24-11-2024 Jesucristo Rey del Universo
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 98 )
 

Barriak

Etiquetado como: Mañaria

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1487 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
16.07.2023

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
15.07.2023

Karmeneko Amaren eguneko ospakizunak

Bihar -uztailak 16, domeka-, Karmeneko Amaren, itsas gizon eta emakumeen zaindariaren eguna ospatuko da. "Asko emon, gehiago merezi" goiburua proposatu dabe aurton Gotzainen Batzarreko  «Stella maris» sailetik (Itsas Apostolutza). Mons. Luis Quinteiro Fiuza Itsas Apostolutzarako gotzain sustatzaileak adierazo dauanez, goiburu esanguratsua da, izan be, "itsas gizon eta emakumeek asko emoten dabe". Hain zuzen be, "arrantzak, merkataritza-nabigazinoak, mercantzia-garraioagaz edo bidaiari-trafikoagaz, itsas gizon eta emakumeen lanak munduko biztanleriarentzat ongizatea dakarrela islatzen …

15.07.2023

Meza kantatua eta 'Orfeón Durangués' taldeare kontzertua, gaur, Lekeition

Orfeón durangués abesbatzak jardungo dau gaur arratsaldez Lekeitioko basilikan. Aurretik, 19:00etako Eukaristia girotuko dau eta meza amaitzeaz batera, 20:00etan, kontzertua izango da, askotariko estiloetako musika entzuteko aukeragaz. Fernando Urain Oñederrak zuzenduko dau eta Maite Molinak (pianoa) eta Andres Tejok (gitarra eta baxua) lagunduko deutse.

14.07.2023

Pavao Mašićek emongo deutso hasiera, bihar, "Jose Mari Eguileor" organo-jaialdiari

Mundakako Andra Mari eleizan, kontzertua ospatuko da bihar -zapatua- 20:00etan, ""Urdaibaiko Organoak–Joxe Mari Eguileor” musika-jaialdiaren barruan, Busturialdea-Urdaibai landa-eremuaren garapenerako "Urremendi" Alkartearen eskutik. Pavao Mašićek (organoa) jardungo dau eta, beragaz batera, Idoia Anzorandia, Aitor Etxebarriazarraga eta Ibai Amillategi bertsolariek.

13.07.2023

Sestaoko "Gaztederrak" taldearen kanpamentua, Zallan

Sestaoko "Gaztederrak" taldeko 23 neska-mutil eta 8 begirale kanpamentuan izan dira, Zallan, uztailaren lehenengo egunetan.

13.07.2023

Maribe Bengoetxea eta Petra Barrientos: Misinoari eskainitako bizitzak

BIlboko Abandoko San Bizente Martiria parrokiako Hego Berria taldeak eta Mufungaren Adiskideak Fundazinoak deituta, Kongoko Errepublika Demokratikoan misiolari izandako batzuk, Misinoetarako ordezkaritzako kideak eta gure artean oporretan dagozan misiolari bi alkartu dira San Bizente parrokiaren 'Bengo leku' lokaletan.

13.07.2023

Udarako irakurgaiak

Beste urte batez, udaldiagaz batera, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) sasoi honetarako hainbat irakurgai aukeratu dau, honako honeen laguntzagaz: Fernando Allende, Galo Bilbao, Sebas Gartzia Trujillo eta Javier Oñate.

12.07.2023

Argitaratu da "Presbyterium" aldizkariaren ale barria

Kurtso amaieran ohikoa danez, Ministerio Ordenaturako Eleizbarrutiko Idazkaritzak "Presbyterium" agerkaria argitaratu dau. Hogeta hamabosgarren ale honetan -postaz bialtzen dihardue hartzaileei-, Idazkaritzak 2022-2023 kurtsoan izan dauan jardueraren inguruko barriak emoten ditu eta datozan hilabeteetan nabarmenduko diran datak be aitatzen dira. 

11.07.2023

`Jainkoaren Herriaren Otoitza´, parrokietarako lagungarriak euskeraz

"Jainkoaren herriaren otoitzak" Bilboko Eleizbarrutiko "Euskal baliabideak" taldearen lanaren emaitza da. Jose Mari Rementeria abadeak prestatu ditu otoitzok, Lontzo Zugazaga Euskera Saileko Bilboko Eleizbarrutiko zuzendariaren ikuskapenagaz. Jakinbide Eleizbarrutiko liburu-dendan eskuratu daitekez paper-euskarrian.

10.07.2023

Udako kanpamentuak eta Madinabeitiaren agurra Urkiolan

Barikuz, laster Gasteizko Abade-etxera bizitzera joango dan Antonio Madinabeitiari agur egin eutsen Urkiolan. Gainera, uztailaren 3tik 8ra, 'Elaiak' eta 'IzarBerri' gazteen Uribe Kostako talde biek udako kanpamentuaz gozatu eben. Itzuleran esan ebenez, "esperientzia ederra bizi izan dogu". 9 eta 16 urte bitarteko 31 neska-mutilek Urtuellako Triano auzoan dagoan Argintza etxean igaro dabez egun horreek. Eta uztailaren 3tik 9ra, San Fausto PBko Basauriko 'Kumeak' taldekideak kanpamentuan izan dira Anuntzetan (Araba). Guztira, 60 gaztetxo inguruk eta begiraleek parte hartu dabe esperientzian.