01-05-2024 Miércoles, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Gotzainaren Gabonetako zorion-agurra
22.12.2023

Gotzainaren Gabonetako zorion-agurra

On Joseba Segura Bilboko gotzainak, Bilboko Eleizbarrutiko Seminarioan grabatutako Gabonetako zorion-agurrean, gogoan ditu Lurralde Santuko eta munduko beste hainbat lekutako biktima errugabeak. Joan dan domekaz Bilboko San Bizente parrokiara Belengo Bakearen Argia jasotzera joan ziran gazte batzukaz batera, gotzainak Gabonetako zorion-agurra zabaldu dau, "egunotan guregana helduko dan" Bakearen Argi horrek "gure artean argi egin" daiala eskatuz. 

Jaiotzeaz arduratzen ez dana, hiltzeaz arduratzen dala esan eban olerkariak.

Belengo umea barriro jaio da eta Beragaz geu be barriro jaio gaitezala gura dau.

Aurton,  Lurralde Santuan eta munduko beste hainbat lekutan euren ontasunaren irudipenean justifikatuta hiltzen dabenen esku bizia galtzen diharduenak ez ahaztera garoaz.

GABON ON!

Bakea lurrean neguko gauaren erdian makal sentituta, jainkozko distirak bilatu eta horreen atzetik joatea gura dabenei!

+On Joseba Segura

Bilboko gotzaina

2023ko Gabonak
El obispo en un momento de la grabación del mensaje de Navidad