Barriak
“Sinodoak argi itzi dau mundu osoko Eleizaren aniztasuna”
Barria eraikineko (Plaza Barria, 4) areto nagusian eskaini dau gaur berbaldia on-line Fhilomena (Filo) Shize Hirota Berrizko Mesedetako Misiolariak, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak antolatuta. Estrella Moreno ETPIko zuzendariak, ekitaldiari sarrera egiteaz batera, Filo Hirota Berrizko Mesedetako Misiolari eta Sinodo-seneko Eleizaren Sinodoaren …
"Fair Saturday": musika solidarioz betetako asteburua
Atzo, Santa Zezilia musikagileen zaindariaren eguna ospatu genduan eta beroni lotuta, hainbat kontzetu. Asteburuan be ez da musikarik faltako, kasu honetan, urtero azaroaren azken zapatuz ospatzen dan Fair Saturday gizarte zirrara handia izaten dauan kultur ekitaldiaren haritik. Jarduera solidario hau, kontsumismoaren adierazle nagusia dan Black Friday dalakoaren biharamunean …
"Aizu!!!" barria, Emakumeen aurkako Indarkeria Deuseztatzearen aldeko Eguna dala-eta
Datorren zapatuz, azaroak 25, Emakumearen aurkako indarkeria Deuseztatzearen aldeko Nazinoarteko Eguna ospatuko da. Hori dala-eta, Bilboko Eleizbarrutiko Langile Pastoraltzak Aizu!! agerkariaren ale barria kaleratu dau, errealidade horren inguruko datuakaz eta sentiberatasuna bizteko, salatzeko eta abegi egiteko deiagaz.
Bibliaren irakurketa sinistedunerako tailerra hasiko da
Azaroaren 23an, eguenez, alkarte anitzen Bibliaren mezua eguneratu eta batera jarri gura daben pertsonei zuzendutako Bibliari buruzko tailerra hasiko da. Loiola Zentroak, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) eta Migrazinoetarako Pastoraltzak antolatutako eremu hezigarria da. Hilean behin, eguenez, ospatuko da Arrupe Etxean (Aita Lojendio, 2).
Filo Hirotaren berbaldia Sinodoaren esperientziaren eta honen erronkei buruz
Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) kurtso honetarako berbaldi saila garatzen dihardu. Oraingoan, Philomena Shize Hirotak jardungo dau, bihar -eguena-, Gotzainen Sinodoaren XVI. Batzar Nagusian bizi izandako esperientziaren barri emonez. Saioa, on-line ospatuko da 10:30etan hasita eta Barria eraikineko aretoan (Plaza Barria, 4. 1. solairua) jarraitu …
Pobreen Munduko Eguna eta asteburuko beste hainbat jarduera
Asteburuan, Frantzisko Aita Santuak deitutako Pobreen Munduko Eguna ospatu da. Gure Eleizbarrutian, Bilboko Errekalde auzoko Arrosarioko Ama parrokian osptu zan jarduera nagusia. Sebastian Moraren berbaldia, iradokitzaile eta probokatzailea izan zala esan daiteke. Ekitaldiaren barri, luze eta zabal, audio eta bideoakaz: hemen. Atzo -domeka-, parrokia eta Pastoral Barrutitan …
"Palestina eta Israel, historia amaigabearen hondakinak", Josetxu Villacortaren berbaldia
Autonomia-Indautxu Gizarte Gelak kurtso honetarako antolatu dituan jardueren barruan, Josetxu Villacorta Eleizbarrutiko abade eta historia-irakasleak berbaldia eskainiko dau gaur iluntzeko 20:00etan Bilboko Pilareko Ama parrokian (Iparragirre, 58). Hain zuzen be, gaurkotasunez betetako gaiaren inguruan jardungo dau, "Palestina eta Israel. Historia amaigabearen hondakinak" …
Bilboko gotzaina, Gotzainen Batzarraren osoko bilkuran
On Joseba Segura Bilboko gotzaina Madrilen dagaurtik barikura arte -azaroak 24- ospatuko dan Gotzainen Batzarraren osoko bilkuran parte hartzeko.
Eleizbarrutiko barriak minutu baten
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
"Pertsonen sufrimentua naturalizatu egin dogu"
Atzerrian jaiotako auzotar gehien dauan Bilboko Errekalde auzoko Arrosarioko Ama parrokian ospatu da, era berezian, Pobreen Munduko Eguna. Sebastian Mora Caritas Española erakundeko idazkari ohi eta Comillaseko Unibertsitateko etika-irakasleak 200 lagun ingururen aurrean eskaini dauan berbaldi iradokitzaile eta probokatzaileak emon deutso hasiera gogoeta eta alkarrizketari.
“Sinodoak argi itzi dau mundu osoko Eleizaren aniztasuna”
Barria eraikineko (Plaza Barria, 4) areto nagusian eskaini dau gaur berbaldia on-line Fhilomena (Filo) Shize Hirota Berrizko Mesedetako Misiolariak, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak antolatuta. Estrella Moreno ETPIko zuzendariak, ekitaldiari sarrera egiteaz batera, Filo Hirota Berrizko Mesedetako Misiolari eta Sinodo-seneko Eleizaren Sinodoaren prestaketarako Batzordeko kide eta sinodoko partaidearen curriculum zabala aurkeztu dau.
"Fair Saturday": musika solidarioz betetako asteburua
Atzo, Santa Zezilia musikagileen zaindariaren eguna ospatu genduan eta beroni lotuta, hainbat kontzetu. Asteburuan be ez da musikarik faltako, kasu honetan, urtero azaroaren azken zapatuz ospatzen dan Fair Saturday gizarte zirrara handia izaten dauan kultur ekitaldiaren haritik. Jarduera solidario hau, kontsumismoaren adierazle nagusia dan Black Friday dalakoaren biharamunean ospatzen da. Mundu osoko artista eta kultur erakundeek bat egiten dabe jaialdi honetan eskakizun bakarragaz: norbere jarduerarn bidez, norberak aukeratutako gizarte egitasmoari lagundu.
"Aizu!!!" barria, Emakumeen aurkako Indarkeria Deuseztatzearen aldeko Eguna dala-eta
Datorren zapatuz, azaroak 25, Emakumearen aurkako indarkeria Deuseztatzearen aldeko Nazinoarteko Eguna ospatuko da. Hori dala-eta, Bilboko Eleizbarrutiko Langile Pastoraltzak Aizu!! agerkariaren ale barria kaleratu dau, errealidade horren inguruko datuakaz eta sentiberatasuna bizteko, salatzeko eta abegi egiteko deiagaz.
Bibliaren irakurketa sinistedunerako tailerra hasiko da
Azaroaren 23an, eguenez, alkarte anitzen Bibliaren mezua eguneratu eta batera jarri gura daben pertsonei zuzendutako Bibliari buruzko tailerra hasiko da. Loiola Zentroak, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) eta Migrazinoetarako Pastoraltzak antolatutako eremu hezigarria da. Hilean behin, eguenez, ospatuko da Arrupe Etxean (Aita Lojendio, 2).
Filo Hirotaren berbaldia Sinodoaren esperientziaren eta honen erronkei buruz
Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) kurtso honetarako berbaldi saila garatzen dihardu. Oraingoan, Philomena Shize Hirotak jardungo dau, bihar -eguena-, Gotzainen Sinodoaren XVI. Batzar Nagusian bizi izandako esperientziaren barri emonez. Saioa, on-line ospatuko da 10:30etan hasita eta Barria eraikineko aretoan (Plaza Barria, 4. 1. solairua) jarraitu ahal izango da. Filo Hirota Berrizko Mesedetako Misiolaria da (BMM) eta Mexiko, Nikaragua, Filipinak eta Erroman garatu dau bere ministerioa. Berau izan da Frantzisko Aita Santuak urriaren 4tik 29ra Vatikanoan ospatu …
Pobreen Munduko Eguna eta asteburuko beste hainbat jarduera
Asteburuan, Frantzisko Aita Santuak deitutako Pobreen Munduko Eguna ospatu da. Gure Eleizbarrutian, Bilboko Errekalde auzoko Arrosarioko Ama parrokian osptu zan jarduera nagusia. Sebastian Moraren berbaldia, iradokitzaile eta probokatzailea izan zala esan daiteke. Ekitaldiaren barri, luze eta zabal, audio eta bideoakaz: hemen. Atzo -domeka-, parrokia eta Pastoral Barrutitan izan ziran jarduerak.
"Palestina eta Israel, historia amaigabearen hondakinak", Josetxu Villacortaren berbaldia
Autonomia-Indautxu Gizarte Gelak kurtso honetarako antolatu dituan jardueren barruan, Josetxu Villacorta Eleizbarrutiko abade eta historia-irakasleak berbaldia eskainiko dau gaur iluntzeko 20:00etan Bilboko Pilareko Ama parrokian (Iparragirre, 58). Hain zuzen be, gaurkotasunez betetako gaiaren inguruan jardungo dau, "Palestina eta Israel. Historia amaigabearen hondakinak" goiburuaren haritik.