aizu!!! agerkarian. Euren esanetan, "gaur egun be zaila da emakume izatea gure munduan". Horregairik, gogoeta egiteko, sentiberatasuna bizteko eta ekintzara joteko eskatzen dabe: "gizarte zein Eleiza lez, ezinbesteko dogu emakumeen duintasuna eta eskubideak autortzea eta bardintasuna aldarrikatzea".
Goyi Rivera, Osasun Pastoraltzako eta Caritaseko boluntarioak be jasoko dau "Martxoak8mujeres" autorpena
“Martxoak8mujeres” omenaldi-ekitaldiaren atarian gagoz eta egun horretan autorpena jasoko dabenetako beste emakume bat ezagutuko dogu gaur, hain zuzen be, Osasun Pastoraltzan eta Caritas Bizkaia erakundeak kudeatzen dauan Hargindegi zentroan boluntario lez jarduten dauan Goyi Rivera. Gizarte-karidade arloan diharduen emakume guztiak gogoratuko dituan autorpen hau eta gainerakoak barikuz, martxoak 7, banatuko dira Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian, 12:30etan hasiko dan ekitaldian.
Euskadi eta Nafarroako gotzainen pastoral idazki barri bateratua Garizuma-Pazkorako
Iruña-Tutera, Gasteiz, Bilbao eta Donostiako gotzainek Garizuma-Pazko liturgia-garaiari buruzko pastoral idazki barria aurkeztuko dabe gaur, martxoak 3, "Eraman oneko erkatzea" da bere izenburua eta "Elizaren eta Munduaren arteko harremana birpentsatuz" azpititulua. Argitalpena euskeraz eta gaztelaniaz egongo da eskuragarri, eta eleizbarruti bakotxaren web orrialdeetan eskuratu ahal izango da.
Txaro Dañobeitia, "Martxoak8mujeres" autorpena, liturgiaren arloan
Txaro Dañobeitiak ipiniko deutse aurpegia liturgiaren arlotik Jaunaren eguneko ospakizunez arduratzen diran emakumeei. Datorren barikuz, martxoak 7, Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian 12:30etan ospatuko dan ekitaldian bantuko diran autorpenetako bat jasoko dau.
Parte hartu nahi dozu asteburuko erretiroan, Barnezabalen?
Asteburu bi barru -martxoak 15 eta 16an-, IV., V. eta VI. bikaritzetako alkarteetan egiteko eta erantzukizunak izan dabezan edo gaur egun dabezan helduentzako erretiroa ospatuko da Barnezabal Berrizko gogarte etxean. Antolatzaileen esanetan, "egunez egun geratu, astia hartu eta Jainkoagaz egotea ez jaku erreza egiten eta horrexegaitik egokitzat jo dogu erretiroa egitea".
Lekukotasunen mahaia Misinoen kanpainan
Euskal eleizbarrutietako Misinoen kanpaina martxan da. Hegoaldeko ahotsek euren lekukotasuna emoten dihardue eta martxoaren 16an ospatuko da eleizkizun nagusia. Gainera, bihar -otsailak 4, martitzena-, esperientzien mahaia egingo da Barrian (Plaza Barria, 4-1.), 18:30etan, honeen partaidetzagaz: Consuelo Pillajo, Alberto Mínguez, Judith Pereda, Aitor Esteban, Jaione Lopez eta Esti Duran.
"Martxoak8mujeres" autorpena Norai alkarteko Daniela Arriagari be
Bilboko eleizbarrutiak emoten dauan "Martxoak8mujeres" autorpena jasoko dauan beste emakume bat ezagutuko dogu gaur. Orain dala 32 urte Ciudad de Mexikon jaio zan Daniela Areli Arriaga Martinezek be jasoko dau autorpena datorren barikuz, martxoak 7, Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian 12:30etatik aurrera ospatuko dan ekitaldian. Kimikaria, botikaria eta biologoa da eta Norai alkartean dago.