Barriak
Etiquetado como: San Inazio
"Eleizak etorkinakaz dauan konpromisoa agertzera emon eta sustatu"
Datorren domekaz, irailak 24, Eleizak Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko 109. Eguna ospatuko dau, "Migratzeko edo geratzeko aske / Libres de elegir si migrar o quedarse" goiburuaren haritik. Egun berean, Otxarkoagako Justo eta Pastor Santuak parrokian, afrikar, txinatar eta latinoamerikar alkarteak batuko dira 17:30etan Eukaristia ospatzeko eta gura dauanak eurakaz bat egiteko aukera dau. Fernando Marcos Ayjon Bilboko bikarioa izango da buru eleizkizunean. Karidade eta Zuzentasunerako Eleizbarrutiko Ordezkaritzaren barruan dagoan migrazinoetarako sailetik dei egiten dabe bertara joateko …
Irailaren 30ean, Markinan ospatuko da 'Goazen!'
Irailaren 30ean, "Bagara. Comunidad acogedora e inclusiva", goiburuaren haritik ospatuko dau Bilboko Eleizbarrutiak Markinan "Goazen!" kurtso hasierako ekitaldia. Atzo amaitu zan izena emoteko epea eta 400 lagunetik gora joango da bertara.
Aurton, bezperatik ospatuko da Begoñako erromeria
Bilboko Pausoen Museoan egin dauan agerraldian aurkeztu dau gaur goizez Begoñako kofradiak Begoñako Amatxuren erromeria. Aurton, aurreratu egingo dabe hasiera eta bezperan, urriaren 10ean, 19:30etan, Erromeria Arriaga plazatik atarako da Begoñara igoteko; Zazpi kaleak zeharkatu, Mallonako galtzadetatik gora joan eta 20:50 inguruan helduko dira santutegira eta 21:00etako mezan parte hartzeko.
Kartzela Pastoraltzak eta Bidesarik Mesedetako Amaren eguna ospatuko dabe
Datorren domekaz, irailak 24, kartzeletako zaindari dan Mesedetako Amaren eguna ospatuko da. Egun horretan, presoek, euren sendiek eta kartzelako langileek euren jaia ospatuko dabe. Jaiegun horretan, Kerman Lopez Eleizbarrutiko bikario nagusia buru izango da Basauriko kartzelan ospatuko dan Eukaristian. Eleizkizun berean izango dira Bidesari eta Kartzela Pastoraltzako arduradun eta boluntarioak. Gotzainak, bere aldetik, Loiuko Mesedetakoakaz ospatuko dau Eukaristia.
Kristautasunaren jatorriei buruzko gogoeta Deustuko Unibertsitatean
Gaur, 2023-2024 ikasturtearen hasiera ospatu da Deustuko Unibertsitatean. Egunari hasiera emoteko, Eukaristia ospatu da kapera gotikoan On Joseba segura Bilboko gotzaina buru dala. Ondoren, ekitaldi nagusia ospatu da eta, lehenengo eta behin, Stella Solernou idazkari nagusiak2022-2023 ikasturteko oroitza-txosten akademikoa irakurri dau. Honen ostean, Carmen Bernabe Ubieta doktore eta Teologia-fakultateko irakasleak irekitze-hitzaldia eskeini dau: "Gitxiengo eta bazterketez. Kristau jatorrien ikerketa kritikoaren gaurkotasuna". Ekitaldiari amaiera emoteko, Juan Jose Etxebarria errektoreak …
Estrella Morenok be parte hartuko dau Gotzain Kontseilu zabalean
Atzo -martitzena- batzartu zan Gotzain Kontseilu zabala eta bertan izan zan Estrella Moreno Laiz kontseilari barria. Estrella, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) zuzendaria da eta kontseilu honetako kide barri da joan dan astean lehenengo aldiz batzarrean parte hartu eban Carlos Bargos Eleizbarrutiko Idazkari Nagusiagaz batera. Juanma Seco eta Marisa Ariasen lekuak hartu dabez Goazen!!!, kurtso hasierako ekitaldaren gorabeheretan eta 2023-24 kurtsoko programazinoan murgilduta dagoan kontseiluan.
"Soiltasunez bizitzea da hau geratzeko bide bakarra"
Gaur goizean, Joseba Segura Bilboko gotzainak alkarrizketa eskaini deutso Radio Popular-Herri irratiari..Koldo Campo kazetariak egin dau alkarrizketa hori eta hainbat gairen inguruan jardun dau, besteak beste, ekologia, migrazinoa, kulturanitztasuna edo ekonomia. Alkarrizketa osorik: hemen
Alkarrizketa zuzenean Bilboko gotzainari
Bilboko gotzainaren kurtsoko lehenengo alkarrizketa, Radio Popular-Herri Irratian
On Joseba Segura Bilboko gotzainak kurtsoko lehenengo alkarrizketa eskainiko dau gaur Radio Popular-Herri Irratian. Dalako alkarrizketa hori zuzenean entzun ahal izango da, 8:30etatik aurrera, web honetan. Datozan hilabeteetan, Eleizbarrutian nabarmenduko diran gai nagusiak landuko dira eta gaurkotasunezko beste hainbat gairen inguruan be jardungo dau gotzainak.
Karrantzako zaindariaren eguna
Goizeko zortzietan ospatu da eguneko lehenengo Eukaritia, Miguel Vera lurraldeko bikarioa buru dala. Santutegiraino oinez joan dan lagun askok parte hartu dau eleizkizunean."Inguruko jentearen ohitura da oinez joatea", horregaitik mendigoizale asko batu da goizeko meza horretan. Meza Nagusia eguerdiko 12:00etan ospatuko da eta bai liturgi ospakizunak girotzeko eta bai 'Astelehenez eguzkitan' ekimenaren bidez emakumeen hilketak salatzeko beti prest dagoan Abesti Lagunak abesbatzak abestuko dau.