01-09-2024 Domingo, XXII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 85 )
 

Barriak

Etiquetado como: Gotzain Kontseilua

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1296 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
18.06.2023

Astekoak, Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
17.06.2023

ETBko mezak Berrizetik

Datozan hiru domeketan, ETB1en goizeko 10:00 emongo dabezan mezak Berrizen ospatuko dira, hain zuzen be, San Joan Ebanjelaria parrokian eta Txomin Alonso parrokoa buru dala.

16.06.2023

Migrazinoetarako Eleizbarrutiko Mahaiak Greziako "giza zoritxarra" salatu egin dau

Europaren atarian sekula gertatu izan dan hondoratzerik latzenetakoaren aurrean, Migrazinoetarako Mahaia osaten daben erakundeek (Bizkaiko Caritas, Ellacuria Fundazinoa, Bidesari, Itaka-Eskolapioak, Oblatak, Migrazinoetarako Pastoraltza, Karidade eta Zuzentasunerako, Ekumenismorako eta Fede-zabalkunde eta Katekesirako Eleizbarrutiko Ordezkaritzak, Latinoamerikar, Afrikar eta Txinatar Alkarteak) etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatu dabez. Erakundeok azaldu dabenez, "oraingoan be, salbamendua beranduegi iritsi da", eta, beste behin be, zera eskatzen dabe: "ezabatu …

16.06.2023

Bihar doa Bilboko gotzaina Kongoko EDra

Euskal Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena dala-eta, On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako ordezkaria bidaian atarako da bihar Kongoko Errepublika Demokratikora. Iñigo Iriarte misiolaria joango da beragaz. Primeran ezagutzen dau Iriartek inguru ha, izan be hainbat bider joan da afrikar herrialde honetara "Mufungaren adiskideak" eta "Goicouria" fundazinoakaz. 

15.06.2023

Atzeratu egin da David Garridoren abadegintza

Gotzainagaz berba egin ondoren, David Garrido diakonoak denpora gehiago eskatu deutso urratsa emon aurreko erabaki hain garrantzitsua sakon hausnartzeko. Abadegintza uztailaren 2an ospatzekotan zan.

15.06.2023

"More Enkarterri SL", EkinEnkarterri intraekintzailetza saria

"More Enkarterri SL" enpresaren intraekintzailetzarako egitasmoari emon deutse EkinEkarterri saria lehenengo ekitaldi honetan. Ekimen hau, Lanbide Heziketarako Eusko Jaurlaritzako Sailburuordetzak bultzatzen dauan  Berpiztu programaren, barruan dago.  EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean dagoan Sopuertako San Viator ikastetxeak eta Behargintza-Enkartur erakundeak koordinatzen dabe garapen bidean dagozan sektoreen -mobikortasun adimendun eta jasangarria, zahartze eraginkor eta osasungarria eta bioekonomia- finkapena eragin gura dauan lehiaketa hau. 

15.06.2023

Ziortza 'markako' jantzigintza

Gaur egun, lau fraile zistertar bizi dira Ziortzako monasterioan. Ostatu eta aterpetxea dira sarrera-iturri nagusiak, izan be, Donejakue-bidea bertatik pasazen da. Halanda be, pandemia aldian, aita Luis Martinek bide barriak arakatu ebazan eta enkarguzko liturgia jantziak eskuz egiten hasi zan. Sasoi haretan sarrerarik ez egoanez, iturri barri horrek bere frutuak emon ebazan. Osasun-egoerak onera egin eta eskari-kopuruak behera egin dau eta Antonio Maria Martin prioreak adierazo dauanez, "udaldian erromes-jarioa etenbakoa bada be, ez da erromes-uholderik izaten". Maiatzean, aterpetxeko 23 …

15.06.2023

Gotzaina GMEan parte hartuko daben gazteakaz alkartuko da

Datorren zapatuz, ekainak 17, On Joseba Segura gotzaina udan Lisboan ospatuko dan Gazteen Munduko Egunean (GME)) parte hartuko daben gazteakaz alkartuko da Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako lokaletan. 

14.06.2023

Estrella Moreno: "Nire tesiak joera pastoral argia dau"

Estrella Moreno Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko zuzendariak bere Doktorego-tesia aurkeztuko dau bihar Gasteizko Teologia-fakultatean. `Identidades líquidas y conversión cristiana: La propuesta del Evangelio a la generación millennial tesiaren defentsarako jentaurreko ekitaldia goizeko hamaiketan hasiko da eta bertan izango da Bilboko gotzaina be. Jose Ignacio Calleja Saenz de Navarrete abade eta Teologian doktore danak zuzendu dau lana eta Jose Antonio Badiola Fakultateko Dekanoak eta Roberto Calvo, Estela Aldave eta Jose Ramon Pascual irakalse eta teologian …

14.06.2023

Arratiako zortzi parrokiak Urkiolara erreguteak egitera

Datorren zapatuz, ekainak 17, Arratia bailarako eleiztarrak Urkiolara joango dira erreguteak egitera. Aurton, Zeanurikoek antolatu dabe, `Bakegile izan gaitezen- Seamos portadores de paz´ goiburuaren haritik.