01-05-2024 Miércoles, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Fede-zabalkunde eta Katekesia 5 Otoitzak Gabonetan mahaia bedeinkatzeko
21.12.2023

Otoitzak Gabonetan mahaia bedeinkatzeko

Fede-zabalkunde eta Katekesirako Eleizbarrutiko Ordezkaritzako ume eta gazteen sailak otoitzak prestatu ditu Gabonetan, hain zuzen be, Gabon gaueko afarian, Jaunaren jaiotzaren eguneko bazkarian, Gabon zahar gaueko afarian eta Urte barriko bazkarian, mahaia bedeinkatzeko.

Abendualdian eta Gabonetan ohikoa danez, askotariko lagungarriak helduko dira kristau alkarteetara. Kasu honetan, azaldu dabenez, ez dira “umeentzako” bedeinkpenak, umeak egon ala ez, mahaiaren inguruan batzen diran senideek egitekoak baino. “Egunotan mahai beraren inguruan jarten garan guztiontzako jarduera da. Aurkeztu proposamen hau alkarteko heldu eta familiei”:

Gabon on!