Barriak
Etiquetado como: Agate Deuna
Urriak 17: Bake eta adiskidetzearen aldeko barau eta otoitz eguna
Pierbattista Card. Pizzaballa Jerusalemeko patriarka latindarra eta Lurralde Santuko Ordinario Katolikoen Batzarreko presidenteak, Lurralde Santuko Ordinarioen izenean, dei egiten deutse munduko parrokia eta alkarte erlijiosoei, bake eta adiskidetzearen aldeko barau eta otoitz eguna egin daien datorren martitzenez, urriak 17.
Eleizbarrutiko 550 lagun erromes doa Lourdesera
Gaurtik domekara arte -urriak 15- ospatuko da Eleizbarrutiko ohiko erromesaldia Lourdesera. Aurton, partaideen kopurua pandemia aurreko kopuruetra hurreratzen da. Izan be, Bizkaiko leku askotako559 lagun atarako da bihar Lourdesera, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina be taldean doa, Aitor Uribelarrea Lourdeseko Hospitalitateko kontsiliarioagaz eta hainbat abade eta abadegaigaz batera.
Partaideek balorazino ona emon deutse 'Goazen!' ekitaldiari
Kurtso hasierako ekitaldian parte hartzeko izena emon ebenek oso ondo baloratu dabe, Eleizbarrutiak antolatuta, joan dan irailaren 30ean Markinan ospatu zan jardunaldia. Bostehun lagun inguru bertan zirala, lehenengo aldiz ospatu zan kurtso hasierako ekitaldia Bilbotik kanpo, eta guztiz positibotzat jo dira bai lekua, bai giroa eta bai antolaket be. Hobetu beharrekoetan, akustika eta jentearen esku-hartze eta parte-hartzea legokez Eguneko bideoak, argazkiak eta lagungarriak hemen eskuratu daitekez.
"Bilboko Eleizbarrutian, Begoñako Ama Birjinak leku berezia dau"
“Ondo etorriak Bizkaian zaindari dogun Amatxuren etxe abegitsu honetara etorri zarien lagunok. Hemen batu gara, pozezko, oroitzapenezko eta esker oneko egun honetan, Jainkoaren amari eskerrak emoteko, askotariko egoera, estualdi eta pozaldietan bere babesa eta gidaritza eskaini deuskuz-eta", esanez emon deutso hasiera homiliari Bilboko gotzainak Begoñako Amatxuren eguneko Meza Nagusian. Goizean goizetik, milaka lagun batu da basilikan eta inguruetan. Meza Nagusia zuzenean eskaini da web honetan. Arratsaldez, 17:00, 18:00, 19:00, 20:00eta 21:00etan ospatuko dira mezak (20:00etako mezan, …
Begoñako Amatxuren eguneko Meza Nagusia, zuzenean
On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da eguerdiko 12:00etako Meza Nagusian, Begoñan. Zuzenean web honen bidez.
Dana prest Begoñako Amatxuren eguna ospatzeko
Gaur, urriak 11, Begoñako Amatxu Bizkaiko Jaurerriaren zaindariaren Eguna ospatzen da. Santutegian, goizeko 9:00etan ospatuko da lehenengo meza eta hurrengoak, 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan (Meza Nagusia, On Joseba Segura gotzaina buru dala eta web honetatik zuzenean) eta 13:00etan. Arratsaldeko lehenengo meza 17:00etan izango da eta orduero ospatuko dira, 21:00ekoa izango dalarik azkena. Basurtuko Beti jai alai taldea izango da 20:00etako mezan. Gainera, atzo arratsaldetik hasita, misinoetarako Begoñako parrokiako taldeak Kongoko artisau-lanak saltzen ditu basilika ondoko arkupeetan.
Buruko gaixotasunak dabezan pertsonei buruzko etiketak deuseztatu
Gaur, urriak 10, Buruko Osasunaren Eguna ospatzen da. Eta Argia fundazinoak mezua zuzendu deutso gizarteari, gai hau agertzera emoteko eta buruko osasunik ezari lotuta egoten diran estigmez ohartarazoteko. Hirukoiztarrek sustatutako alkartearen laguntza jasoten dauan hainbat pertsonak parte hartzen dau bideoan egunaren inguruko ikuspuntua emonez.
Gaur arratsaldez, Begoñako erromeriaren igoera
Aurton, Begoñako erromeriak hainbat barritasun dakar, aitagarriena, erromeria ofizialaren igoera bezperara aurreratu eta gaur ospatuko dabela 19:30etatik aurrera, Juan Carlos Rastrollo ekitaldi honetako Ohorezko erromesaren partaidetzagaz. Ohikoa danez, Bizkaia osotik etorritako lagunak Arriaga plazatik atarako dira eta Alde Zaharra kalejiran zeharkatu ondoren, Amatxuren eleizara iritsiko dira 20:50ak inguruan eta, ondoren, 21:00etako mezan parte hartuko dabe.
Asteburuan, kurtso hasierako ekitaldiak, gazteria eta alkartasuna
Gotzainak batzar bi izan ditu gazteakaz asteburu honetan. Barikuz, Corpus Christi parrokiako gazte batzukaz alkartu zan eta aurkeztu eutsezan hainbat konturen inguruan jardun eban. Atzo, joan dan abuztuan Gazteen Munduko Egunean (GME) parte hartu ebenetako batzukaz alkaru zan Areetako Mesedetako Ama parrokian. Ekitaldi horreen eta asteburuko beste hainbaten barri emongo dogu:
Donostiako gotzainak emongo deutso hasiera Gorpus Christi parrokian antolatzen dan hitzaldi sailari
"Krisiaren aurrean, erantzuna, aldaketak eta... oinarrizkora!" goiburu orokorra dau Bilboko Corpus Christi parrokiak aurton antolatu dauan hitzaldi sailak. Berbaldiak eleizan bertan (Poza Lizentziatua, 50) ospatuko dira, 19:30etan. Gaur arratsaldez, Fernando Prado Donostiako gotzainak jardungo dau, "krisiaren nondik norakoak. Aldaketarik preminazkoenak" gaiaren inguruan.