Barriak
Etiquetado como: Getxo
Koloniak "Munduari bira 80 egunetan" oinarritzat hartuta
Erandioko San Lorentzo eta San Agustin Pastoral Barrutiko (PB) Ekintza Katolikoak antolatuta, 56 neska-mutilek, 10 begiralek eta 6 pertsona helduk Burgoseko Santibañez de Zarzagudan ospatu diran kolonietan parte hartu dabe. Laguntzaile lanetan aritu dan Pepelu Iglesias abadeak amaieran azaldu dauanez, "Julio Verneren 'Munduari bira 80 egunetan' liburuak eta gizarte sareek gidatuta, gozatu egin dogu aurpegia jarriz, hartu-emona landuz eta korapilatuz, geure buruari galderak egiteko, gauzak zalantzan jarteko, beste batzukaz batera gauza barriak ikasteko, otoitz egiteko eta ospatzeko...".
Elorriok txaloz agurtu dau Jaione Lopez
Astegunez ospatu zan atzo Elorrion Berriotxoako San Balendinen jai liturgikoa. Halanda be, Elorrioko kristau alkarteak era berezian ospatu eban eguna. Agur esan eutsen Filipinetara urte birako misiolari doan Jaione Lopezi. On Joseba Segura gotzainak, homilian, Kongoko Errepublika Demokratikoan bizi barri dauan esperientzia aitatu eban: "Han, Eleiza gaztea aurkitu dot, poz-pozik dagoan Eleiza, fedea, kantu eta dantza adierazgarri eta alaien bidez ospatzen dauan Eleiza. Benetan, arazoak asko dira eta beharrizanak, itzelak. Gatxa egiten jaku protagonista barrien hainbat jokaera era jarrera …
Ospitalera itxaropena daroen boluntarioak
Gaurko egunez -uztailak 4- orain dala 4 urte, Caritasek eta Santa Marina Osptitaleak lankidetzarako hitzarmena sinatu eben. Kontua, boluntarioen sarearen laguntza solidarioaren bidez ospitalean dagozan gaixoei eta euren sendiei akonpainamendua emotean datza,
"Zurbirrintzi Eskaut taldeak" Lezana de Menan jarri dau kanpamentua
Atzo -uztailak 3, astelehena- Zurbirrintzi Eskaut Taldeak hilaren 16ra arte luzatuko dan kanpamentuari hasiera emon eutsan Lezana de Menan, Burgoseko lurraldean, Merindadeen eskualdeko Mena bailaran dagoan herrian. Zortzi eta hamazortzi urte bitarteko 60 ume eta gaztek parte hartzen dihardue. Atzo, adar bi batu ziran eta nagusien adarrek datorren astean egingo dabe bat.
Jose Angel Agirre Mendatako frailea Afrikara bueltatuko da
Jose Angel Agirre Mendatako jaberiar frailea datorren barikuz, uztailak 7, bueltatuko da Txadera (Afrika). Kortezubin dagoan jaberiarren seminarioan egin eban batxilergoa eta Gernikako institutuan jarraitu eban gero ikasten. Teologia-ikasketak Madrilen egin ebazan. Sierra Leonan hasi zan bere misino-esperientiza eta handik ihes egin behar izan eban gerra zala-eta. Han, errefuxiatuen esparruan bizi izan zan zazpi hilabetez. Beranduago Txaden egon zan eta denporaldi batez kongregazinoarentzako zerbitzuak eskaini ebazan Italian eta Espainian. Orain, hil barri dan ama zaintzen egon ondoren, …
Amaitu da meatzaldekoen kanpamentua Urtuellan
Hirugarren urtez, Meatzaldea Pastoral Barrutian udako esperientzia antolatu dabe Mehatzaldeko Caritas eta gazteria egitasmoetako neska-mutikoentzat. Bost egunez, kolonia honeek Urtuellako lokal eta kaleetan garatu dira hainbat jarduera burutuz: jokoak, gynkana, mozorro-tailerrak, jaia eta txangoak hondartzara eta Arboledara.
Ospakizun berezia Elorrion Bizkaiko zaindarietako baten egunez
Bihar -uztailak 4, martitzena-, 1989an izendatuta, Eleizbarrutiko bigarren zaindari dan Berriotxoako San Balendinen eguna ospatuko da. On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru dala eguerdiko 12:00etan ospatuko da Meza Nagusia, Sortze Garbia parrokian -berau zabalik egongo da egun osoan-. Meza Nagusian, hilaren amaieran FIlipinetara misiolari joango dan Jaione Lopez gazte elorriotarraren misino-bialketa ospatuko da. Bizkaia Irratian eskaini dauan alkarrizketa: hemen
Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
"Sanfran 2023" uri-kolonia eta lan-kanpamentua, martxan
Beste urte batez, uztailean Bizkaiko Caritasek, monja pasiotarrek eta jesuitek sustatutako ekimenaren bidez, zerbitzuzko esperientzia bizi izateko aukera izango da gaurtik -uztailak 1- hilaren 14ra arte. Marije Calvo monja pasiotar eta Migrazinoetarako Eleizbarrutiko arduradunak azaldu dauanez, "boluntario lez jarduteko eta fedea beste batzukaz batera bizitzeko esperientzia eskaini gura deutsegu 12 boluntario eta koordinatzaileei eta, horren bitartez, goizero, aparteko aisialdia, gozatzeko eta jostatzeko aukera, emon gura deutsegu Caritasek umeei begira garatzen dauan Tximeleta ekimenean …
Ondare erlijiosoaren 'tour' edo biraren lehenengo etapa
Frantziako Tourraren 2023ko lehenengo etapa gaur, uztailak 1, ospatuko da. Txirrindulariek 182 kilometro burutuko dabez Bilbon hasi eta amaituko dan ibilbidean. Tropela 12:55etan atarako da Bilbotik eta Loiu, Gatika eta Laukiz zeharkatuko ditu. Hortik eskumaldera joango dira: Erandio, Leioa, Getxo, Berango, Sopela, Urduliz, Barrika, Plentzia eta Gorliz. Lemoiz eta Bakiotik igarota, Bermeora helduko dira Gaztelugatxeko San Joanen paretik igaro ondoren. Bermeotik Mundaka, Sukarrieta, Busturia, Murueta eta Forura joango dira. Gernikan sartu eta handik Arratzu, Kortezubi, Gautegiz-Arteaga, …