06-05-2024 Lunes, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Ekintza Katoliko Orokorreko gazte sektorearen kurtso amaierako topaketa
19.06.2023

Ekintza Katoliko Orokorreko gazte sektorearen kurtso amaierako topaketa

Atzo -domeka- EKO-ACG (Ekintza Katoliko Orokorra) gazte sektoreak kurtso amaiera ospatu eban. Mobimentuko gazteen taldeak alkartu ziran, udako jarduerei ekin aurretik, kurtsoari amaiera emoteko Areetako Mesedetako Ama parrokian. 

Azken hilabeteetan taldeetan landutakoa batera jarri eben eta alkarri adore emon eutsen udako jardueretan parte hartzeko. Gainera, 2023-34 kurtsoan alkarregaz geingo dabezan jardueren inguruan ados jarri ziran.

EKO-ACG mobimentuko gazteen topaketa

Frantzisko Aita Santuak gazteakaz izandako alkarrizketari buruzko bideo-foruma egiteaz batera, otoitz egin eben, mahaiaren inguruan jarri eta gauzak banatu eta jolastu. 

Topaketari amaiera emon eta kurtsoagaitik eta egunean bizi izandakoagaitik Jainkoari eskerrak emoteko Eukaristian parte hartu eben Mesedetako alkarteagaz batera. Josema Incierte EKO-ACG mobimentuko Eleizbarrutiko arduradunak nabarmendu dauanez, “egun alaia izan zan, sakona be bai, eta Jesus ezagutzen eta inguruan ezagutzera emoten jarraitu gura daben gazteek bat egiteko aukera izan eben. ESKERRIK ASKO!!!”.