22-02-2025 Cátedra de San Pedro
Bizkeliza 5 75. urteurrena 5 75. urteurreneko erakusketa ibiltaria, Villaverden
22.02.2025

75. urteurreneko erakusketa ibiltaria, Villaverden

'Gogoratu, bizi, amets egin' erakusketa ibiltariak 75 urteotan eleizbarrutian bizi izan diran gertaera gogoangarrietako batzuk jasoten ditu. Erakusketa ikusgai dago Villaverdeko (Kantabria-Bilboko eleizbarrutia) martxoaren 3ra arte. Gero, Balmasedako San Severino eleizara eroango dabe martxoaren 14ra arte eta ostean Sodupeko San Bizente Martiria eleizan jarriko dabe.

Argazkiez, gertaera gogoangarriez eta idazkiez osotutako erakusketak 75eko gertaera esanguratsu batzuk jasoten ditu. 

Paneletan, QR kodeak dagoz; horreen bitartez ikus-entzunezko materialetara sartzeko aukera emoten da, hain zuzen be, beren-beregi 75. urteurrenerako prestatu dan webgunean agertzen dan denporaren-lerroak azaltzen dauan eleizbarrutiko historiara. 

Hamar panel dagoz erakusketan eta azkena zuriz, bisitariek etorkizunari begira dabezan ametsak idatzi daiezan.

Edukiak

Lehenengo panelan, eleizbarrutiaren historia aurkezten da. Atzera egin beharra dago lehenengo arrastoak aurkitzeko, arkeologia-indusketek, gorde izan dan historia-arte ondareak, agiriek eta sakramentu-agiriek agertzen dabenez.

Parrokiek, kofradiek, kongregazinoek eta alkarteek Bizkaiko kristau alkartearen garrantzia islatzen dabe. Ermita eta eleizek, askok patronatu laikoa dau, eratu eben herritarren eremua eta bizitza osoa.

Hamargarren panela, azkena, zuriz dago, “Etorkizunari begira” goiburuagaz, bisitariek euren ametsak idatzi daiezan. 

Exposición en Villaverde

Honan etiketatuta: