19-05-2024 Domingo de Pentecostés
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 95 )
 

Barriak

Etiquetado como: EBI

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1128 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
17.02.2023

'Vida ascendente - Bizian gora' mobimentuak bere zaindarien eguna ospatu dau

Vida ascendente-Bizian gora Eleizbarrutiko mobimentuak Simeon eta Ana euren zaindarien eguna ospatu eban atzo -eguena-. Juan Angel Axpe kontsiliarioa buru zala, Eukaristia ospatu eben eta Tomy Rodriguez Eleizbarrutiko presidenteak amaieran adierazo ebanez, "alkarregaz otoitz egiteko eta Jainkoari jasotako guztiagaitik eskerrak emoteko aukera izan dogu". 

17.02.2023

Autorpena gernikako fraile bati Hego korean

Yoon Suk-yeoi Hego Koreako presidenteak domina jarri eutsan atzo Luis Maria Uribe frantsizkotar fraile gernikarrari. Berrogei urte ingurutan Asiako herrialde horretan lepradunei eta ahalmen urritasunen bat dabenei eskainitako laguntzagaitik emon deutse domina fraile honi. Eta ez da autorpen bakarra, izan be, asiar herrialdean daroan egonaldi luze eta oparoan hamaika sari jasotakoa da, azkena, hain zuzen, joan dan abenduaren 6an. Arantza arrebaren esanetan, oraindik ezin izan dau Luis Marigaz hartu-emonean jarri, telefonoa hondatuta daualako eta ordutegian alde handiak diralako, baina barri …

16.02.2023

Solasaldia eta gogoeta pertsonen salerosketari buruz, gaur arratsaldez, Bilbon

Otsailaren 8an ospatu zan Pertsonen salerosketaren aurkako Munduko Eguna dala-eta, Eleizbarrutian jarduera bi antolatu dira egoera hori agertzera emoteko eta gaur egun be munduan miloeka lagun esklabo bihurtzen dala salatzeko. Gaur arratsaqldez, Mª Luisa del Pozo lekaime oblata eta 'Leiho zabalik' prostituzinoan aritzen diran emakumeen harrerarako egitasmoaren zuzendariak berbaldi-solasaldia gidatuko dau Barria eraikineko lokaletan (Plaza Barria, 4), 18:00etan. Datorren eguaztenez, otsailak 22, 'Bizkaia isilik' ekimenaren eskutik egingo diran bilkura isiletan, salerosketa kontuan hartuko …

16.02.2023

Gehiegikeriak jasan dabezan adin txikikoei buruzko erakusketa Eleiz Museoan

Erakusketa hau batera inauguratu da Bilboko Eleiz Museoan eta metroaren Moyua eta Indautxu geltokietan. Makina bat sari jaso dauan Simone Padovani argazkilari italiarrak 100 biktimari ataratako argazkiez osatuta dago. Erakusketa prestatu dauan Justice Initiative erakundeko presidenteak esker ona adierazo detuso Bilboko Eleizbarrutiari ea metroari erakusketa egitera prestatzeagaitik. Bere esanetan, "garrantzitsua da Europa osoan biktimei laguntzeko, egia, laguntasuna eta erreparazinoa ziurtatzeko eta, batez be, gehiegikeria barriak saihesteko sarea sortzea". Kerman Lopez bikario nagusiak be …

15.02.2023

"Batzuetan, Eleizak eta gazteek hizkuntza desbardinak darabilguz eta ez dogu alkar ulertzen"

Atzo -martitzena- Toño Casado Salamancako abadeak jardun eban Bilboko Corpus Christi parrokian, "Jomuga dogun Eleiza" hitzaldi sailean. "Abian dan Eleizak batez be gazteenei eskaintzen deutse arreta" gaiari buruzko berbaldia eskaini eban. Hizlari bikaina izanda, hasiera-hasieratik erakarri eban jentearen arreta. Berba-jario ederraz, originaltasunez eta musikaz baliatuz pozik itzi ebazan bertaratutakoak.

15.02.2023

Otsailaren 25ean ospatuko da Bake Topaketa

Garizumako lehenengo zapatuan, ohikoa danez, "Bake Topaketa" Bake eta Adiskidetzearen aldeko Eleizbarrutiko bilkura ospatuko da. "Afinando la memoria / Musikagile, bakegile" goiburuaren haritik ospatuko da aurtengo ekitaldia otsailaren 25ean, Bilborocken, 11:00etatik 13:00era. Kerman Lopez bikario nagusiak topaketa aurkezteko bialdu dauan gutunean dinoanez, hauxe da xedea: "jasandako indarkeriaren eta honek eragindako biktimen aurrean izan dogun jarrera eta sentiberatasunaren inguruko gogoeta kritikoa eragin, 50 urteotan entzun izan doguzan abestiak gogora ekarriz, musikaren arloan …

14.02.2023

Bihar ospatuko da Juan Mari Iraolagoitiaren aldeko hileta-eleizkizuna, Elorrion

Euskeraz egiten dan irratiaren arloan bide-erakusle izan zan Juan Mari Iraolagoitiaren hileta-eleizkizuna bihar ospatuko da, 19:00etan, Elorrioko basilikan. Urteera-meza datorren domekaz, martxoak 5, izango da Galdakaoko Andra Mari eleizan. Gaur, Bizkaia Irratiak omenaldia egin deutso Etxebarrian jaiotako esatariari. Kazetari eta Radio Popular-Herri Irratia eta Bizkaia Irratiko zuzendari dan Javi Onaindiak bere bizitza profesional eta pertsonalaren errepasoa egin dau hainbat lagunen ikuspegiaz baliatuz: Ander Manterola abadea, Adolfo Arejita Labayru Fundazinoko zuzendaritza-batzordeko …

14.02.2023

Vatikanoaren bisita apostolikoa Bilboko Seminariora

Frantzisko Aita Santuak izendatutako bisitari apostolikoa dan Mons. Milton Luis Troccoli Uruguaiko Este-Minaseko Maldonado-Puntako gotzaina domekaz heldu zan Bilboko Eleizbarrutiko Seminariora. Atzo hainbat alkarrizketa izan eban, Seminarioko abadegai eta hezitzaileakaz, Deustuko Teologia-fakultateko eta Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko ordezkariakaz nahiz goitzainagaz. Gotzainek Bilboko Eleizbarrutiaren egoeraren inguruan hitz egin eben. Vatikanoko bisitari apostoliko bik bisitatuko dabez estatuko seminarioak. Joan dan urtarrilaren 11an heldu ziran Madrilera eta otsailean …

14.02.2023

Toño Casado Gazteen Munduko Egunaren koordinatzaileak Corpus Christi parrokian jardungo dau arratsaldez

Gaur -otsailak 14, martitzena- Bilboko Corpus Christi parrokiak (Poza lizentziaduna, 50) kurtsoan zehar ospatzen diharduan "Jomuga dogun Eleiza" hitzaldi saileko bosgarren berbaldia ospatuko da, 19:30etan. Gaurko saioan, Toño Casado Salamancako abade eta musikagile ospetsuak jardungo dau. Madrileko parrokia baten jarduten dau, gazteen arloan buru-belarri, izan be, aditua da gazteen arlo horretan eta datorren abuztuan Lisboan ospatuko dan Gazteen Munduko Egunaren koordinatzaileetako bat.

13.02.2023

Abesbatzen XLIX. Astearen erdia bete da

Otsailaren 6an hasi eta barikura arte -otsailak 17-, Bizkaiko Abesbatzen XLIX. astea ospatzen ari da Begoñako basilikan. Emonaldi guztiak 20:00etan dira eta sarrera doan da. Basilikan, gainera, argiztapen barria jarri dabe: 50 LED foku koadroetan.