“Oroitu, bizi, amestu” erakusketa IV. bikaritzara eroan dabe eta Galdakaoko Andra Mari eleizan ikusi daiteke.
Lekualdatze hau esanguratsua da, oraindik erakusketa jaso ez dauan bikaritza bakarrean, IV.ean, izango da-eta ikusgai. Holan ixten da zikloa eta erakusketak bikaritza guztiak bisitatuko ditu bere ibilbidea amaitu baino lehen.

Panlek, argazki eta irudi eta testuetara garoezan QR kodeen bidez, Bizkaiko Eleizearen 75 urtetako fedea, ahalegina eta bilakaera agertzen dabe.
Ibilbide anitza
Azken hilabeteotan, erakusketari esker, milaka fededun eta bisitarik eleizbarrutiaren historiaren une gogoangarriak ezagutzeko aukera izan dabe.
Erakusketa Derioko Seminario Zentrumen ospatu zan Goazen 2024 kurtsoaren hasierako ekitaldian inauguratu zan eta VI. bikaritza honetara urtea amaitu baino lehen bueltatuko da.
Hainbat lekutan egon da ikusgai erakusketa: Derion, Bilbon (Begoñako gogarte etxea, Begoñako basilika eta San Bizente Martiria eleiza), Enkarterrin, Villaverden, Balmasedan, Sodupen, Trapagaranen, Portugaleten Barakaldon (BEC eta San Bizente Martiria eleiza), Bermeon, Lekeition, Ondarroan, Markinan eta Santiago katedralean.

Erakusketak badau une esanguratsu bat, hain zuzen be zuriz dagoan azken panela. “Etorkizunari begira” izenburua dauan eremu honetan, gura dauanak idatziz itzi leikez etorkizuneko Eleizari dagokionez dituan itxaropen, ideia eta irrikak. Holan, erakusketak, iraganari begiratzeaz batera, orain aldi honetan osotzen da alkarlanean, etenbarik hazten dan alkarte ondarea eratzeko.
Erakusketa Galdakaon dala, IV. bikaritzakoek bat egin leikie alkarte gogoeta honegaz eta euren arrastoa itzi eleizbarrutiaren historia bizian.
Ziklo bati amaiera emongo deutsan erakusketa ibiltaria
Erakusketa katedraletik Andra Mari eleizara lekualdatzeak Eleizaren izaera ibiltari eta misiiolaria irudikatzen dau. Erakusketak IV, bikaritzan jarraituko deutso bere ibilbideari, eta Galdakaotik Urkiolara joango da eta handik Elorriora.
Eleizbarrutitik deialdia egin dabe IV. bikaritzak parrokiak, alkarteak eta fededunak Galdakaoko Andra Mari elizara joan daitezan erakusketa bisitatu eta guztion egitasmo honetan parte hartu dagien.







