27-12-2024 Juan, apóstol y evangelista
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 86 )
 

Barriak

Etiquetado como: San Antolin

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1564 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
21.11.2023

Bibliaren irakurketa sinistedunerako tailerra hasiko da

Azaroaren 23an, eguenez, alkarte anitzen Bibliaren mezua eguneratu eta batera jarri gura daben pertsonei zuzendutako Bibliari buruzko tailerra hasiko da. Loiola Zentroak, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) eta Migrazinoetarako Pastoraltzak antolatutako eremu hezigarria da. Hilean behin, eguenez, ospatuko da Arrupe Etxean (Aita Lojendio, 2).

21.11.2023

Filo Hirotaren berbaldia Sinodoaren esperientziaren eta honen erronkei buruz

Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) kurtso honetarako berbaldi saila garatzen dihardu. Oraingoan, Philomena Shize Hirotak jardungo dau, bihar -eguena-, Gotzainen Sinodoaren XVI. Batzar Nagusian bizi izandako esperientziaren barri emonez. Saioa, on-line ospatuko da 10:30etan hasita eta Barria eraikineko aretoan (Plaza Barria, 4. 1. solairua) jarraitu ahal izango da. Filo Hirota Berrizko Mesedetako Misiolaria da (BMM) eta Mexiko, Nikaragua, Filipinak eta Erroman garatu dau bere ministerioa. Berau izan da Frantzisko Aita Santuak urriaren 4tik 29ra Vatikanoan ospatu …

20.11.2023

Pobreen Munduko Eguna eta asteburuko beste hainbat jarduera

Asteburuan, Frantzisko Aita Santuak deitutako Pobreen Munduko Eguna ospatu da. Gure Eleizbarrutian, Bilboko Errekalde auzoko Arrosarioko Ama parrokian osptu zan jarduera nagusia. Sebastian Moraren berbaldia, iradokitzaile eta probokatzailea izan zala esan daiteke. Ekitaldiaren barri, luze eta zabal, audio eta bideoakaz: hemen. Atzo -domeka-, parrokia eta Pastoral Barrutitan izan ziran jarduerak.

20.11.2023

"Palestina eta Israel, historia amaigabearen hondakinak", Josetxu Villacortaren berbaldia

Autonomia-Indautxu Gizarte Gelak kurtso honetarako antolatu dituan jardueren barruan, Josetxu Villacorta Eleizbarrutiko abade eta historia-irakasleak berbaldia eskainiko dau gaur iluntzeko 20:00etan Bilboko Pilareko Ama parrokian (Iparragirre, 58). Hain zuzen be, gaurkotasunez betetako gaiaren inguruan jardungo dau, "Palestina eta Israel. Historia amaigabearen hondakinak" goiburuaren haritik.

20.11.2023

Bilboko gotzaina, Gotzainen Batzarraren osoko bilkuran

On Joseba Segura Bilboko gotzaina Madrilen dagaurtik barikura arte -azaroak 24- ospatuko dan Gotzainen Batzarraren osoko bilkuran parte hartzeko.

19.11.2023

Eleizbarrutiko barriak minutu baten

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
18.11.2023

"Pertsonen sufrimentua naturalizatu egin dogu"

Atzerrian jaiotako auzotar gehien dauan Bilboko Errekalde auzoko Arrosarioko Ama parrokian ospatu da, era berezian, Pobreen Munduko Eguna. Sebastian Mora Caritas Española erakundeko idazkari ohi eta Comillaseko Unibertsitateko etika-irakasleak 200 lagun ingururen aurrean eskaini dauan berbaldi iradokitzaile eta probokatzaileak emon deutso hasiera gogoeta eta alkarrizketari.

18.11.2023

Norai, 10 urtez kulturartekotasuna sustatzen

Gizarte-heziketa seneko Norai alkartea orain dala hamar urte sortu zan Miguel Angel Esnaola abadeak gidatutako gizataldearen bultzadaz. San Frantzisko auzoan pertsona guztiak barne hartzen dituan bizikidetzaren alde egitea da ekimenaren xedea. Hainbat ekimen garatu izan dabe inguruan. 2019an, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala Bilboko auzoetako 6 eta 16 urte bitarteko ume eta gazteei musika-eskolak emoten hasi ziran, orkestra eratzeari begira. 'Etorkizuna musikatan' egitaraua indarrean da eta ehunka gaztek parte hartzen dau bertan. Gaur, Deustuko Unibertsitateko atarian kontzertua …

17.11.2023

Jose Antonio Lopez Zugarramurdi abadea, "gizon adeitsu eta eskuzabala" hil da

Atzo hil zan Bilbon, 81 urteko zala, Jose Antonio Lopez Zugarramurdi Eleizbarrutiko abadea. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna astelehenez, azaroak 20, ospatuko da 19:00etan, Begoñako basilikan.

17.11.2023

Multimedia proposamena Gabonak prestatzeko

Aurreko urtean lez,Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren sustapenaz arduratzen dan taldeak hainbat alderdi lantzeko eta hausnartzeko proposamena prestatu dau. Kasu honetan, Gabonak prestatzeko lagungarriak zuhaitzean eta gure kulturan dauan sinbologian oinarritzen dira: "basotik ekarten zan eta su barrirako biztu". Lau adar dituan zuhaitzaren irudiaz baliatuz, lau kontzeptu lantzea da proposamena: entzutea, abegia, hurkotasuna eta zerbitzua. Zuhaitzak lez, astean zazpi egunez, 24 orduz, jarrera abegitsua agertzera bultzatzea da asmoa. Alkartean, "basoa bagina lez" jardutearen …