28-04-2024 Domingo, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Carlos Gil Arbiolek emongo deutso amaiera Corpus Christiko berbaldi sailari
11.03.2024

Carlos Gil Arbiolek emongo deutso amaiera Corpus Christiko berbaldi sailari

Bihar -martxoak 12, martitzena-, Corpus Christi parrokiak kurtso honetarako antolatu dauan berbaldi sailari amaiera emongo jako. Carlos Gil Arbiol Deustuko Unibertsitateko Teologia-fakultatean Idazteuneko irakaslea izango da azken hizlaria eta "Jesusen espiritualtasuna, eredu sasoi barrietarako" gaiaren inguruan jardungo dau. Corpus Christi eleizan izango da (Licenciado Poza, 50), 19:30etan.

“Krisiaren aurrean, erantzuna, aldaketak eta… funtsezkora!” goiburuaren haritik ospatu dira berbaldiak Corpus Christi parrokian.

Parrokiatik dei egiten dabe GIl Arbiolen berbaldira joateko. Euren esanetan, “Jesusen bihotzaren eragileari buruzko sintesi goresgarri eta zehatza eskainiko deusku. Aldaketaz eta barritasunez betetako sasoi honetan, geure bihotza Nazareteko maisua lehenetsiz adoretzeko eta sendotzeko be balioko dau”.

Carlos Gil Arbiolen aurretik, honeek jardun dabe kurtso honetan: Fernando Prado Donostiako gotzainak; Fernando Perez Andreo Murtziako Institutu Teologikoko teologia-irakasle eta Murtziako Unibertsitateko Master-koordinatzaileak eta Miguel Ramon Viguri Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko irakasleak. 

Otsailean ospatu zan mahai-inguruan, Alex Alonso IV. bikaritzako lurralde bikarioak, Estrella Moreno Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) zuzendariak eta Belen Rodero Portugalete Pastoral Barrutiko ekipo ministerialerako kide eta Pastoraltzarako eta Unibertsitate Hedapenerako BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolako arduradunak “Etorkizuneko parrokiarantz joteko bidea” gaiaren inguruan jardun eben. 

Berbaldiak eta mahai-ingurua berreskuratzeko: hemen.

Carlos Gil Arbiol