Barriak
Etiquetado como: San Antolin
Gaur, Karmeneko Amaren eguna
Gaur, uztailak 16, Karmeneko Amaren eguna, euren zaindariaren omenez ospatzen dabezan jaietako egun nagusia da hainbat herri eta auzotan, bestea beste, Santurtzin eta Barakaldon. Santurtzin, esate baterako, gaurko egunez Karmeneko Amaren itsas prozesinoa egiten da, txistulariek eta dantza-taldeek girotzen dabelarik ekitaldia. Ehun urtetik gora daroez kostaldeko herri honetan -gainera, sorreraren 950. urteurrena ospatzen dihardu- prozesinoa egiten.
“Presbyterium” barria
Aurreko kurtsoan, "Presbyterium" agerkariaren formatua aldatu egin zan. Ordura arte udan argitaratzen zan Ministerio Ordenaturako Eleizbarutiko Idazkaritzaren eskutik, abadetza eta diakonotzaren inguruko barriakaz: jarduera, heziketa-saioak, erretiroak, gogo-jardunak, programatutako ekitaldiak... "Presbyterium" barriak atal finkoa dau "Alkarren Barri/Comunicación" aldizkarian, hainbat gairi buruzko artikulu, alkarrizketa labur eta irakurgaien gomendioakaz. Kutsoan zehar aldizkarian argitaratu diran atalak batu eta hemen eskainiko deutsueguz:
BizkaiBira: HOACeko kideak alkartean ibiltari
Joan dan domekaz amaitu zan BizkaiBira, baina 19 egunotan ibiltari izan diran pertsonen bidez esperientzia honen inguruko oihartzunak jasoten dihardugu. Hiru astez, Bilboko eleizbarrutiak bizi izan dauan urratsez, ikurrez, alkartzeez eta konpromisoz betetako jardueraren oihartzunak dira. Askotariko adin, errealitate eta jatorrietako pertsonek mendiak, ibaiak herriak eta auzoak zeharkatu dabez, abian dan, entzun egiten dauan, alkartu egiten dan, eraikitzaile dan Eleiza agertuz. Kronika honetan, hainbat etapatan, "etenbarik hazten diharduan kate-maila lez", BizkaiBiran parte hartu daben HOACeko …
BizkaiBira: esperientzia ahaztuezina argazkitan
BizkaiBira izan da Bilboko eleizbarrutiak bere sorreraren 75. urteurrena ospatzeko antolatu ditan ekitaldi nagusienetakoa. 19 egunez egin diran 19 etapatan Bizkaiko zazpi bikaritzak zeharkatu dira, eleizbarrutiaren "aberastasun natural, espiritual eta kulturala ezagutzeko". Bilbon hasi zan BizkaiBIra ekainaren 25ean, eta atzo, uztailak 13, emon jakon amaiera ibilaldiari uriburuan bertan.
“Aniztasuna aberastasun dala erakutsi deusku BizkaiBirak”
“Hoy cerramos aquí, en nuestra catedral, las 19 etapas de la BizkaiBira que hemos recorrido juntos por toda nuestra provincia”, esan eban On Joseba Segura gotzainak, azken etaparen amaiera jaso eban Santiago katedralean ospatu zan Eukaristian egin eban homiliaren hasieran. “En este recorrido hemos querido simbolizar nuestros 75 años de vida diocesana, con sus relevos generacionales, descubrimientos, avances, y multitud de experiencias compartidas. Porque caminar es mucho más que mover los pies: es una forma de vivir, de crecer, de encontrarnos”.
BizkaiBiraren amaierako Eukaristiaren zuzeneko emonaldia
On Joseba Segura gotzaina buru dala eguerdiko 12:00etan Santiago katedralean ospatuko dan Eukaristiak emongo deutso ameiera BizkaiBira erromesaldiari. Ordurako helduko dira 19 egunez eleizbarrutia zeharkatu dauan ibilaldiko azken etapako ibiltariak.
Gotzainak BizkaiBirako azken etapan parte hartuko dau
Gaur amaituko da BizkaiBira, Gurutzetan hasi eta Bilboko Santiago katedralean amaituko dan etapagaz. Hemen, On Joseba Segura gotzaina buru dala, amaierako Eukaristia ospatuko da 12:00etan -zuzenean web orrialde honen bidez-. Gotzainak, gainera, atzo erromeria ospatu zan salestarren Gurutzetako ikastetxetik abiatuko dan etapan parte hartuko dau. Aurretik, beste etapa bitan be parte hartu izan dau: lehenengoan, Bilbotik Galdakaorakoan eta laugarrenean, Zeanuri eta Gorbea lotu ebazan ibilbidean.
Astekoak, eleizbarrutiko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Karmeneko Amaren omenezko jaietan, abesbatzen kontzertuak Barakaldoko eleizetan
Uztailaren 16an, eguaztenez, Barakaldoko zaindari dan Karmeneko Amaren eguna ospatuko da eta gaur emongo deutse hasiera bere omenezko jaiei. Beste behin be, musikak protagonismo handia izango dau eta kontzertuak izango dira hainbat eleizatan
Gaur, BizkaiBiran, Sodupe, El Regato eta Lutxana zeharkatuko dabez
Gaur, El Regato bailara ederretik eta San Roke auzoko San Roke parrokiatik igaroko dan BizkaiBira ibilbideko azken-aurreko etapa. "Bakarka eta alkartean gogora ekarri, jasotakoa, nire eleiz izaera, eskertu", horixe nabarmenduko da gaurko egunez. Jardunaldia burutzeko BizkaiBira jardueraren amaierako jaia ospatuko da salestarrek Gurutzetan daben ikastetxean, 19:00etatik aurrera.