18-06-2024 Martes, XI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 96 )
 

Barriak

Etiquetado como: Ordenazinoa

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1209 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
17.03.2023

"Argi ibili" Caritasen Astea, etorkinen inguruko estereotipoak desagerrarazoteko

 Bizkaiko Caritasek 'Argi ibili' astea ospatzen dihardu martxoaren 15etik 21era, etorkinen aurkako estereotipo eta aurreretxiak desagerrarazoteko xedeaz, "bizikidetza oztopatu daben eta gizarte batasuna zalantzan jarri" baino ez dabe-eta egiten. Urteak daroaz  Bizkaiko Caritasek 'Argi ibili / No te encalles' umorearen aurkako jardunbidea garatzen, sentiberatasuna bizteko berbaldiak eginez, talde zelatariak eratuz eta ekintza esanguratsuak gauzatuz. Aurton, hain zuzen be, emakume etorkinen inguruko estereotipo eta aurreretxiak desagerrarazotea da helburua. Gehiago jakiteko: hemen.

17.03.2023

Misinoen aldeko arte-azoka domekaz Begoñan

Datorren domekaz -martxoak 19, San Jose eguna- ospatuko dan Eleizbarrutietako Misinoen eguna dala-eta, Misinoetarako Begoñako taldeak azoka antolatu dau, honako eta antzeko jardueren bidez urte osoan laguntzen dabezan misino-egitasmoen alde. Kasu honetan, askotariko artista eta estiloetako margolanak jarriko dabez salgai. Azoka, basilikaren behealdean egongo da zabalik etzi –domeka goizez-, 10:00etatik 14:00etara.

17.03.2023

Gernikan, inguruko gazte katolikoen biltzarra

Bihar -martxoak 18, zapatua- Arratialdeko, Lea-Artibaiko, Busturialdeko eta Durangaldeko gaztetxo eta gazteen eta herrialdeko eskauten taldeetako gaztetxo eta gazteek urteera izango dabe. Biltzarra San Fidel Eleizbarrutiko ikastolan eta Mesedetako Ama ikastetxean egingo da eta, 'Jesusegaz hobe' goiburuaren haritik, 400 gazte inguru batuko dala uste dabe.

16.03.2023

"Zahartzea, espiritualtasuna eta zentzuzko bizitza" gaiari buruzko berbaldia, VI. bikaritzan

Atzo -martxoak 15, eguaztena-, Marije Goikoetxea Giza Eskubideetan doktore, psikologo eta teologoak berbaldia eskaini eban "Zahartzea, espiritualtasuna eta zentzuzko bizitza" gaiaren inguruan, Areeta-Romo Pastoral Barrutian ospatzen diharduen Garizuma-aldiko ekitaldien barruan. Ehun eta hogei lagun inguru batu zan eta hizlariak bertaratutakoen jakin-mina biztu eta euren arrera erakarri eban. Fernando Marcos parrokoaren esanetan, "ekitaldi hunkigarria izan zan eta partaide askoren esanetan, bizitzako hainbat planteamendu berrikustera bultzatu ebazan".

16.03.2023

Osasun-sailburua, Gizakiaren instalazino barrituetan

Gizakiak Gordexolan dauan alkarte terapeutikoak gizarte erakunde laguntzaileetako hainbat ordezkariren eta herri eta eleiz agintariren bisita jaso dau gaur, Gotzone Sagardui Osasun-sailburua eta Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izan diralarik. Orain dala 35 urte inguru hasita, mendetasunak dabezanei osoko arreta eskaintzen deutsen erakundeko zuzendari dan Estibaliz Barronek gidatu dau bisitaldia, barriztatu barri dabezan instalazinoak agertzera emonez, eta Kaidadearen Alabaei, Gordexola herriari eta zentroko beharginei esker ona adierazoz euren konpromisoagaitik. Erakundea, gainera, …

16.03.2023

Euskal Eleizbarrutietako Misinoak: 75 urtetik gorako maitasunezko istorioa

2023an, Euskal Eleizbarrutietako Misinoek (EEEEMM) 75 urte beteten dabez eta dagorren domekan, San Jose egunez, misino-eguna ospatuko da. On Joseba Segura Bilboko gotzain eta EEEEMMetarako gotzain ordezkariak mezua idatzi dau egun horretarako eta, besteak beste,1948.eko urriaren 12an, lenenengo zortzi misiolari hareek Eleizbarrutitik Ekuadorrera abiatau ziranekoa gogoratu dau: "garai hartan Bilbao, Donostia eta Gasteiz barne hartzen zituen Elizbarrutiaren, bereziki misio-jaiera handia bizi zuen Seminario haren, baterako gogoeta, zailtasun, amets eta gogo biziz beteriko ibilbide luzearen …

15.03.2023

Bikarioak Malagako jardunaldietan

Martxoaren 12tik 14ra, bikarioentzako jardunaldiak ospatzen dihardue Malagan, Ebanjelizazino, Katekesi eta Katekumenotzarako Batzordeak, antolatuta. Estatu osoko 110 lagun inguru batu da eta Kerman Lopez bikario nagusia eta Sergio Buiza, Miguel Vera, Fernando Marcos eta Alex Alonso lurraldeetako bikarioak joan dira Bilboko Eleizbarrutitik. Ekitaldi honetan, Frantzisko aita santuak erromatar kuriari eta munduko Eleizari eskaini behar deutsan zerbitzuari buruz idatzitako Praedicate Evangelium konstituzino apostolikoaren alderdi praktikoak aztertu eta sakonduko dira.

15.03.2023

Garizuma-aldiko batzarrak Artagan eta Barakaldo Pastoral Barrutietan

Artagan Pastoral Barrutian (PB), batzarrak egiten ari dira Garizuma-aldian, hain zuzen be, eguaztenez, 19:45etan. Lehenengo saioan -martxoak 8-, Jaime Asenjo abadea izan zan hizlaria eta "Maria ebanjelioan" gaiaren inguruan jardun eban. Gaur, Enrique Franco basilikako arduradunak hitz egingo dau "gizarte sekularizatua" gaiaren haritik. Aurreko asteko saioa zein gaurkoa, basilikan dira. Hurrengo biak, ordu berean izango dira, hau da, 19:45etan, baina Uribarriko Berriotxoako San Balendin parrokian. Lehenengoan, martxoaren 22an, Jesus Llarena liturgiarako ordezkariak jardungo dau, "Liturgia …

14.03.2023

Kofradien Ermandadeko presidente dan Luis Olaortua, Aste Santuko pregoilari

Martxoaren 21ean, martitzenez, Bilboko Aste Santuko pregoia irakurriko da Santiago katedralean, 20:00etan. Luis Olaortua Setien Bilboko Kofradien Ermandareko presidente hautatu barria izango da aurtengo pregoilaria. On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala ospatuko dan ekitaldia zuzenean ikusi ahal izango da web orrialde honetan eta 75. urteurrena ospatzen dauan Santiago Apostoluaren Kofradiako korneta eta danborren bandak jarriko dau musika.

14.03.2023

Herri erlejinoa, 'Jazotakoa jaso' lehiaketaren VI. ekitaldiko gaia

Hogeta bederatzi bideoklip aurkeztu dabez 'Jazotakoa jaso' lehiaketaren VI. ekitaldi honetan. Aurton, Kultur Erakundeen Mahaiak proposatu dauan gaia, Eleizbarrutiko ikastetxeak (EBI) kokatuta dagozan herrietako eleiz msika, dantza eta jaien ingurukoa da. Aukera ederra, beraz, Bermeoko, Bilboko, Elorrioko, Gernikako, Markinako, Muskizeko, Ondarroako, Ortuellako, Santurtziko, Sodupeko, Sopuertako edo Zeanuriko ikastetxeek, teknologia digitalak kultur ondareari lotutako edukiez hornitu daiezan.