18-05-2024 Sábado, VII semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Zurbaranbarriko Goiuriko Andra Mari eleizaren 50. urteurrena
19.06.2023

Zurbaranbarriko Goiuriko Andra Mari eleizaren 50. urteurrena

Asteburuan, Bilboko Zurbaranbarriko Goiuriko Andra Mari parrokiak Urrezko Ezteguak ospatu ditu. Jardueraz beteta egon da asteburua eta, hasteko, zapatu goizez artisau-lanen azoka -marmeladak, egurrezko grabatuak...- egin zan, auzoko hainbat lekutan. Aldi berean, argazkien erakusketa jarri eben, Josune Larrakoetxea Fede-zabalkunde eta Katekesirako Artagan Pastoral Barrutiko P(PB) arduradunak azaldu ebanez, "50 urteotan alkartean bizi izandako uneak jasoz".

Parrokiaren Urrezko Ezteguen ospakizuna, zapatu arratsaldez hasi zan. Orduan, umeak izan ziran protagonista makina bat jarduera egin zalako eurei zuzenduta: globoflexia, aurpegiak margotzea, animazinoak…

Goiuriko Andra Mari parrokiaren 50. urteurrena
Goiuriko Andra Mari parrokiaren 50. urteurrena
Goiuriko Andra Mari parrokiaren 50. urteurrena
Goiuriko Andra Mari parrokiaren 50. urteurrena
Goiuriko Andra Mari parrokiaren 50. urteurrena

Domeka

Atzo -domeka- ospatu zan urteurreneko ekitaldi nagusia. Argazkien erakusketa ikusgai izan zan eleizako horman eta 12:00etan, urteurreneko Eukaristia ospatu eben. Josune Larrakoetxeak azaldu dauane, ohiko parrokoek emon eben alkar-meza eta, eurakaz batera, “gure alkartean arrastoa itzi dauan beste hainbatek”.

Goiuriko Andra Mari parrokiaren 50. urteurrena
Goiuriko Andra Mari parrokiaren 50. urteurrena
Goiuriko Andra Mari parrokiaren 50. urteurrena

Bedeinkapenaren ostean, ekitaldia girotu eban musika-taldea egoan kanpoaldean. Parrokiako patioan egin zan paella erraldoia banatu eben bazkaltzeko. Oroitzapenak batera jarri ebezan, bingoa egin zan, txisteak kontatu, dantzaldiren bat edo beste,,,. “alkarteak merezi dauan primerako asteburua igaroz”.

Goiuriko Andra Mari parrokiaren 50. urteurrena
Goiuriko Andra Mari parrokiaren 50. urteurrena
galeria ikusi (13)