27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 800 gazte baino gehiago, Bilbao, Ermua eta Orduñako topaketetan
11.03.2024

800 gazte baino gehiago, Bilbao, Ermua eta Orduñako topaketetan

III. eta VII. bikaritzetako (Bilbao, Basauri eta Etxebarri) 300 neska-mutilek parte hartu eben atzo, San Inazio Pastoral Barrutian ospatu zan Bika Egunean, hau da, 9 eta 14 urte bitarteko ume eta gaztetxoen topaketan. Beste alde batetik, IV-V bikaritzetako gaztetxo eta gazteen taldeetako kideak eta Herrialdea eskaut taldeetakoak Ermuan batu ziran urteroko topaketan. Gainera, VI. bikaritzako 100 gazte inguruk asteburuko egonaldia egin dabe Orduñan.

400 lagun inguru batu zan Ermuan, gazte eta gaztetxoen topaketan

“Sustatu zure gaitasunak eta lotu arrastoari” goiburua ardaztzat hartuta batu ziran atzo Ermuan IV. eta V. bikaritzetako eta Herrialdea eskaut taldeetako 360 gazte.

Bika 2024 Ermua

Barriz alkar aurkitzeko, adiskide barriak egiteko, itxaropenerako, baterako egitasmoa sustatzeko, dantzan eta jolasean egiteko eguna, azken baten, “barriro jaioteko eguna, munduak ezinbesteko dauan argi izateko”.

Bika 2024 Ermua

Alex Alonso IV. bikaritzko lurralde bikarioak, Jose Mari Kortazar V. bikaritzako lurralde bikarioak eta Txomin Alonso Ermuko parrokoak parte hartu eben Santiago Apostolua parrokian ospatu zan Eukaristian.

Bika 2024 Ermua
Bika 2024 Ermua
Bika 2024 Ermua

Era bateko eta besteko jardueren bidez, Jesusek gaur egun eurentzat dauan mezua ezagutu een: “Jainkoak munduari emoten deutsan erantzun gara”. “Jainkoak nekatu barik deitzen gaitu”. “Gure doeek, ezinezkoa gertagarri bihurtzen dabe, Jainkoaren argi garalako. Erreinuaren hazi gara, aniztasun gara alkartasunean eta Jainkoaren maitasunaren agerpen gara munduan”. 

300 lagunetik gora Bika Egunean, Bilbon

Bika eguna Bilbao

“Enchúfate a la luz/Argitan blai” goiburuaren haritik batu zan atzo -domeka- Bilboko III eta VII. bikaritzetako 10 eta 18 urte bitarteko 300 gaztetxo eta gazte inguru, aurton antolatzaile izan dan San Inazio Pastoral Barrutian (PB) Bika Eguna ospatzeko. 

Bika eguna Bilbao

Egunari hasiera emoteko, Eukaristia ospatu eben Loiolako San Inazio parrokian, Kerman Lopez bikario nagusia buru zala. Kermanek dei egin eutsen gazteei, Jesusen antzera, jokatu, gauzak batera jarri eta banatu eien. 

Ospakizunaren ostean, 10 eta 14 urte bitarteko gaztetxoek ginkanan parte hartu eben eta 15 eta 18 urte bitartekoek PBko gizarte erakundeen (Gizakia Fundazinoa, Caritas San Inazio eta Bilbotik Perura) jarduera hobeto ezagutzeko aukera izan eben. 

Bika eguna Bilbao
Bika eguna Bilbao

Bazkalostean, eskulan, musika eta dunba tailerrak egin ebezan Jainkoaren Ama ikastetxean, egunari amaiera bikaina emonez.

Datorren kurtsoan, Abando-Albia PBan egingo da.

VI. bikaritzako taldeen asteburuko egonaldia Orduñan

VI. bikaritzako hainbat taldek asteburuko egonaldia egin dau Orduñan, Josefinoen ikastetxean. 

Elaiak (Sopelana), Izarberri (Plentzia), EKO-ACG (Astrabudua), Bidazti (Areeta) eta Biltoki (Leioa) taldeetako 96 lagun -10 eta 17 urte bitarteko 70 gazte eta gaztetxo inguruk tentazinoen gaia landu eben “jardunbideen, jokoen eta Jesusek basamortuan emon ebazan 40 egunen ingurukoak kontatzen deuskuzan Garizuma-aldiko ebanjelioaren bidez”. “Charlie eta txokolate-fabrika” pelikula aukeratu eben asteburua girotzeko. 

Asteburuko egonaldia VI. bikaritza
Asteburuko egonaldia VI. bikaritza
Asteburuko egonaldia VI. bikaritza
Encuentro de juventud, ayer en Ermua