01-05-2024 Miércoles, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Kontzertu solidarioak Iralako San Antonio koralaren eskutik
23.12.2023

Kontzertu solidarioak Iralako San Antonio koralaren eskutik

Abenduaren 26an beteko dira 25 urte Iralabarriko San Antonio koralak lehenengo kontzertua emon ebanetik eta hori ospatzeko Gabonetako emonaldia eskainiko dabe bihar -abenduak 23, zapatuz- TAU fundazinoaren alde (genero-indarkeriaren biktima diran emakumeen harrera-etxea), CIPEMegaz batera, Iralako frantziskotarren parrokian, 20:00etan.

Hogeta bost urteko historian, San Antonio koralak kontzertu ugari eskaini dau Euskal Herrian eta estatuan, eta, besteak beste, Portugalen, Txekiar Errepublikan edo Estatu Batuetan. Aitagarria da, Israel eta palestirnar lurraldeetan egin eban bira eta Jerusalemeko Hilobi Santuko emonaldia.

Gizarte eta onegintzazko kontzertu ugari eskaintzen dabe

Hurrengo hitzordua zapatuz -abenduak 30- izango da, 20:45etan, jesuitek Bilbon daben egoitzako eleizan (Aiala kalean, El Corte Ingles dalakoaren ondoan), Lupus Eritematoso Sistémico alkartearen alde, Radio Nervionen laguntzagaz.

 Cáritas Bizkaia erakundearen alde

Urtarrilaren 4an, Begoñako basilikan 19:45etatik aurrera eskainiko dauan “Gau magikoa Urte Barrian” kontzertua Cáritas Bizkaia erakundearen alde izango da.

Coral San Antonio de Iralabarri