22-11-2024 Viernes, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 2024ko azken ‘Astekoak’
24.12.2023

2024ko azken ‘Astekoak’

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

2024ko azken ‘Astekoak’, datorren asteko kurtsoko laburpen orokorraren aurretik.

Timothée Nkonde, Association Amis de Mufunga alkarteko presidentearen bisita Bizkaira.

Timotheek, Kongoko EDan jardun izan daben misiolariak eta gotzaina agurtu ditu.

Eleiza, zertarako?

Gotzaina, Bidebarrieta kulturgunean

https://www.youtube.com/live/xCi474oe25A?si=YsNWdgDa0XZ80sx8

Dani Alvarez eta Mikel Reparaz kazetariek gidatu dabe alkarrizketa.

Aniztasun Erlijiosorako Bilboko Mahaia

Eusko Jaurlaritzak autormena egin deutso Aniztasun Erlijiosorako Bilboko Mahaiari

Miguel Angel Esnaola Mahaiko kideetako batek jaso eban saria.

Kaleetan nabarmentzen dan giza aniztasuna nabarmendu eban.

Bisita egoitzetara

Gotzainak bisita egin deutse Abandoko San Bizente abade-etxean eta Erruki-etxean dagozan abadeei.

Asisko San Frantziskok Greccion lehen aldiz eratu eban jaiotzaren 800. urteurrena

Jose Mª Arregi frantziskotarrak berbaldia eskaini dau urteurren hori dala-eta.

Eta Jatorki abesbatzak kontzertua eskaini eban Asociación Retina Bizkaia Begisare allkartearen alde.

Zidarrezko Ezteguak ospatzen diharduan Iralako koralak be kontzertu solidarioak eskaini ditu.

Gabon-agurra

Gotzainaren Gabon-agurra

Gogoan izan ditu Lurralde Santuko eta munduko hainbat lekutako biktima errugabeak.

Belengo Bakearen Argia jasotera joan zan hainbat gaztez inguratuta zoriondu deuskuz Gabonak.

‘Astekoak’ egiten dogunon izenean, Gabon on!