25-10-2025 Sábado, XXIX semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 150 andereño eta maisu barri Bizkaian
24.10.2025

150 andereño eta maisu barri Bizkaian

Bilboko Euskalduna jauregian ospatuko da gaur arratsaldeko 19:00etan BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolako Haur eta Lehen Hezkuntzako XIII. promizinoko graduatuen graduazino-ekitaldia. On Joseba Segura gotzaina buru dala ospatuko da 158 hezitzaile barrion unibertsitate-heziketari amaiera emongo deutsan saioa. 

Gaur arratsaldez ospatuko da BIlbon Begoñako Andra Mari Unibertsitate Eskolako Haur eta lehen Hezkuntzako XIII. promozinoko irakasle barrien graduazino-ekitaldia.

Graduatuak, euren senideak eta irakasleak batuko diran ekitaldian, aldi akademikoari amaiera emoteaz batera, bizitza profesionalari hasiera emongo deutse. Dagoeneko, graduatuen erdia baino gehiago lanean da laneratze-bekei esker, Jone Ozerinjauregi zuzendariak azaldu dauanez.

Pertsonak heziz

Lau urtez, BAMen, bere nortasunaren adierazgarri diran balioetan hezi dabez maisu eta andereño barriak. Funtsezko zutabe izan dira, gizarte eradaketaren aldeko konpromisoa, parte-hartze eraginkorra alkartean eta alkartasuna. Era berean, eskolak euskeraren eta euskal kulturaren zabalkundean ahalegin bizia egin dau, testuinguru kulturaniztunean jarduteko gaituta dagozan profesionalak heziz.

Ekitaldian, On Joseba Segura Bilboko eleizbarrutiko gotzaina izango da buru eta eleizbarrutiko, Deustuko unibertsitateko ordezkariak eta gizarte eragileak izango dira bertan, erakundeen babesa emones hezitzaile barrioi.

Graduazinoa une hunkigarri eta esanguratsua da, hezitzaileen ibilbide akademiko eta pertsonala autortzeko. Euren irakasle, senide eta lagunen babesagaz lortu dabenaren autorpena da.

BAM