Barriak
Etiquetado como:
Urteko azken asteburuko jarduerak
Urteko azken asteburuan hainbat jarduera ospatu da Eleizbarrutiko hainbat lekutan eta horreen irudiak jasoko doguz orain:
Liturgia, Alkarren Barri/ Comunicación aldizkarian
Amaitu barri dogun 2023an, "Alkarren Barri / Comunicación" aldizkariak Lliturgiari eskaini deutso sail bat. Urtarrilean, esate baterako, eleizaren atalak eta altaran jarten diran gauzak aitatu ziran. Beste kapitulu batzuetan, liturgian erabilten diran koloreak, eleizetan argia non dan garrantzitsua, e.a..., aztertu dira. Jesus Llarena Liturgiarako Eleizbarrutiko Ordezkariak prestatu dau.
Gotzainak itxaropena eta Lur Santurako bakea eskatu dauz
Bilboko gotzainak Urte barriko mezea ospatu dau Begoñan.
Zuzenean urteko lehenengo meza Begoñako basilikatik
On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala, eguerdiko 12:00etan Begoñako basilikan ospatuko da n urte barriko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia.
Alkarren Barri aldizkariak Egitasmoaren koloreakaz margotu dau 2024a
Alkarren Barri - Comunicación aldizkaria 300. alera gerturatu da, 2024.eko urtarrilaren 1ean 299. aldea kaleratu da-eta. Komunikazinorako sailak urte barria opa deutsue, era batera edo bestera, aldizkariagaz lotura dozuenoi: irakurle, laguntzaile, parrokia, erakunde, iragarle, diseinatzaile, sail, ordezkaritza, inprenta... Eskerrik asko guztioi hogeta hamar urtetik gorako Eleizbarrutiko hedabidea bultzatzeagaitik. Multimedia euskarrian kaleratu dan ale honetan, azken 30 egunez Bilboko Eleizbarrutian nabarmendu dan hainbat gertaera jasoten da. Laster helduko da etxe eta parrokietara …
Urtekoak: Begirada urte bizi-biziari
2023an, makina bat gertaera izan da Bizkaiko lekuko Eleizako alkarteetan: aurrerapenak, atzerapenak, lorpenak, gerora begira doguzan erronkak... Eta gure inguruan zentzuz betetako proposamena eskaintzea izan dogu helburu, gure koadrila, familia eta inguruetan #lekuanlekuko izanez, Abegitsuago, Barri Onaren isla izan gura daben alkarteak. Urte honetan bizi izandakoak bultzatu gaizala aurrez aurre dogun bidean aurrera egiteko. Urte barri on!
Gotzainak Begoñako basilikan ospatuko dau urteko lehenengo meza
On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da datorren astelehenez, urtarrilak 1, eguerdiko 12:00etan Begoñako basilikan ospatuko dan urte barriko Eukaristian. Zuzenean jarraitu ahal izango da web honen eta Radio Popular-Herri Irratiaren bidez.
Gernikan, klaratarrei buruzko ikus-entzunezkoa eta Caritasen aldeko kontzertua
Gaur eta bihar, ekitaldi garrantzitsuak ospatuko dira Lizeo antzokian. Lehenengoa, gaur iluntzeko 20:00etan, 'Agur Santa Clara' 14 minutuko dokumentalaren emonaldia izango da. Gernikan 600 urtez bizi ondoren, klausurako monja honeek agur esan eutsen gernikarrei gotzaina buru zala ospatu zan eleizkizunean eta eurek eta komentuak itzi daben arrastoa jasoten da ikus-entzunezkoan. Pedro Durana eta Doru Ionut Prisacarluk zuzendu dabe gaur estreinatuko dan dokumentala. Bihar, leku berean, Caritas Bizkaia erakundearen aldeko kontzertua ospatuko da eta Gontzal Mendibilek abestuko dau Ugao Sarea …
Opil solidarioa: ez da kostatzen dana, balio dauana baino
Gaur goizean aurkeztu da datorren barikuz, urtarrilak 5, Bilboko Plaza barrian 10:00etatik 14:30etara ospatuko dan Errege-opil solidarioaren XX. ekitaldia. Ekimen hau, 2005ean jarri eban martxan Caritas Bizkaia erakundeak gizartea ume eta gazteek jasate daben bazterketa eta pobretasunaren aurkako borrokara erakarteko. Gaur egun be helburu bera dau: "sentiberatasuna biztu eragiten daben arrazoien aurrean eta dirua batu adin txikiko horreen bizi-baldintzak hobetzeko garatzen diran egitasmoetara zuzentzeko". Gura daben guztiek opil zati bat eta baso bete txokolate eskuratu ahal izango dabe …
Bermeon ospatuko da San Joan ermitako urte amaierak meza
Gaztelugatxeko ermita eta ingurua zaintzeaz arduratzen dan boluntarioen batzordeak jakitera emon dabenez, aurton, abenduaren 31an, hatxeko ermitan urtero ospatzen dan Eukaristia Bermeoko frantsizkotarren eleizan ospatuko da arratsaldeko 19:00etan. Bizkaiko Foru Aldundiak ingurua konpontzen eta hobetzen diharduala da lekualdaketaren arrazoia.