Barriak
Etiquetado como: Gabonak
Erreleboak Adin Txikikoen Babeserako eta Sexu Gehiegikerien Prebentzinorako batzordean
Gaur batzartu dira Bilbon Adin Txikikoen Babeserako eta Sexu Gehiegikerien Prebentzinorako Eleizbarrutiko Batzordeko kideak. Eguneko gai-zerrendako puntuetako bat, batzordean euren mandatua amaitu daben kide biren erreleboa izan da. Teo Uriarte ertzain ohi eta Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluko kide ohiak, Juli Moreno Somorrostro Ikastegiko irakasleak eta Maria Fernandez Hierro abokatuak batzordea itzi dabe eta Maria Manrique Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako haur eta gazteen taldeko kide eta Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuko presidente ohia eta Carlos Bargos …
Kongoko EDaren aldeko azoka solidarioa Algortako Tourseko San Martin parrokian
Misinoetarako Algortako Tourseko San Martin parrokiako taldeak azoka solidarioa antolatu dau eta domekara arte -abenduak 17- zabalik izango da. Askotariko gauzak -osagarriak, etxeko gauzak, Gabonetako artikuluak, umeentzako liburuak, jostailuak...- eskuratu ahal izango dira eta Mufungako umeek marraztutako Gabonetako postalak erosi, eta batu daiten dirua Kongoko Errepublika Demokratikoko Kanseniako misinora bialduko da.
Carlos GarcIa de Andoinek "Fernando De Los Ríos. La construcción del estado laico” liburua aurkeztuko dau
Bihar -abenduak 14, eguena- goizeko 10:30etan, Carlos Garcia de Andoin Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) aurreko zuzendariak "Fernando de los Ríos. La construcción del estado laico” bere liburua aurkeztuko dau Barria eraikinean (Plaza Barria, 4. 1.). Urrian, Garcia de Andoinek Vatikanoan aurkeztu eban liburua, Isabel Celaa Vatikanoan enbaxadore dana anfitrioi zala eta Mons. Juan Jose Omella Bartzelonako kardinal eta Gotzainen Batzarreko presidentearen eta Stefano Cecanti La Sapienzako irakaslearen partaidetzaz ospatu zan ekitaldian.
HOAC mobimentuak sinodo-seneko Eleizari buruzko liburua aurkeztuko dau
Bihar, abenduak 14, "Caminar juntas y juntos. Soñar la Iglesia, vivir la misión" (HOAC argitalpenak, 2023) liburua aurkeztuko da Barria eraikineko lokaletan. Hainbat lagunek bere lekukotasuna emongo dau "talde lanaren frutu eta Eleiza katolikoan sinodo-seneko Eleizaren inguruko ulermenerako lagungarri izango dan liburuaren" aurkezpenean.
Gotzainak gidatuko dau bihar Ministerio Ordenatuaren Abendualdiko erretiroa
"Mariaren begiez" goiburuaren haritik eta Ministerio Ordenaturako Idazkaritzaren eskutik, Abendualdiko erretiroa ospatuko da bihar -abenduak 13, eguaztena-, 10:00etatik 13:00era Begoñako Gogarte Etxean, On Joseba Segura gotzainak gidatuta. Ministerio Ordenaturako Idazkaritzatik jakitera emon dabenez, urtero urtarrilean ospatzen diran gogo-jardunen txanda biak aurton, lehenengo aldiz, leku berean ospatuko dira, hain zuzen be Larreako Gogarte Etxean, 2024.eko urtarrilaren 8tik 12ra. Lontzo Zugazagak gidatuko ditu euskerazkoak eta Miguel Angel Esnaolak gaztelaniazkoak.
Gabon-kantak Bilboko eleizetan
Bilboko 27 abesbatza eta koralek 16 kontzertu eskainiko dabez hainbat eleizatan, gaurtik urtarrilaren 4ra arte. Bilboko Udalak, hainbat parrokiagaz batera prestatu dauan 'Kultur Gabonak' egitarauaren barruan izango dira emonaldiak. Honako eleizetan ospatuko dira kontzertuak, sarrera doan dala: Atxuri, Zabala, Zorrotza, Santutxu, Castaños, Indautxu, Errekalde, San Frantzisko, La Peña, Alde Zaharra, Abando, Txurdinaga, Olabeaga eta Basurtu.
Miguel Ramon Viguri, Corpus Christi parrokiako hitzaldi sailean
Abenduaren 12an, martitzenez, "Krisiaren aurrean, erantzuna, aldaketak eta... oinarrizkora!" hitzaldi saileko hirugarren berbaldia ospatuko da Corpus Christi parrokia eleizan (Maria Diaz de Haro, 17. Bis. Bilbao), 19:30etan. Miguel Ramon Viguri Deustuko Unibertsitateko GIzarte eta Giza Zientzien fakultateko irakaslea izango da hizlaria eta "Jainkoa krisian? Jainkoa eta zientzia" gaiaren inguruan jardungo dau.
Egun bizi-biziak alkarte latinoamerikarrean
Abenduaren 7 eta 10 bitartean, batzar esanguratsuak ospatu dira hainbat parrokiatan: Santa Maria Josefa, San Felicisimo, Indautxuko Karmeneko Ama, Sortze Garbia eta Arantzazuko San Pedro Apostolua. Alkarte latinoamerikarraren erreferente dan David Urdaneta abadeak azaldu dauanez, "gure sustrai kultural eta espiritualen agerpen kartsuak izan dira. Guztiz pozgarriak pastoral latinoamerikarrarentzat, gure debozino eta ohiturak parrokia gehiagotan sartzean, gero eta jente gehiagok onartzen dituala ikusita".
Immigrazinoari buruzko lekukotasunak San Bizente parrokiako 'Bengo-lekun'
Gaur arratsaldeko 19:30etan hasita, "Etorkinak: immigrazinoari lotutako bost lekukotasun" saioa ospatuko da Abandoko San Bizente Martiria parrokiako 'Bengo-leku' lokaletan, abenduaren 18an ospatuko dan Etorkinaren Nazinoarteko Egunaren inguruan.
Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org