Barriak
Etiquetado como: Basauri
Pobreen Munduko Eguna eta asteburuko beste hainbat jarduera
Asteburuan, Frantzisko Aita Santuak deitutako Pobreen Munduko Eguna ospatu da. Gure Eleizbarrutian, Bilboko Errekalde auzoko Arrosarioko Ama parrokian osptu zan jarduera nagusia. Sebastian Moraren berbaldia, iradokitzaile eta probokatzailea izan zala esan daiteke. Ekitaldiaren barri, luze eta zabal, audio eta bideoakaz: hemen. Atzo -domeka-, parrokia eta Pastoral Barrutitan izan ziran jarduerak.
"Palestina eta Israel, historia amaigabearen hondakinak", Josetxu Villacortaren berbaldia
Autonomia-Indautxu Gizarte Gelak kurtso honetarako antolatu dituan jardueren barruan, Josetxu Villacorta Eleizbarrutiko abade eta historia-irakasleak berbaldia eskainiko dau gaur iluntzeko 20:00etan Bilboko Pilareko Ama parrokian (Iparragirre, 58). Hain zuzen be, gaurkotasunez betetako gaiaren inguruan jardungo dau, "Palestina eta Israel. Historia amaigabearen hondakinak" goiburuaren haritik.
Bilboko gotzaina, Gotzainen Batzarraren osoko bilkuran
On Joseba Segura Bilboko gotzaina Madrilen dagaurtik barikura arte -azaroak 24- ospatuko dan Gotzainen Batzarraren osoko bilkuran parte hartzeko.
Eleizbarrutiko barriak minutu baten
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
"Pertsonen sufrimentua naturalizatu egin dogu"
Atzerrian jaiotako auzotar gehien dauan Bilboko Errekalde auzoko Arrosarioko Ama parrokian ospatu da, era berezian, Pobreen Munduko Eguna. Sebastian Mora Caritas Española erakundeko idazkari ohi eta Comillaseko Unibertsitateko etika-irakasleak 200 lagun ingururen aurrean eskaini dauan berbaldi iradokitzaile eta probokatzaileak emon deutso hasiera gogoeta eta alkarrizketari.
Norai, 10 urtez kulturartekotasuna sustatzen
Gizarte-heziketa seneko Norai alkartea orain dala hamar urte sortu zan Miguel Angel Esnaola abadeak gidatutako gizataldearen bultzadaz. San Frantzisko auzoan pertsona guztiak barne hartzen dituan bizikidetzaren alde egitea da ekimenaren xedea. Hainbat ekimen garatu izan dabe inguruan. 2019an, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala Bilboko auzoetako 6 eta 16 urte bitarteko ume eta gazteei musika-eskolak emoten hasi ziran, orkestra eratzeari begira. 'Etorkizuna musikatan' egitaraua indarrean da eta ehunka gaztek parte hartzen dau bertan. Gaur, Deustuko Unibertsitateko atarian kontzertua …
Jose Antonio Lopez Zugarramurdi abadea, "gizon adeitsu eta eskuzabala" hil da
Atzo hil zan Bilbon, 81 urteko zala, Jose Antonio Lopez Zugarramurdi Eleizbarrutiko abadea. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna astelehenez, azaroak 20, ospatuko da 19:00etan, Begoñako basilikan.
Multimedia proposamena Gabonak prestatzeko
Aurreko urtean lez,Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren sustapenaz arduratzen dan taldeak hainbat alderdi lantzeko eta hausnartzeko proposamena prestatu dau. Kasu honetan, Gabonak prestatzeko lagungarriak zuhaitzean eta gure kulturan dauan sinbologian oinarritzen dira: "basotik ekarten zan eta su barrirako biztu". Lau adar dituan zuhaitzaren irudiaz baliatuz, lau kontzeptu lantzea da proposamena: entzutea, abegia, hurkotasuna eta zerbitzua. Zuhaitzak lez, astean zazpi egunez, 24 orduz, jarrera abegitsua agertzera bultzatzea da asmoa. Alkartean, "basoa bagina lez" jardutearen …
Arratian, kanpaiak joko dabez pobreen alde
Frantzisko Aita Santuak azaroaren 19rako -domeka- deitu dauan Pobreen Munduko Eguna dala-eta, Bizkaiko Caritasek bat egin dau zapatuz Errekalden ospatuko dan Eleizbarrutiko ekitaldiagaz. Baina ez da egun horretako hitzordu bakarra, izan be, Arratian Caritasetik laguntzen daben pertsonek beste batzuetan be burutu daben jarduera egingo dabe, jente ugari batzeko itxaropenagaz. Azaroaren 18an bertan, Algortako Berreroslea parrokiaren 50. urteurrenari lotuta, Jesus Llarena Liturgiarako Eleizbarrutiko ordezkariak berbaldi-tailerra eskainiko dau: "Eleizako arkitektura, Kristogaz eta hurkoagaz bat …
Eleiz Museoak "Sorolla eta erlikiak" erakusketa zabaldu dau
Gaur eguerdiz,2024.eko urtarrilaren 31ra arte iraungo dauan "Sorolla eta erlikiak" erakusketa zabaldu da Bilboko Eleiz Museoan. On Joseba Segura Bilboko Gotzainak, Miguel Zugaza Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendariak, Juan Manuel Gonzalez Cembellin Eleiz Museoko zuzendari teknikoak eta Javier Novo kontserbazino eta ikerketarako Bilboko Arte Ederren Museoko koordinatzaileak parte hartu dabe. Cembellin eta Novok bisita gidatu zehatza eskaini dabe besteak beste, Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboak eta Eleizbarrutiko Liburutegiak itzitako fondoez osatu dan erakusketan.