Barriak
Etiquetado como: Santiago
Opil solidarioa: ez da kostatzen dana, balio dauana baino
Gaur goizean aurkeztu da datorren barikuz, urtarrilak 5, Bilboko Plaza barrian 10:00etatik 14:30etara ospatuko dan Errege-opil solidarioaren XX. ekitaldia. Ekimen hau, 2005ean jarri eban martxan Caritas Bizkaia erakundeak gizartea ume eta gazteek jasate daben bazterketa eta pobretasunaren aurkako borrokara erakarteko. Gaur egun be helburu bera dau: "sentiberatasuna biztu eragiten daben arrazoien aurrean eta dirua batu adin txikiko horreen bizi-baldintzak hobetzeko garatzen diran egitasmoetara zuzentzeko". Gura daben guztiek opil zati bat eta baso bete txokolate eskuratu ahal izango dabe …
Bermeon ospatuko da San Joan ermitako urte amaierak meza
Gaztelugatxeko ermita eta ingurua zaintzeaz arduratzen dan boluntarioen batzordeak jakitera emon dabenez, aurton, abenduaren 31an, hatxeko ermitan urtero ospatzen dan Eukaristia Bermeoko frantsizkotarren eleizan ospatuko da arratsaldeko 19:00etan. Bizkaiko Foru Aldundiak ingurua konpontzen eta hobetzen diharduala da lekualdaketaren arrazoia.
Domekaz, Familiaren Eguna ospatuko da
Datorren domekaz, abenduak 31, eta "Familia, Barri Onaren eroale" goiburua ardaztzat hartuta, Eleizak Familia Santuaren Eguna ospatuko dau. Familia eta Biziaren Defentsarako Gotzain Azpibatzordeak prestatu ditu egun horretarako lagungarriak, besteak beste, Gabon-aldian familian otoitz egiteko liburuxka.
'Bizkaia isilik' ekimenak urtea aztertuko dau
Abenduko bilkura isilean, 2023ko azkenean, urteko gorabeherak aztertuko dabez, etorkin eta errefuxiatuei, "mugak zeharkatzeko saiakeran biktima bihurtu ziran pertsonei" dagokiezan giza eskubideen urraketen ingurukoak berrikusteko eta "Europako hegoaldean bizi daben zoritxarraren larriagotzea" salatzeko.
Jose Luis Ciordia gizon lasai eta aldarte onekoa hil da
Joan dan eguenez, abenduak 21, Jose LUis Ciordia Etenaut Eleizbarrutiko abadea hil zan Bilbon, 96 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur arratsaldeko 18:00etan ospatuko da Ortuellako San Felix Cantalicio parrokian.
Kontzertua Zeanurin, ehun urtetik gorako organo zaharbarrituagaz
Bihar -abenduak 27, eguaztena- Zeanuriko Andra Mari parrokiako organoaren inaugurazino ofiziala ospatuko da. Urtebete inguru egon da musika-hotsik atara barik, zaharbarritu egin dabelako. Abuztutik hasita, Karmele Angoitia parrokiako organistak jo dau organoa, baina bihar egingo da inaugurazino ofiziala Xabier Urtasun organistaren kontzertuagaz.
Bilboko gotzainak gatazkaz jositako lekuetako biktimak gogoratu ditu
On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala ospatu da eguerdian Jaunaren jaiotzaren eguneko Eukaristia Santiago katedralean. Zuzenean emon da web honetatik: Hemen. On Joseba Segurak homiliaren hasieran gogoratu dauanez, aurton Belenen bertan behera geratu dira Gabonetako ospakizunak. Bilboko gotzaina, Frantzisko Aita Santuaren eta A. Isaac Munther palestinar artzain luteranoa; A. Mitri Raheb palestinar teologo kristaua eta israeldarren aire-erasoan hildako Refaat Alareer palestinar olerkaria Eliza kristauetako abade eta artzainen berbez baliatu da berbaldia egiteko.
Jaunaren jaiotzaren eguneko Eukaristia katedraletik, On Joseba Segura gotzaina buru dala
On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala Santiago katedralean eguerdiko hamabietan ospatuko dan Jaunaren jaiotzaren eguneko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia.
2024ko azken 'Astekoak'
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org