Barriak
Etiquetado como: San Bizente Martiria
Kontzertuak Barakaldoko eleizetan Karmeneko Amaren omenez
Bizkaiko hainbat herritan ospatzen dihardue jaiak euren zaindaria dan Karmeneko Amaren eguna dala-eta. Atzo izan zan egun nagusia eta askotariko ekitaldiak izan ziran Santurtzi, Plentzia eta Barakaldon. Hemen, datozan egunetan be izango dira jarduerak, besteak beste kontzertuak.
Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Karmeneko Amaren eguneko ospakizunak
Bihar -uztailak 16, domeka-, Karmeneko Amaren, itsas gizon eta emakumeen zaindariaren eguna ospatuko da. "Asko emon, gehiago merezi" goiburua proposatu dabe aurton Gotzainen Batzarreko «Stella maris» sailetik (Itsas Apostolutza). Mons. Luis Quinteiro Fiuza Itsas Apostolutzarako gotzain sustatzaileak adierazo dauanez, goiburu esanguratsua da, izan be, "itsas gizon eta emakumeek asko emoten dabe". Hain zuzen be, "arrantzak, merkataritza-nabigazinoak, mercantzia-garraioagaz edo bidaiari-trafikoagaz, itsas gizon eta emakumeen lanak munduko biztanleriarentzat ongizatea dakarrela islatzen …
Meza kantatua eta 'Orfeón Durangués' taldeare kontzertua, gaur, Lekeition
Orfeón durangués abesbatzak jardungo dau gaur arratsaldez Lekeitioko basilikan. Aurretik, 19:00etako Eukaristia girotuko dau eta meza amaitzeaz batera, 20:00etan, kontzertua izango da, askotariko estiloetako musika entzuteko aukeragaz. Fernando Urain Oñederrak zuzenduko dau eta Maite Molinak (pianoa) eta Andres Tejok (gitarra eta baxua) lagunduko deutse.
Pavao Mašićek emongo deutso hasiera, bihar, "Jose Mari Eguileor" organo-jaialdiari
Mundakako Andra Mari eleizan, kontzertua ospatuko da bihar -zapatua- 20:00etan, ""Urdaibaiko Organoak–Joxe Mari Eguileor” musika-jaialdiaren barruan, Busturialdea-Urdaibai landa-eremuaren garapenerako "Urremendi" Alkartearen eskutik. Pavao Mašićek (organoa) jardungo dau eta, beragaz batera, Idoia Anzorandia, Aitor Etxebarriazarraga eta Ibai Amillategi bertsolariek.
Sestaoko "Gaztederrak" taldearen kanpamentua, Zallan
Sestaoko "Gaztederrak" taldeko 23 neska-mutil eta 8 begirale kanpamentuan izan dira, Zallan, uztailaren lehenengo egunetan.
Maribe Bengoetxea eta Petra Barrientos: Misinoari eskainitako bizitzak
BIlboko Abandoko San Bizente Martiria parrokiako Hego Berria taldeak eta Mufungaren Adiskideak Fundazinoak deituta, Kongoko Errepublika Demokratikoan misiolari izandako batzuk, Misinoetarako ordezkaritzako kideak eta gure artean oporretan dagozan misiolari bi alkartu dira San Bizente parrokiaren 'Bengo leku' lokaletan.
Udarako irakurgaiak
Beste urte batez, udaldiagaz batera, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) sasoi honetarako hainbat irakurgai aukeratu dau, honako honeen laguntzagaz: Fernando Allende, Galo Bilbao, Sebas Gartzia Trujillo eta Javier Oñate.
Argitaratu da "Presbyterium" aldizkariaren ale barria
Kurtso amaieran ohikoa danez, Ministerio Ordenaturako Eleizbarrutiko Idazkaritzak "Presbyterium" agerkaria argitaratu dau. Hogeta hamabosgarren ale honetan -postaz bialtzen dihardue hartzaileei-, Idazkaritzak 2022-2023 kurtsoan izan dauan jardueraren inguruko barriak emoten ditu eta datozan hilabeteetan nabarmenduko diran datak be aitatzen dira.
`Jainkoaren Herriaren Otoitza´, parrokietarako lagungarriak euskeraz
"Jainkoaren herriaren otoitzak" Bilboko Eleizbarrutiko "Euskal baliabideak" taldearen lanaren emaitza da. Jose Mari Rementeria abadeak prestatu ditu otoitzok, Lontzo Zugazaga Euskera Saileko Bilboko Eleizbarrutiko zuzendariaren ikuskapenagaz. Jakinbide Eleizbarrutiko liburu-dendan eskuratu daitekez paper-euskarrian.