28-04-2024 Domingo, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Gazteen topaketak bihar -domeka-, San Inazion eta Ermuan
09.03.2024

Gazteen topaketak bihar -domeka-, San Inazion eta Ermuan

Bihar -martxoak 10, domeka-, III. eta VII. bikaritzetako parrokietako (Bilbao, Basauri eta Etxebarri) neska-mutilek 9 eta 14 urte bitarteko gaztetxo eta gazteak jai-giroan batzen dituan Bika Eguna ospatuko da, hain zuzen be, San Inazio Pastoral Barrutian, 10:00etatik 17:30etara. Gainera, IV-V bikaritzetakoak eta Herrialdeko taldeetako gaztetxo eta gazteak Ermuan alkartuko dira bihar. 

San Inazion

Bilbon ospatuko dan “Bika Egunari” hasiera emoteko, jokoak egingo dabez 10:00etatik 12:00etara. Ordu batean, Eukaristia ospatuko da ikastetxean; 14:00etan bazkaria izango da eta 15:00etatik 17:00etara, jolas-jarduerak egingo dabez egunari amaiera emon aurretik. Bostak eta erdi inguruan, euren lekuetara bueltatuko dira.

Antolatzaileek dei egiten deutse “neska-mutil guztiei topaketa honetan parte hartu daien”, aukera ona da-eta Bilboko hainbat lekutako adin bereko gazteakaz bat egiteko.

Bika Eguna III-VII 2024

Ermuan

Bihar -domeka-, IV. eta V. bikaritzetako taldeetako gazteak eta Herrialdea eskaut taldeetakoak alkartuko dira Ermuan. Arratialdea, Lea-Artibai, Busturialdea, Tabira, Amorebieta, Galdakao, San Miguel-Orozko, Gernika, Oiz Anbotokp eta Eskubeltz eta Txispeleta eskaut taldeetako haur, gaztetxo eta gazteak batuko dira -400 inguru- merkatu-plazan eta Arizmendi frontoian.

Bika IV-V

Egitaraua

Goizeko 11:00etan, harrera egingo da Santiago Apostolua parrokian eta 11:15etan, meza ospatuko da Alex Alonso IV. bikaritzako lurralde bikarioa buru dala. Jose Mari Kortazar V. bikaritzako lurralde bikarioak, Txomin Alonso Ermuko parrokoak eta Juan Reyero Tabirako diakonoak be parte hartuko dabe. 

Adinaren arabera banatuko dira taldeetan eta hainbat dinamika eta joko egingo dabe, egunerako aukeratutako goiburuaren haritik:  “pon tu dones en Marcha y súmate a la huella/Sustatu  zure gaitasunak eta arrastoari lotu”. Jainkoaren kreazinoan eta honen zaintzan ardurakide izateko deian sakontzea da helburua. Bazkalostean, musika eta jokoak izango dira. 

“Alkartzea, aniztasuna eta alkartasuna, munduan barri ona izatearen pozez betetako egunean. Gure baietza jasorako deiari, halabeharrez ez ezik, Berak deitu gaitualako, aintzakotzat hartu, gutaz fidatu eta gaitu egiten gaitualako batu garala konturatuz. Alkarregaz bide eginez Erreinua eraikitzen jarraitzeko”.

Mireia Oyarzabal eta Laida Masa Inurri taldeko begiraleek, Imanol Cornejo Eskubeltz taldeko begiralak, Isabel Gil eta Amaia Zengotitabengoa Oiz-Anbotoko begirale bik, Estibaliz Duran Fede-zabalkunde eta Katekesirako Oiz-Anboto eta Lea-Artibaiko arduradunak eta Alex Alonso IV. bikaritzako lurralde bikarioak osotu dabe topaketarako batzordea. 

Bika IV-V
Imagen de grupo de la edición anterior del Bika Eguna de las vicarías III y VII