05-05-2024 Domingo, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Kultura 5 Itsaspeko Ama Birjinaren tronuratzearen 60. urteurrena Gaztelugatxen
08.09.2023

Itsaspeko Ama Birjinaren tronuratzearen 60. urteurrena Gaztelugatxen

Datorren domekaz, irailak 10, Begoñako Ama Birjinaren Itsaspeko Tronuratzearen 60. urteurrena ospatuko da Gaztelugatxeko San Joanen. Domekan bertan, goizeko 11:00etan, hainbat itsasontzi abiatuko da Bermeoko portutik Gaztelugatxeko San Joaneraino eta eguerdiko 12:00etan Eukaristia ospatuko da monolitoan eta, ondoren, lore-eskaintza egingo dabe.

Urpeko Begoñako Ama Birjinaren prozesinoa Bermeotik igaroten orain dala 60 urte (UJBAT artxiboa).
Urpeko Begoñako Ama Birjinaren prozesinoa Bermeotik igaroten orain dala 60 urte (UJBAT artxiboa).

Historia

1963an, Urpeko Jardueren Bizkaiko Alkarte Txangozaleak (UJBAT) Begoñako Andra Mariaren irudia ipini eban Gaztelugatxeko San Joanen inguruko uretan. Harrezkero, hainbat jarduera ospatu eta itsaspeko erromeria egiten da.

Urperatutako eskultura, Joaquin Lucarini eskultoreak egindako Begoñako Andra Mariaren kopia da. Artista honek Deustu auzoko “Tigrea” eraikina burutzen dauan eskultura be egin eban.

Brontzezko eskultura 12 metroko sakoneran dago, berunez betetako 850 kiloko oinarriaren gainean. Ama Birjinaren irudia 10-12 metroko sakoneran tronuratu eben Gaztelugatxen, hau da, urpekariek ikusteko moduan. Horregaitik, itsasbehera danean, nahiko erraz ikusi daiteke. UJBATekoek buia bat jarri dabe itsaspeko irudiaren kokapena zehazteko.