12:30etan hasiko da Jesukristo Abade Nagusi eta Betierekoaren eguneko meza. Gogoan izango dabez kurtso honetan hildako abadeak eta abade lez 25, 50 eta 60 urte betetzen ari diranen bizia ospatuko da.
12.06.2025
Abadeen urteurrenak ospatzeko Eukaristia, zuzenean
Bilboko eleizbarrutiko hainbat abade eta frailek euren abadegintzaren urteurrena ospatuko dabe gaur. Goizean, Raimo Goyarrola Helsinkiko gotzainak berbaldia eskaini dau gogarte etxean. Bilboko gotzaina buru dala Eukaristia ospatuko da Begoñako basilikan eta zuzenean jarraitu dateke web honen bidez.