27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Isa Matilla misiolariak Balmasedan eskainiko dau, gaur, bere lekukotasuna
09.03.2024

Isa Matilla misiolariak Balmasedan eskainiko dau, gaur, bere lekukotasuna

Martxoaren 19an burutuko dan Eleizbarrutietako Misinoen aurtengo kanpainan, Eleizbarrutiko hainbat misiolarik bere lekukotasuna emongo dau parrokia eta pastoral barrutietan. Esate baterako, Ekuadorreko Manabi Probintziako Calcetan misiolari dan Isa Matilla laikoak Garizuma-aldiko berbaldia eskainiko dau Balmasedako San Severino parrokian, gaur, 19:30etan.

“Bide Barriak/Nuevos caminos” goiburuaren haritik ospatzen da aurton Misinoen eguna. Orain dala 75 urtetik gora euskal misiolariek hasi eben bideari lotutako bide barriak egiteko eta arakatzeko deia da. Esperientzia luze horrek erakusten deuskun guztia geure egiten laguntzea eta etorkizunari begira jartea da kanpainaren helburua.

Kanpainaren inguruko barri guztiak: hemen

El concierto tendrá lugar en la parroquia de San Severino