Azoka, antolatzaileen esanetan, oinarrizko eremu bihurtu da gazteei euren denpora eta gaitasuna gizartearen esanetara jartzeko aukerak aurkezteko. Aukera horreek, Deustuko Unibertsitatearen konpromisoaren harira eta San Inazioren ohituragaz bat, gizarte zuzentasunari eta balio solidarioen sustapenari lotuta dagoz. “Deusto Campus Solidaridad” da ekitaldi honen eragile nagusia eta bertan gizarte auzietan eraginkortasunez lagundu gura daben gazteak eta euren lana boluntarioei esker burutzen daben erakundeak batzen dira.
Jarduera honen bidez, ikasleek zuzenean ezagutzen dabez boluntario lez jarduteko aukerak, izan be, Deustuko Unibertsitatearentzat, “boluntario-lana gizartean konprometitzeko eta besteen ongizatearen alde egiteko biderik ahaltsuenetakoa da”.
Boluntario-lanaren bidez zenbat arlotan jardun geinken agertzen jaku azokan: ahuleziazko egoeran dagozan umeei zuzendutako heziketa-ekintzak, ingurumena zaintzeko egitasmoak, alkarte osasunaren sustapena, laguntza krisialdietan…