Abendualdiko erretiroa Txorierri Pastoral Barrutian: “Itxaropena eta danona dan etxearen zaintza”
Txorierri Pastoral Barrutian Abendualdiko erretiroa egin dabe, “Prestatu bidea Jaunari… baita danona dan etxean be” goiburuaren haritik. Geldialdia egin, entzun eta otoitz egiteko una izan da, goizean bertan Caritas-Koopera egitasmoan bizi izandako esperientzia bihotzera eroanez.
Erretiroari hasiera emoteko, harrera eta girotzerako tartea izan zan lehenengo, arreta jartzera, Simone Wellek inoan lez, otoitz egitera dei eginez.. “Fue una llamada a tomar conciencia de que la crisis climática y la crisis social están profundamente conectadas, y de que el cuidado de la creación no puede separarse del cuidado de las personas, especialmente de las más vulnerables”, Roberto Vidal osoko ekologiarako Karitate eta Zuzentasunerako Ordezkaritzako eleizbarrutiko erreferenteak azaldu dauanez.
Goizez Kooperara egindako bisitari esker, Caritasek bultzatzen dauan gizarte eta alkartasunezko ekonomiarako egitasmoa zuzenean ezagutu eben. Egitasmo honetan, ahuleziazko egoeran dagozan pertsonen gizarte-laneratzearen alde jarduten dabe, berrerabileraren, birziklatzearen eta ekonomia zirkularraren bidez. Ingurumena zainduz, materialei bigarren bizitza emonez eta gehien behar dabenei aukera barriak emonez gizalegezko lana sortu daitekela erakusten dau Kooperak.
Esperientzia hau kristau esperientziaren irudi zehatz bihurtu zan: baztertutakoari, pertsonei zein gauzei, bizia itzultzen deutsen egitasmoa, bestelako ekonomia posible dala erakusten dabena, giza duintasuna eta danona dan etxearen zaintza irabaziaren gainetik jartzen dauana. Koopera, beraz, Abendualdiko zeinu adierazgarri lez agertu zan: el Señor viene allí donde recuperamos, cuidamos y dignificamos lo que parecía perdido.
Itxaropena sustatzeari eskeinitako bigarren zatian, Jainkoaren Hitzak argitu eban gogoeta. “El profeta Isaías nos invitó a preparar el camino del Señor, allanando todo aquello que impide la vida; san Pablo nos recordó que la creación entera gime con dolores de parto, esperando la liberación; y el evangelio de Juan proclamó que la Palabra se hizo carne, afirmando que lo creado, lo cotidiano y lo frágil son lugar de revelación. La esperanza cristiana apareció así no como algo pasivo, sino como una fuerza que se traduce en estilos de vida alternativos y evangélicos“.
Erretiroaren amaieran, bialketa egin zan, itxaropena, iraupena dala, maite doguna zaintzea konpromisoa hartzeko bidea dala, eta lagun eta alkarte bakotxa aldaketaren hazi bihurtu daitekela gogoratua. Eguneroko keinuakaz zein alkarte aukera zabalagoakaz, Abendualdia aukera ona da beste era batera bizitzeko, Jaunaren etorrera prestatuz, baita danona dan etxeagazko hartu-emonean be.
Vidalen esanetan, “terminamos poniendo todo en manos de Dios con la Oración cristiana con la creación, renovando nuestro deseo de caminar como comunidad cristiana que cuida, acompaña y espera activamente”.
Ekintza Katoliko Orokorraren (EKO-ACG) eta HOAC Bizkaiaren otoitzaldi-erretiroa
Zapatuz ospatu zan Gurutzetako Mariaren Bihotz Garbia eleizan, Estrella Moreno Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko eta EKO-ACG mobimentuko militanteak gidatuta. Besteak beste, Errekarte Pastoral Barrutiko kristauen talde batek, profesional kristauenak eta EKO-ACG mobimentuko gazteenak parte hartu ebelarik.
Abendualdiaren inguruan sakondu eben: «Dios se ha hecho vulnerable por nosotros», Morenok azaldu dauanez eta honen inguruan jardun: «sobre tomar conciencia de que al ser vulnerable puedo dar y recibir de los demás». Estrella Morenok dei egin eutsen, harago joan eta «y ponerse a la escucha de Dios, Amor hecho persona».
«Contemplar el misterio del Dios vulnerable y dejarnos tocar por él», esan utsen Morenok une baten eta bestean. Azken baten, Abendualdian oinarritu ziran, «fecundidad de lo frágil e invitándonos a ser como niños y dejarse cuidar para cuidar» nabarmenduz.
Ekitaldian izan zan Begoña Cerrato HOACeko kideak azaldu ebanez, azkeneak eguneko otoitzaldi pertsonalak gogora ekarri eta bizipen guztiak batera jarri genduzan: «cómo hemos vuelto a escuchar la voz de Dios que quiere contar contigo, vulnerable y débil. Resultó un buen día de encuentro de los miembros de ambos movimientos y de oración personal y comunitaria, preparándonos para terminar el tiempo de Adviento, preguntándonos como puedo ser el rostro del Dios que cuida amorosamente».
300 lagun baino gehiago Gabon-aldiko ekitaldian, Berrizen
Zeu zara Gabon! goiburuaren haritik, barikuz ekitaldia ospatu zan Berrizen, 300 lagun inguru batu zala. Berrizko gazteen taldeak eta helduen erreferentzia taldeak sustatu eban topaketa.
Arduradunen esanetan, “fue un espacio -explican- para compartir y experimentar juntos el verdadero significado de la Navidad”.
Abendualdiko ospakizuna Getxoko familia katekesian
Getxoko San Nikolas eta San Martin parrokietako katekesiko taldeek barikuz egin eben Abendualdiko ospakizuna.
“Motivación, encender una luz para ver, para iluminar, para compartir la luz de Jesús. Enciende una luz, la luz de Jesús”.
Postal-trukea familiaka eta luntxa familiek eroandakoagaz.



Topaketa eta Eukaristia Portugaleten Abendualdia ospatzeko
Topaketa Portugaleteko Andra Mari basilikan izan zan atzo. Alkarteko familiek, ume zein heldu, Abendualdiko “erroska” jokoan parte hartu eben, hitzen, proben eta erronken bidez, Abendualdiaren senean sakonduz, Jesusen adiskideentzat hain berezia dan aldi honi zentzuna emoten deutsen hitzak zehaztuz.



Sergio Buiza lurralde bikarioa izan zan eurakaz eta alkar-meza emonez. Hemen, topaketan azaldu zan zenbait berba gogoratu zan: ADVIENTO, CAMINO, BIDEAN, ACOGIDA, HARRERA BATERA, ESPERANZA…




Urtarrilean Bateoaren sakramentua ospatuko daben eta sendotzarako ibilbideari ekin deutsen gazteak aurkeztu ebezan.

Eta izar izateko deia jaso eben: “como Juan, a ser luz para otras personas, especialmente quienes más lo necesitan”. Finalizaron con un piscolabis, y un encuentro más informal, “que nos hace sentir más comunidad”.

Bilborriaga
Bilborriaga PBko familia mezan, ume eta gazteek aurkeztu eben ikurraren bidez, datorren asteburuan “Belengo Bakearen Argia” datorrela eta munduarentzako itxaropen izango dala jakinarazo eben.

Guadalupeko Andra Maria
Abenduaren 12an, Guadalupeko Andra Mariaren eguna ospatu zan eta ospakizun bereziak izan dira eleizbarrutiko hainbat lekutan: Bilboko San Nikolas, Gernikako San Frantzisko edo Bermeoko Andra Mari parrokietan, besteak beste.
Latindar meza Bermeon, Guadalupeko Andra Mariaren egunez:

Gehiago jakiteko: hemen.






