10-05-2024 Viernes, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 97 )
 

Barriak

Etiquetado como: Museo

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1116 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
04.02.2023

Aurton, barriro ospatuko da Agate Deunaren eguneko erromeria

Bihar, -otsailak 5, domeka-, Agate Deunaren Eguna ospatuko dogu. Pandemiaren eraginez, Agate Deunaren jaia ezin izan da normaltasunez ospatu bere izeneko ermitan, Kastrexanan. Aurton, ohikoa danez, jai-bezperan, koruek kalez kalekoak egingo dabez gure herri eta auzoetan. Bihar -domeka-, hiru Eukaristia ospatuko dira ermitan, 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan. Datorren domekaz, otsailak 12, jaiaren errepikapenean, goizeko 11:00etan ospatuko da meza ermitan.

03.02.2023

Eleizbarrutian, erlejinoen arteko hartu-emona bultzatuz

Bihar, otsailak 4, Giza Senidetasunaren Eguna ospatuko da. Egun honetan, besteak beste, erlejinoen arteko hartu-emona sustatu gura da, bakea eraikitzeko bide lez. Ekumenismo eta Erlejinoen hartu-emonerako ordezkaritzak Aniztasun Erlijiosoaren Partaidetzarako Bilboko udalbatzako Mahaian parte hartzen dau. Bilboko Eleizbarrutian, askotariko jarduerak garatzen dira erlejinoen arteko hartu-emona ahalbideratzeko. Esate baterako, otsailaren 11an, gazte musulman eta kristauak otoitz egiteko batuko dira eskolapioek Bilbon daben ikastetxean.

03.02.2023

Gaur, autormena Ander Manterolari "Zuhaitz Egunean"

Gaur -otsailak 3, barikua-, Zuhaitz Egunaren ekitaldi barria ospatuko da Derioko "Seminario Zentrum" dalakoan. Gaurko egunez, ekimen honi egindako ekarpenagaitik nabarmendu izan dan norbanako edo enpresa bati autormena egiten jako. 2023ko ekitaldian, Ander Manterola eleizbarrutiko abade, etnografo eta antropologoari eta Hotel Seminario Bilbaori egingo jake omenaldia.

02.02.2023

On Joseba Segura buru dala egingo da Biziera Sagaratuaren eguneko ospakizuna

Gaur -otsailak 2, eguena- Jaunaren Aurkezpenaren egunez, Biziera Sagaratuaren Munduko eguna ospatzen da, aurton, "Biziera sagaratua: itxaropenez bidean" goiburuaren haritik. Gaurko egunez, Eukaristia ospatuko da, Eleizbarrutiko gotzaina buru dala, 19:00etan Bilboko Ayala kaleko Jesusen Bihotza eleizan (Jesuiten egoitza).

02.02.2023

San Blas egunez, bedeinkatutako kordoiak Bilbon eta Abadiñon

Bilboko Areatzan dagoan San Nikolas eleiza zabalik egongo da goizeko 9:00etatik iluntzeko 20:00ak arte. Luis Alberto Loyo Alde Zaharra Pastoral Barrutiko arduradun eta Santiago katedraleko deanak azaldu dauanez, kordoiak bedeinkatuko dira 9:00etan, 12:00etan eta 18:00etan eta 19:30etan, gaixoen aldeko meza ospatuko da. Loyoren esanetan, "kordoiak doan banatuko dira eta gura dauanak diru-laguntza emon leike".

01.02.2023

AdiØn_ Bilboko Eleizbarrutiaren alerta-zerbitzua

Komunikazinorako Bilboko Eleizbarrutiko sailak 'AdiØn' aurkeztu dau gaur, informatikarako gotzaitegiko sailagaz. testu-mezularitza bidezko alerta-zerbitzua da, indarrean dagoan beste hainbati gehitzen jakona. Gura daben guztiek eskuratu leikie, beren-beregi prestatu dan galdeketaren bidez harpidedun egiten badira.

01.02.2023

Bake Topaketaren IX. ekitaldia Alkarren Barri aldizkariaren azalean

Gaur, otsailak 1, Alkarren Barri - Comunicación aldizkariaren otsaileko alearen agerkari digitala argitaratu da. 291. alearen azalean, Bake Topaketaren IX ekitaldirako prestatutako kartela ikusi daiteke. Esku Elkartuak erakundeak sustatzen dauan gosearen aurkako kanpainaren ingurukoak be jasoten dira hilabete honetako agerkarian. Kanpaina horren barruan, Amerikan eta Afrikan misiolari egon zan Amaia Modrego Berrizko Mesedetako Misiolariaren lekukotasuna entzun ahal izango da. Gurutzetako ospitalean familientzat prestatu dan jokoaren barri be emoten da ale honetan. Barri honeek eta beste …

31.01.2023

"Lagun Artean" alkarteak bizilekurik ez daukien pertsonentzako mantak batzen dihardu

Egunotan, egundoko hotza egiten dihardu eta Lagun Artean alkarteak mantak batzeko kanpainari berrekin deutso, kalean bizi diran pertsonei banatzeko. Azken gau-zenbaketan, 251 lagun aurkitu ebezan Bilboko kaleetan lo egiten. Alkartetik azaldu dabenez, "zoritxarrez, jakin badakigu askoz gehiago dirana". Hotz-bolada honetan, leku gehiago zabaldu dabez kale gorrian dagozan pertsonek gaua igaro daien eta 212 lagun joan dira. "Gehienak kalera bueltatuko dira hotz-bolada igaroteaz batera. Manta edo lo-zakua emoteko badaukazu, ekarri eiguzu eta kalean bizi dan norbaiti emongo deutsagu". Lagun …

30.01.2023

Ondarroako 'Arrantza Eskola' itsasoratu da

Goizean, Ondarroako Arrantza Eskola barria inauguratu da eta ekitaldian izan dira, besteak beste, Joseba Segura Bilboko gotzaina; Jose Mari Kortazar lurraldeko bikarioa; Unai Rementeria Bizkaiko diputatu nagusia, Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikarako sailburuordea; Zunbeltz Bedialauneta Ondarroako alkatea eta Bittor San Millan eskolako zuendaria. Eleizbarrutiko ikastetxe hau, San Inazio kalean eukan egoitzatik Txomin Agirre ikastola izan zanaren eraikinera lekualdatu da, hain zuzen be, Kamiñazpi auzora. Ekitaldiaren amaieran, 'Kantatze' abesbatzak jardun dau, …

30.01.2023

200 gaztetxo baino gehiagok parte hartu eban atzo "Bika Egunean", Sestaon

Sestaoko La Salle ikastetxean ospatu zan atzo -domeka- Bika Eguna. I. bikaritzako eskaut taldeetako eta parrokietako taldeetako hamar eta hamalau urte bitarteko 200 gaztetxo inguru batu zan eta, eurakaz batera, berrogeta hamar begirale inguru. Bikaritza honetan, lehenengo aldiz ospatu da Bika Eguna dalakoa, nahiz eta aurretik beste era bateko topaketaren bat edo beste antolatu. Hotz handia egin eban goizez, baina euririk ez, eta horregaitik Gymkana egin eben, herriko hainbat leku esanguratsutan eta "Izarren bila / En búsqueda de las estrellas" goiburuaren haritik.