13-06-2025 Viernes, X semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 75. urteurrena 5 19 egunez egiteko 300 kilometroko ibilbidea planifikatzen
11.06.2025

19 egunez egiteko 300 kilometroko ibilbidea planifikatzen

Atzo batzartu ziran BizkaiBira ekitaldiko 19 egunetako jarduerak koordinatuko dabezan eta laguntzaile-lanetan ibiliko diran pertsonak. Ez da erraza 302,05 kilometroko erromesaldia antolatzea. Ezinbestekoak dira logistika zehatza, dozenaka alkarteakazko koordinazinoa eta arlo espiritual, fisiko eta komunitarioa buztartuko dituan ikuspuntua. Bizkaiko bikaritzak zeharkatuko dituan ekitaldia eratu, lekuko alkarteakaz ibilbide eta jarduerak egiaztatu eta gaua emoteko lekuak eta logistika kudeatu ondoren, egunez egun antolakuntzan arituko diran boluntarioak alkar ezagutzeko eta zereginez jabetzeko aukera izan eben. Ekainaren 20tik aurrera jakingo da zenbat lagunek bizi gura dauan esperientzia hau.

Ekanaren 25etik aurrera, Bilboko eleizbarrutian esperientzia aparta bizi izango da: BizkaiBira. Eleiz errealitate desbardinak alkartzea eta alkarregaz otoitz egitea da ekimenaren helburua. Era berean, Bizkaiko izadia eta kultura material eta immateriala ezagutzeko aukera emongo dau.

Maria Manrique BizkaiBiraren antolakuntzarako taldekidea atzoko batzarrean

Ekainaren 20an amaituko da izena emoteko epea

Ibilaldian parte hartu gura dauanak iOS zein Androiderako prestatutako aplikazino ofizialean emon behar dau izena. Antolakuntzatik aholkatu dabenez, app-a jatsi eta partaide bakotxari ondoen jatorkon formatuan izena emotea da egokiena. Ekainaren 20ra arte dago zabalik izena emoteko epea, beraz, aukera aprobetxatzeko unea da!

Bizkaiko bikaritza eta alkarteak zeharkatuko dituan ibilbidea

BizkaiBira ez da ibilaldia bakarrik, Bizkaiko bikaritza eta lurralde gehienak zeharkatuko dituan osoko esperientzia baino. Etapa bakotxean, alkarrizketa, otoitza eta bizikidetza sustatuko dira partaideen artean, parrokia alkarteen arteko loturak estutuz eta eleizbarrutiko eleiz bizitza agerian jarriz. 

Beste batzukaz batera fedea bizitzeko eta izadiaz gozatzeko aukera

BizkaiBira fedea mobimentuan, Bizkaiaren edertasunaz jabetuz eta hainbat lekutako jentea bidelaguntzat hartuz, bizitzeko deia da. Alkarte-sena barritzeko, otoitzean sakontzeko eta etaparen helmuga izango diran parrokia eta alkareen abegiaz gozatzeko aukera da.

BizkaiBirako etapak
BizkaiBirako etapak

Interesguneak

Egunez, Bizkaiko geografiako hainbat interesgune bisitatuko da. Alkarren Barri aldizkariak horreetako batzuen barri emon dau kurtso honetan.

Ayer tuvo lugar la reunión con los coordinadores de las etapas