Egutegian jasotako lehenengo jardunaldia irailaren 28an izango da: Caritasen eta parrokien aldeko kanpaina. Urriaren 5ean, Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Eguna eta Diakonotzaren Eguna ospatuko da; urriaren 19an, DOMUND Eguna.
Azaroari dagokionez, hilaren 2an, Gizakia Helbururi eskainitako eguna ospatuko da; 9an, Eleizbarrutiaren Eguna; 10ean, Oroimenaren Eguna, Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzak (Bake eta Adiskidetzea= sustatuta eta azaroaren 16an, Pobreen Munduko Eguna.
Abenduaren 8an, Seminarioaren Eguna; 21ean, Caritasen Gabonetako kanpaina eta 28an, Familiaren Eguna.
2026
2026ko urtarrilaren 1ean, Bakearen aldeko Munduko Otoitz Eguna ospatuko da. Hilaren 18an, Ume Misiolariak kanpaina ospatuko da eta 18tik 25era, Kristinauen Batasunaren aldeko Otoitz Astea.
Otsailaren 2an, lekaide eta lekaimeek Biziera sagaratuaren eguna ospatuko dabe; 8an, Esku Elkartuak erakundeak sustatutako gosearen aurkako kanpaina (borondatezko baraua barikuz, hilak 6) ospatuoko da eta 21ean, Bake eta Adiskidetzearen Eguna.
Martxoaren 15eko kanpaina, Eleizbarrutietako Misinoen eta parrokien aldekoa izango da.
Martxoaren 22an, Caritasen beste kanpaina bat egingo da.
Apirilaren 3an, Bariku Santuz, leku santuen aldeko aita santuaren diru-batzea izango da eta apirilaren 26an, Gizalegezko Lanaren aldeko Eleizbarrutiko Eguna eta Bokazinoen aldeko Munduko Eguna eta Sorterriko Bokazinoen Eguna, Fede-zabalkunde eta Katekesirako, Misinoetarako eta Bokazino Pastoraltzarako ordezkaritzek antolatuta. Maiatzaren 10ean, Gaixoaren Pazkoa ospatuko da.
Maiatzaren 17an, Komunikazinoen Munduko Egunagaz batera, jardunaldi barria ospatuko da: ekonomia-ardurakidetasun eta gardentasunaren eguna. Maiatzaren 24an, Ekintza Katolikoaren eta Laikoen Apostolutzaren Eguna (Mendekoste) izango da eta hilaren azken egunez, Pro Orantibus klausurako ordenen eguna.
Ekainaren 7an, Gorpuzti-eguna (Maitasunaren Eguna) izango da. Kurtsoko azken jardunaldia, Aita Santuaren Eguna, ekainaren 29an ospatuko da eta San Pedroren Oboloari dagokio.
Agindutako diru-batze konpartituak
Joan dan kurtsotik aurrera, hiru domekatan kanpaina konpartituak egiten dira: Caritasen iraileko kanpainaren, Eleizbarrutietako Misinoen martxoko kanpainaren eta ekainaren 29ko Aita Santuaren egunez batutako diruaren erdia aitatutako erakunde bakotxarentzat izango da eta beste erdia parrokientzat.
2025-2026 kurtsoan kontuan hartu beharreko beste egun batzuk
Irailak 20: Abdon Rodriguez Hervasen abadegintza, Gueñeseko Andra Mari parrokian.
Irailak 27: Pastoral kurtsoaren hasiera (GOAZEN), Elorrion.
Urriak 25: Eleizbarruti arteko ekitaldia, Bilboko eta Donostiako eleizbarrutien 75. urteurrena dala-eta.
Azaroak 9: Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurreneko ekitaldien amaiera, Santiago katedralean (19:00).
Abenduak 28: Jubileuaren amaierako ospakizuna.
Azaroak 15: Pobreen Munduko Eguna PME. Gizarte Jubileuaren amaiera.
Abenduak 19: Belengo Bakearen Argia.
2026
Otsailak 21: Bake Topaketa.
Apirilaren 2tik 4ra: Gazte Pazkoak.
Apirilak 26: Gorka Deuna.
Maiatzak 28: Abadegintzen urteurrenak.
Ekainak 6: Maitasunaren Eguna.
Ekainak 6: Gorpuzti-eguneko gaubeila, Santiago katedralean, 19:00etan.