28-04-2024 Domingo, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Astekoak, Eleizbarrutiko barri nagusiak
10.03.2024

Astekoak, Eleizbarrutiko barri nagusiak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

Eleizbarrutiaren autorpena 8 emakumeri

“Martxoak 8 Emakume” ekitaldia zuzenean eskaini da web orrialde honen bidez.

M8 2024
Aurton omenaldia jaso daben 8 emakumeak

Kerman Lopez bikario nagusiak autorpena egin deutse gotzainaren izenean Eleizbarrutian agertutako konpromisoagaitik.

Emakume horreen inguruko datuak emon dira astean zehar.

EGBaren Osoko Bilkura

On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzainak Espainiako Gotzainen Batzarraren 124. Osoko Bilkuranparte hartu dau.  

Idazkari Nagusiarena izan ezik, gainerako karguak barritu egin dira.

On Joseba Segura Bilboko gotzaina MIsinoetarako eta Eleizakazko Lankidetzarako Batzordeko presidente izendatu dabe.

On Joseba Seguraren esanetan, bere misino-esperientziari jarraipena emoteko era da.

Orain arte, Ekonomia eta Sostengatzerako Batzordeko arduradun izan da. 

Garizuma-aldiko berbaldiak

Bilbon, Getxon eta Gernikan.

Agustin Ortiz, Gernikako Andra Mari parrokian; Jaime Asenjo, Begoñan eta Carlos Olabarri, Karmeneko Ama parrokian. 

A. Josu Jimenez Etxabe klaretar misioilaria, San Luis Beltran parrokian.

“Laguntasuna Eleiza Behartsuari”

Askatasun erlijiosoari buruzko txostena aurkeztu dau.

Kerman López bikario nagusia, A. Jean Boniface Somda Burkina Fasoko abadea eta Jose María Gallardo Villares Laguntasuna Eleiza Behartsuari Fundazinoko zuzendaria izan dira ekitaldian.  

San Juan de Dios ospitalearen mendeurrena

1924an inauguratu zan Santurtziko San Juan de Dios ospitalea. 

Mendeurrenari buruzko argazki-erakusketa Santurtziko Torre Etxean.

Martxoaren 8an ospatu zan oroitzapenezko Eukaristia, Amador Fernandez probintziala buru zala eta Sergio Buiza lurralde bikarioak parte hartu ebala. 

Missa Secunda Pontificalis

Jatorki abesbazaren kontzertua Begoñako basilikan

Missa Secunda Pontificalis interpretatu eben, Miriam Cepeda organoan zala. 

Lorenzo Perosiren 1896ko lana da.

Eleizbarrutietako Misinoen kanpaina

Isa Matilla misiolari laikoaren lekukotasuna Balmasedan.

Eleizbarrutietako Misinoen kanpainan, Eleizbarrutiko misiolarien lekukotasunak parrokia eta pastoral barrutietan.

Bika Eguna

Bika Eguna Bilbon (III-VII bikaritzak) eta Ermuan (IV-VI bikaritzak).

Bilbon, San Inazio Pastoral Barrutian

Bika Eguna IV-V bikaritzetan

Tonbola solidarioa Zaldibarren.

Hauxe da Astekoak, Eleizbarrutiko asteko barriak