19-11-2025 Miércoles, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Fede-zabalkunde eta Katekesia 5 Abendualdi eta Gabonetarako lagungarriak
19.11.2025

Abendualdi eta Gabonetarako lagungarriak

Bizkaiko Eleizak Caritas Bizkaia erakundeak eta Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkaritzak Abendualdi eta Gabonetarako prestatu dabezan lagungarriak aurkeztuko ditu. Oraingoan, ahaleginak batu dabez gogoeta, hartu-emon eta alkarte ekintzara daroen bitartekoak sortzeko. Txatal hau hartu dabe abiapuntutzat: "Sein bat aurkituko dozue, oihaletan baturik eta askan etxunda" (Lukas 2, 12).

Bilboko eleizbarrutiak adore emon gura deutse eleiztarrei euren bihotza prestatu dagien Jesusen jaiotzarako. Horretarako, Abendualdi eta Gabonetarako lagungarriak prestatu ditu Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkaritzaren eta Caritas Bizkaia erakundearen ekutik. 

NaVIDAd EN COMUNidad / BIZI BATERA”, goiburuaren haritik, bitartekoak -familientzat- laster izango dira eskuragarri.

Etxean lantzeko proposamena

Abendualdirako proposamena lau astetan banatzen da. Familiei zuzenduta dago eta exean lantzeko da.

Aste bakotxerako komiki-bineta bat izango da. Honek ohiko egoera bat irudikatuko du eta horren harira hitz egingo da familian. Gainera, otoitz bat be izango da, eta marrazki baten silueta, margotu/ebakitzeko eta etxeko jaiotzan ipinteko. Marrazkia, astean landutakoa gogoraraziko deuskun ikur bihurtuko da. 

Irudi eta ikur honeek Caritasen Gabonetako kanpainarako kartelean agertuko dira.

Lehenengo astean, pertsona nagusiek jasaten daben bakardadea landuko da, itxaropenaren inguruan gogoeta eginez eta kandela ikurtzat hartuta. “Norbaitentzat argi izan” gaitekezala nabarmendu gura da. 

Migratzaileen eta egiten jaken abegiaren inguruan jardungo da bigarren astean. Ikurra, bihotza izango da eta zabaldu gura dan mezua, “bihotzaz ezin bada ezin dogu ondo ikusi”.

Hirugarren astean, desgaitasuna landuko da. Muga barik zabaldutako pozaz hardungo da “gozoki irribarretsua” ikurtzat hartuta. 

Laugarren astean, gatazka eta gerrak agertuko dira eta maitasunean sakonduko da “alkarte hazi” lez.

Bineta bat

Gabonetarako deia

Gabonei begira, hainbat proposamen jasoten da kristau alkarteetarako.

“Hutsunea jaiotzan” ipuina aurkeztuko da ume eta gazteen taldeetarako. Simon izeneko jaiotzako irudi itsusiaren istorioa da. Jesus bera irudikatuz, zerbitzuan aurkituko dau bere zoriona.

Bideoa be erabili ahal izango da. Lau lagun agertuko dira, alkartearen aniztasunaren irudi, euren ikurrak Belenera eroanez. Ipuinen lehiaketan parte hartzeko aukera be emongo da. “Neuk be Simon izan gura dot” dalakoaren haritik idatziko dira eta irabazleen izenak Caritas Bizkaia erakundearen eskutik Plaza Barrian banatuko dan errege-opil solidarioaren egunez emongo dira jakitera. 

Guzti honegaz, famila eta alkarteek Abendualdi eta Gabonetan itxaropena, abegia, poza eta maitasuna lako balioetan sakondu dagiela gura da, danok batera fededunen benetako alkartea eraiki dagigun.

Simonen istorioan oinarritutako ipuin-lehiaketan parte hartzeko deialdia egiten da.
Errege-opil solidarioaren egunean iragarriko dira irabazleen izenak.

Viñeta material Adviento-Navidad