Barriak
Etiquetado como: Osasun Pastoraltza
Karrantzako zaindariaren eguna
Goizeko zortzietan ospatu da eguneko lehenengo Eukaritia, Miguel Vera lurraldeko bikarioa buru dala. Santutegiraino oinez joan dan lagun askok parte hartu dau eleizkizunean."Inguruko jentearen ohitura da oinez joatea", horregaitik mendigoizale asko batu da goizeko meza horretan. Meza Nagusia eguerdiko 12:00etan ospatuko da eta bai liturgi ospakizunak girotzeko eta bai 'Astelehenez eguzkitan' ekimenaren bidez emakumeen hilketak salatzeko beti prest dagoan Abesti Lagunak abesbatzak abestuko dau.
Menchaca Fundazinoaren aitamen berezia Euskal Eleizbarrutiko Misinoei
Antonio Menchaca Fundazinoak Alkartasunari emoten deutsazan sarien XXIII. ekitaldiko sarituen barri emon dau. Aurton, gainera, aitamen berezia egin deutse Euskal Eleizbarrutietako Misinoei euren 75. urteurrenean. Menchaca Fundazinoak emoten dauan sari hau banatzeko ekitaldia azaroaren 30ean, eguenez, ospatuko da Bilboko BBK aretoan.
Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Gotzaina senar-emazteakaz alkartuko da Areetan
VI. bikaritzako "ezkontza aurreko ikastaroetan" laguntzailek eskaria egin deutse gotzainari gaur -zapatua-, Areetako Santa Ana parrokiako lokaletan ospatuko dan topaketara joateko. Hainbat senar-emaztek eta alargunen batek osatutako talde hau arduraten da bikaritzako ezkontza aurreko batzarrez. Aldizka batzarrtzen dira eta kurtso amaieran ebaluazinoa egin ebenean, gotzaina saio batera gonbidatzea pentsatu eben, euren jardueraren barri emoteko eta Eleizari buruko gaurkotasunezko gaien inguruan solasean jarduteko.
Barrualdean hiru harkaitz erraldoi dituan ermita
Hilaren 30ean, kurtsoaren hasierako ekitaldian, bisita gidatuak egingo dira, besteak beste Arretxinagako San Migel ermitara. Ermita paregabea da Euskal Herrian eta bitxikeria mendebaldeko kristautasunaren eremuan. Geologoen arabera, barrualdeko harri-multzo hori izadiaren kapritxoa da, lekuko testuinguru geologikoan erraz azaldu daitekena. Halanda be, hainbaten urstez, historiaurreko dolmena da, kristautasuna hedatzean sagaratutakoa eta erlejino barrian txertatutakoa. Kontuak kontu, ermitara sartzean, bertan ikusten danak zirrara eragiten dau.
'Paperak gordetearen garrantzia' eztabaidagai Valentzian
Gaur amaituko da Espainiako Eleizaren Agirizainen Alkartearen XXXIII. Biltzarra, Astean zehar ospatu dan Biltzarrean, Eleizaren artxibo eta ondareari lotutako hainbat adituk parte hartu dau, tartean, hizlari lanetan jardun daben Bilboko Eleizbarrutiko Ordezkariak. Anabella Barroso Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboko (BEHA) zuzendariagaz batera, han izan dira Maria Fernandez-Hierro Martinez abokatu eta Eleizbarrutiko lege-aholkularia, Igone Etxebaria Zamalloa Labayru Fundazinoko zuzendaria eta Akaitze Kamiruaga Garitaona Labayru Fundazinoko kultur arduraduna eta zuzendariordea.
Markina-Xemeingo karmeldarrak, ondare kultural eta erlijiosoaren zaindari
Karmeldar Oinutsen Markina-Xemeingo alkartan zortzi fraile bizi dira.Julen Urkiza idazle oparoa da nagusia eta honek 'Karmel' agerkaria zuzentzen dau 1984tik hasita. Argitaratu barri dan 323. alean, Bizkaian zein Gipuzkoan aurkitu daitekezan lehenengo kristauen arrasto arkeologikoen mapa agertzen da gai nagusi lez. Argitaratutako katalogoan, Basauriko Finagako ermitako nekropolia nabarmentzen da. Hantxe aurkitu ebezan Euskal Herriko kultu-lekurik zaharrenetakoaren (V-VIII. gizaldiak) arrastoak.
Izena emon dozu Markinan ospatuko dan kurtso hasierako jardueran?
2023-2024 pastoral kurtsoari hasiera emongo deutsan 'Goazen!' jarduera Markinan ospatuko da irailaren 30ean, zapatuz, "Bagara. Comunidad acogedora e inclusiva" goiburuaren haritik. Izena emoteko, esteka honetan sartu hilaren 20a baino lehen.
Ikasturtearen hasiera EBI sareko ikastetxeetan
Egunotan, EBI sareko ikastetxeek heziketa-ardatz argiakaz ekin gura deutse ikasturte barriari, "besteak beste, adin txikikoaren babesean, nazioartekotzerako heziketa-ereduetan, digitalizatzean, emozinozko heziketaren garapenean eta Bilboko Gotzaitegiaren menpe diran ikastetxe eta ikastolei beren-beregi dagokien eleizbarrutiko nortasunean aurrera egiteko helburuagaz"
Caritas Bizkaia Marokogaz
Joan dan barikuz, irailak 8, Marokon lurrikara itzela gertatu zan; 7 graduko magnitudea izan eban Richter eskalan eta epizentroa Marrakechen eban. Hainbat herri geratu da suntsituta, 2.800etik gora dira hildakoak eta milaka zauritutakoak. Zapatu goizean bertan, Caritasen eta Eleiza katolikoaren lekuko taldeak zoritxarraren ondorioak baloratzen hasi ziran. Caritas Rabatek be bat egingo dau larrialdi honen aurreko bat-bateko erantzunagaz. Caritas Bizkaia erakundeak Caritas Konfederazinoaren bidez bialduko dau laguntasuna honek hamarkadak daroaz-eta Caritas Marokori laguntzen etorkinen …