28-04-2024 Domingo, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 `martxoak8mujeres´ ekitaldiko argazkiak
11.03.2024

`martxoak8mujeres´ ekitaldiko argazkiak

Martxoaren 8an, barikuz, Bilboko Eleizbarrutiak 8 emakumeri autorpena eskaini eutsen VI. ekitaldia ospatu dauan 'martxoak8mujeres' saioan, Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian. Gotzainak ezin izan eban parte hartu, Madrilen egoalako Gotzainen Batzarraren Osoko Bilburan, baina mezua bialdu eban grabatuta eta, besteak beste, "ospakizun honegaz benetan bat egiten dot" esan eban. Ekitaldiaren inguruan gehiago jakiteko: hemen. Argazkiak: hemen.

On Joseba Segura gotzainak bere mezuan adierazo ebanez, “nire autorpena emakumeoi, kide izateaz gainera, elementu kritiko, funtsezko, zarielako fedearen transmisinoan eta balio ebanjelikoen agerpenean”. 

Kerman Lopez bikario nagusiak hauxe eskatu eban esker oneko berbaldian:“emakumeen konpromisoa autortuz, onartu daigun Jainkoaren Espirituaren gidaritza, oraindik bardintasun beterako geratzen dan bidean aurrera egin daigun”.

Ekitaldia zuzenean emon zan web honen bidez:

https://youtu.be/cYQG4a75Gj8

https://www.flickr.com/photos/68132755@N08/albums/72177720315379479