18-06-2024 Martes, XI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 87 )
 

Barriak

Etiquetado como: Rovirosa

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1207 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
22.04.2023

Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko liburutegian maileguan gehien emon diran 10 liburuak

Bihar -apirilak 23, domeka-, Liburuaren Nazinoarteko Eguna (eta Egile-eskubideena) ospatuko da. UNESCOk izendatu eban egun hau 1995ean, kultura unibertsaleko talentu biri autorpena egiteko, hain zuzen be, apirilaren 23an zendu ziran Miguel de Cervantesi eta William Shakespeareri. Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) liburutegiko arduraduna dan Marian Cantonek azken hilabeteetan maileguan gehien emon diran 10 izenburuak emon deuskuz. Bere esanetan, "jaso dogun fedea zabaltzeko prestasuna eta ardura dogula esan geinke, orain be, 'Galileara itzuli' guran gagoz historiaren …

21.04.2023

Arizmendiarrietari eskainitako musikala, lehenengo aldiz Markinan

Bihar beteko da Barinagako (Markina-Xemein) eleizatean sortu zan Jose Maria Arizmendiarrieta beneragarriaren jaiotzaren urteurrena. Eta, hain zuzen be, Markinako udal frontoian estreinatuko da euskal kooperatiben bultzatzaile izan zan abadeari eskainitako "Hazia" musikala. Gontzal Mendibil musikagile eta abeslariak prestatu dau argi, dantza eta abestien ikuskizun hau. Iluntzeko zortzietan hasiko da eta ehun lagun inguruk parte hartuko dau antzezpenean. Beste alde batetik, `Arizmendiarrieta Kristau Fundazioak´ beneragarriaren alderdi espirituala jasoten dauan liburua argitaratu dau. …

21.04.2023

Tailerra Algortan, "familian fedea esnatzeko"

VI. bikaritzako bateo aurreko taldeak gidatuta batzarra egingo da bihar -zapatua-, 12:30etan Algortako San Inazio parrokian eta, bertan, 0 eta 6 urte bitarteko umeak dabezan familientzat antolatu dan tailerraren barri emongo dabe. Gehiago jakiteko:    anunciovicariasexta@gmail.com helbidera mezua bialdu edo 688722780 telefonora deitu.

20.04.2023

600 lagun inguruk parte hartuko dau asteburuan Misino-abestiaren jaialdian

"Handian amets" goiburuaren haritik ospatuko da Misino-abestiaren 43. Jaialdia, hain zuzen be, Bilbon, apirilaren 22 eta 23an, “Muga bako kristauak” ekimenak sustatuta. Eleizbarrutiek txandaka antolatzen dabe jaialdi hau eta aurton, Euskal Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena dala-eta,  Bilbon ospatuko da. Estatu osoko 15 Eleizbarrutitako ordezkariak batuko dira bizkaitar uriburuan.

20.04.2023

Kontzertua, Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena dala-eta

Euskal Eleizbarrutietako Misinoek (EEEEMM) 75. urteurrena ospatzen dihardu. Hiru Eleizbarrutiek (Donostia, Gasteiz eta Bilbao) batera antolatutako ekintzak izan dira eta baita Eleizbarruti bakotxak beren-beregi antolatutakoak. Esate baterako, bihar -apirilak 21, barikua-, Bilboko Koral Alkarteak kontzertua eskainiko dau Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian, 19:00etan.

19.04.2023

9 metroko eskultura egin dabe zedro iharretik

"Bizitzaren arbola" deitzen da gaur Somorrostro ikastegian inauguratu dan eskultura. Javier Laiseca ikastegiko zuzendaria, Gorka Urreiztieta eskultorea, Ainara Leiba Muskizeko alkatea, Toti Martinez de Lezea idazle eta eskultorearen adiskidea, udalerriko auzotarrak eta Eleizbarrutiko ikastegiko beharginak izan dira ekitaldian. Orain dala 400 urte landatutako Libanoko zedrotik egindako eskulturak 9 metroko altuera dau eta herriko metalurgia-historiagaz zerikusia dauan hainat irudi jasoten dau. Hainbat keinu egiten deutse eskolari eta bere sortzaileari, Marcelo Gangoiti abadeari. 

19.04.2023

Arto-kanaberazko oreaz egindako Kristo, Lekeition

Bihar, arratsaldeko zazpietan eta Lekeitioko basilikan, 'Vera Cruz erretaularen zaharbarritzea. Erretaula gatazkatsuaren zaharbarritzea' gaiaren inguruko berbaldia izango da. Juan Manuel G. Cembellin Eleiz Museoko zuzendariak eta Patxi Saez Colina zaharbarritzaileak jardungo dabe. Gatazkaz inguratutako artelana da, izan be, indiano batek dirua bialdu eban egiteko, urte asko pasatu zan eraiki arte eta oinordekoakaz auziak eta tirabirak egon ziran. Gainera, erretaula aparta da, bakarra Euskal Herrian, besteak beste, mexikar Kristoa daualako, erretaulako elementurik zaharrena, arto-hostoz …

19.04.2023

Minutuko isilunea, laneko ezbeharren biktimen alde

"Lana bizigai. Gizalegezko lana - Lan osasungarria" goiburuaren haritik ospatuko da datorren domekaz, apirilak 23, Gizalegezko Lanaren aldeko Eleizbarrutiko III. Eguna, lanean biziaren zaintza nahitaezkoa dala nabarmenduz. Langile Pastoraltzak, egun hau dala-eta, Eukaristien ostean, eleizen aurrealdean, laneko ezbeharren biktimen aldeko  "alkartasun zeinua" egitea proposatu dau eta, aldi berean, lan duina aldarrikatzea. Minutuko isilunea egitea da proposamena eta une hori jasoten dauan argazkia honako honeetako batera bialtzea: pastoralobrera@bizkeliza.org edo 605764775

18.04.2023

Eskaut gazteria eta Caritas, Gorka Deunaren egunean

Datorren domekaz, apirilak 23, Bizkaiko eskautek euren eguna ospatuko dabe Bilboko Avril mendian. Bi mila eta bostehun eskaut inguru batuko da Gorka Deuna ospatzeko. Aurtengo ospakizunak badau berezitasun bat, izan be, Bizkaiko Caritasek bat egingo dau eskautakaz 'mundu hobearen alde' lan egiteko asmoagaz.

18.04.2023

Roberto Casasen berbaldia fedearen zabalkundeari buruz, Iruñan

Roberto Casas Andrés Eleizbarrutiko diakono eta Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) laguntzaileak berbaldia eskainiko dau bihar -apirilak 19, eguaztena-, 19:30etan, Iruñako Kurutze Plaza Institutuko aretoan. "Zer gertatzen ari da fedearen zabalkundeaz? Diagnostiko, erronka eta lagungarriak aurre egiteko" goiburuaren haritik jardungo dau Casasek Foro Gogoa (Cristianismo y Mundo actual) dalakoak antolatutako biharko ekitaldian.